Udal hornikuntza. Arraina (eu)
- Beste udal hornikuntzak jakiteko, sakatu hemen.
Soraluzetarrek jaten zuten arraina mota askotakoa zen. Alde batetik, bertako ibai eta erreketan norberak hartutakoa: amuarrainak, izokinak, barboak, loinak… Gero, erositakoa zegoen, freskoa (sardinak, legatzak, bisiguak...) zein sikua (sardin zaharrak, makailaua eta abadejoa).
Contents
Arraina eta zergak
Arrain freskoa
Arrain freskoa inguruko portuetatik ekartzen zuten: Deba eta Mutrikutik gehien bat, eta Ondarrua eta Zumaiatik.
Saltzaileak bi motakoak ziren. Alde batetik oinez etorritako andrak ziren, buru gainean arraina garraiatzen zutela; eta gero mandazainak ziren, askoz kopuru handiagoak erabiltzen zutenak. Soraluzen oso zerga desberdinak ezartzen zieten[1].
Lehen kasuan ez zuten zergarik ordaintzen, sardinak ekarrita ere[2]. Mandazainek, berriz, zergapetuta zeuden, lehengo 6 arrain, 12 bisigu eta 100 sardina salbu.[3].
Arrain sikua: sardin zaharrak
Sardin zaharren kasuan, salmenta libre zen ere… zergak ordaindu eta gero.
Salbuespen bakarra andreek zuten: lehen 100 sardinak zergen salbu zeuden eta[4].
Arrain sikua: makailaua eta abadejoa
Gainontzeko arrain sikuek (makailaua eta abadejoa batezere), ez zuten salmenta librerik; monopolio antzekoa izaten zen, udalak arautua.
Enkantea olio hornikuntzarekin batera egiten zen. Hala pasa zen, gutxienez, 1765[5] eta 1769[6] urteetan.
Enkanteak eta auziak
Urtero enkantea egiten zen, eta irabazleek kontratua sinatu behar zuten Udalarekin[7].
Enkante hauek ez ziren beti arazo gabekoak. Askotan galtzaileek irabazlearen kontra jotzen zuten, 1765.ean[8] egin zuten moduan.
Arrain siku emakidadunak
Ez dira izen asko ezagutzen, eta horietatik, kasu gehienetan, emakida ustiaketa urteaz gain oso datu gutxi daude:
Juan Bautista de Lecuona (1740, agian Elgoibarkoa), Andrés de Mendiola eta Andrés de Aguirre (1769, agian Eibarkoak, Soraluzen ezkonduak eta bertan hilda).
Erreferentziak
- Archivos municipales de Eibar (1409-1520) y de Soraluze/Placencia de las Armas (1481-1520). Javier Elorza Maiztegi (Eusko Ikaskuntza 2001).