Udal hornikuntza. Okela (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Okela. Harakina.jpg
Beste udal hornikuntzak jakiteko, sakatu hemen.

Beste jaki eta edari batzuen moduan, okel hornikuntza ere emakidaz egiten zen: enkante baten bidez udalak erabakitzen zuen zein izango zen baimendutako saltzaile bakarra.

Okela ez zuten inguruetako herrietatik bakarrik eskuratzen, haratago ere joaren ziren bila, Seguraraino esateko[1].

Inoiz, eskala-ekonomiez baliatzeko, pertsona berberak herri baten emakida baino gehiago ustiatzen zuen: Pablo Prudencio de Toronek, esateko, Soraluze eta Eibarren okel hornikuntzaren emakidak lortu zituen 1803. urtean.


Enkanteak

Besteak beste, Soraluzeko 1729.eko enkante edo almonedaren eskriturak gordetzen dira[2].

Enkanteak ez ziren beti baketsuak izaten, zalapartak ere sortzen ziren[3], eta halakoetan alkateak zalapartariak auzitan jartzen zituen[4].

Inoiz, zalaparta hauek udalkideen artean izaten ziren, hitz gogorrak tarteko. Orduan ere alkateek ez ziren atzean geratzen[5].


Auziak

Emakidadunen kontrakoak

Askotan, herritarrek (edo enkantera aurkeztutako beste harakinek) kontsezionario edo emadikidadunen aurka jotzen zuten, epaitegitan. Hala izan zen 1705[6], 1739[7], 1746[8], 1750[9] eta 1787[10] urteetan.

Zezenketa (Francisco Goya)

Udalaren kontrakoak

Okel hornikuntza emakida izanik, Udala (eta udalkideak) bihurtzen ziren kalitatearen azken bermatzailea. Horregatik, 1748.ean auzia jarri zieten idi okel ustela saltzen baimentzeagatik[11].

1794. urtean frantses errepublikarrek zigor espedizioa burutu zuten Gipuzkoa mendebaldean, eta Soraluzen azaroak 28ko gaua eman zutenez, bertatik ogia, okela, ardoa... hartu zituzten. Hurrengo urtarrilean Francisco de Zangoniz okel emakidadunak Udalari galerak berdintzeko eskatu zion[12].

Espainiako Independentzia Gerra hasieran, egoera ekonomikoa okertu zenez, Mariano de Carriquiri emakidadunak okelaren prezioa igo ahal izateko eskatu zuen[13]. Eta 1828.ean ere arazoak izan ziren okel hornikuntzan, Jose Miguel de Zabaletak Udalari diru bat eskatu ziola[14].

Kontratu desegiteak

Emakidedun edo kontzesionarioek hitzartutakoa betetzen ez zutenean, Udalak aurka egiten zieten jarritako bermeak eskuratzeko eta hornikuntza bermatzeko. Hala gertatu zen 1638. urtean, emakida Martin de Garrok irabazi zuela[15], eta 1803.ean, Pablo Prudencio de Toron emakideduna zela[16].


Okel emakidadunak

Ez dira izen asko ezagutzen, eta horietatik, kasu gehienetan, emakida ustiaketa urteaz gain oso datu gutxi daude: Martín de Garro (1638, Soraluzen hil zen 1652.ean), Juan de Iriarte (1687 eta 1699, "frantsesa"), Juan de Larreategui (1730, agian soraluzetarra), Andres de Arizaga (1705, Soraluzekoa ia seguru), Antonio de Gonechea (1739, Soraluzekoa ia seguru), Cristobal Antonio de Elorza (1746, agian Elgoibarkoa), Pedro de Aramburu (1747, "frantsesa"), Bernardo de Elzaurdi (1750, kanbotarra), Pedro de Salazar (1787, agian Eibarkoa, Soraluzen hil zen 1803.ean), Francisco de Zangroniz (1794), Pablo Prudencio de Turon (1803, Gasteizkoa), Mariano de Carriquiri (1809), José Miguel de Zabaleta (1828, Elgoibarkoa ia seguru).

Gehienak Soraluzekoak edo soraluzerartuak (Martin de Garro eta Pedro de Salazar bertan hil ziren), iparraldeko hiru euskaldun agertzen dira zerrenda honetan: Juan de Iriarte, Pedro de Aramburu[17] eta Bernardo de Elzaurdi. Garai hartan oso normala zen harakin baxenafar edota zuberotarrak aritzea Euskal Herriko edozein tokitan, salbuespena Bernardo de Elzaurdi kanbotarra (Lapurdi) litzateke.

Beste izenbat azpimarratzekotan Pablo Prudencio de Toron gasteiztarra, "izaera txarrekoa" eta lapurra.

Juan de Iriarte

Soraluzera Ipar Euskal Herritik etorria (Lapurditik?), 1687.erako okelaren hornitzailea zen. Urte hartan preso baten ihesaldian hartu omen zuen parte eta[18]

Hamabi urte geroago oraindik okelaren hornitzailea zen Soraluzen, urte hartan zaldikoa lapurtu omen zioten eta[19].

Pablo Prudencio de Toron

Gurasoak Pedro Toron Bordanaba eta Gabriela Uzin Guruzeta izan zituen. Gasteizen ezkondu ziren ziren 1740.ean, eta hamar seme-alaba izan zituzten: Manuel Antonio (Otxandio 1744), Francisco Ulpiano (Gasteiz 1749), Luis Gonzaga (1750), Maria Leonarda (1752), Mathias Antonio (1754), Simona Antonia (1756), Vicenta Hemeteria (1759), Pedro Gabriel (1761), Higino (1765) eta, azkenik, Pablo Prudencio bera (1767). Harakin familia omen zen, Pedro (aita) eta Higinio (anaia) harategiekin lotutako agiriekin behin baino gehiagotan agertzen dira eta.

Pablo Prudencio Candida Aristoy Yraurucherekin ezkondu zen (Gazteiz 1789). Emaztea azkoitiarra zen (1771) eta agirietan aldarea asko ditu: Barbara eta Maria Bernarda izenetan, eta Aristegui, Iraureche… abizenetan.

Andea-gizonak batetik bestera ibili ziren, irabazken zituzten emakiden arabera, segururena. Bederatzi seme alaba izan zituzten, jaioterriak gurasoen ibileren lekukoa direla. Lehen biak Elgoibarren jaio ziren: Vitor (1790) eta Fermin (1792). Gero, Esteban Pedro (1794) Ormaiztegin. Hurrengo hirurak Arrasaten: Maria Josepha (1795), Ana Juliana (1797) eta Maria Eugenia. Hemendik Aramaiora pasa ziren, bertan Maria Eugenia (1800) jaio zela. Azken biak, berriz, soraluzerarrak izan ziren: Josefa Xabiera (1802) eta Rita Laureana (1804).

Gorago jaso denez, 1803.ean Pedro Prudencio de Toron jaunak Eibarko eta Soraluzeko udal emakida ustiatzen zituen. Horniketa arazoak zirenez, Eibarko udalkide batzuk Pablo Prudencio de Toroni buruzko informazio zehatza eskatu zuten urte hartan, eta jaso ere: izaera txarreko gizona omen zen[20].

1803.eko hurrengo hilabetetan, Eibarrek[21] (martxoan) zein Soraluzek[22] (maiatzean) auzi bana jarri zioten Pablo Prudencio de Toroni, bermeak eskuratzeko.

Izaera txarrekoa zelako edo, bermeak galduta, diru barik geratu zelako, 1804.eko hasieran Soraluze inguruko lapur saldo baten partaidea omen zen[23]. Candida emaztea Soraluzen jarraitzen zen, azken alaba bertan jaio zela… eta hurrengo urtean Antonio semea bertan hil zela.

Pablo Prudencio, itxura denez, Araba aldera itzuli omen zen. 1807.ean Arabako San Sebastian ermitan (Aramaio?) lapurtzen saiatu zen, eta Arabako Anaidiak auzitan hartu zuen[24].

Bernardo de Elzaurdi

Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

Bernardo de Elzaurdi Ardoi kanbotarra zen, eta 1748.erako Soraluzen zegoen, harakin. Josepha Lasalderekin ezkondua, beren hamaika seme-alaba Soraluzen jaio ziren.

1750.ean okel hornikuntzaren emakida zuen. Hurrengo urteetan ere harakina, 1779.ean Soraluzeko Udalak antolatutako dantzaldian agertu zen, Rita bere alabarekin. Jose Ignacio de Iraola alkateak handik egotzi zituen eta, gainera, auzia zabaldu. Bere aldetik, Bernardok ere Soraluzeko alkateari auzia jarri zion, dantzaldi haiek harakineei debekatzea zuzena ez zelakoan.

Agian gertakari honengatik, 1778. urte hartan bertan Bernardok bere kaparetasuna onartzeko eskatu zion Soraluzeko Udalari. Eta 1785.ean Josef Juaquin semea udalkide aukeratu zuten, milarista ez zirenen ordezkari.


Erreferentziak

  1. Pedimento de Martín de Echeverría, residente en Segura, contra Juan de Larreategui y otros, sobre deuda por el abastecimiento de carnes a la villa de Placencia (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1730).
  2. Escrituras del concejo de la villa de Placencia: almoneda de la provisión de carnes (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1729/03/21).
  3. Auto de oficio contra aquellas personas que formaron alboroto durante la almoneda para el remate de la provisión de carne de la villa de Placencia (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1789/03/29).
  4. Manuel de Mendiola, alcalde, contra Ignacio de Aguirre y Manuel de Echeverria, vecinos de Soraluze-Placencia de las Armas, sobre protestas en la almoneda de remate de carnes (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1742).
  5. José de Mendiola, alcalde, contra Antonio de Goenechea, regidor, vecinos de Soraluze - Placencia de las Armas, sobre injurias pronunciadas durante la celebración en almoneda de la provisión y abasto de carnes (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1743).
  6. Pedimento de Andrés de Beitzegui y Pedro de Elizalde, vecinos de Placencia de las Armas con Andrés de Arizaga, sobre el remate de la provisión del abasto de la carne de dicha villa (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1705).
  7. Pedimento de Domingo de Barasiarte y su mujer contra Antonio de Gonechea, sobre el remate de abastos de carne (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1739).
  8. Pedimento de Pedro de Aramburu contra Cristobal Antonio de Elorza, sobre la provisión y abasto de carnes a la villa de Placencia de las Armas (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1746).
  9. Pedimento de Juan Bautista de Anguiz y José de Aranguren contra Bernardo de Elzaurdi, sobre el abasto de la carne de dicha villa (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1750).
  10. Pedimiento de Domingo de Zarandona contra Pedro de Salazar, proveedor de carnes en la villa de Placencia, de devolución de autos de pleito habido entre ellos (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1787/01/17).
  11. Auto de oficio contra los regidores de la villa de Placencia, por tolerar la venta de carne podrida de un buey que se corrió por las calles de la dicha villa (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1748/02/20).
  12. Pedimiento de Francisco de Zangroniz, obligado proveedor de carnes de la villa de Placencia, de gracia por perjuicios ocasionados por la invasión y entrada del ejército francés en la dicha villa, el 28 de noviembre de 1794 (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1795/01/06).
  13. Pedimiento de Mariano de Carriquiri, obligado de la provisión de carne de la villa de Placencia contra el concejo de la dicha villa, sobre alzamiento de precios de la carne (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1809/05/24).
  14. Pedimiento de José Miguel de Zabaleta, obligado proveedor de carnes de la villa de Placencia, de abono de 2 mararavedís por cada libra de carne, en virtud de daños y perjuicios (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1828/02/24).
  15. Pleito ejecutivo del concejo de la villa de Placencia contra los bienes de Martín de Garro y fiadores, vecinos de la villa de Placencia, por cuantía de 100 ducados, en virtud de provisiones de carne (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1638/01/13).
  16. Pleito ejecutivo del concejo de la villa de Placencia contra los bienes de Pablo Prudencio de Torón, obligado de la provisión de carnes de la villa de Placencia, en virtud de una escritura de obligación (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1803/05/04).
  17. Juan Antonio de Cortazar, escribano y vecino de Oñati, contra Pedro de Aramburu, francés, proveedor de carnes, residente en Soraluze - Placencia de las Armas, sobre injurias (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1747).
  18. Autos de oficio contra Juan de Iriarte, francés, proveedor del abasto de carnes de Soraluze-Placencia de las Armas, y consortes, sobre obstrucción a la justicia en el traslado de un preso (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1687).
  19. Pleito de Juan de Iriarte, natural de Francia, y proveedor de las tablas de carnero y vaca de Placencia, contra Ignacio de Escutasolo, vecino de Elgoibar, por el robo de un potro (Bergarako Udal Artxiboa 1699/01/02 - 1699/06/27).
  20. Información recibida a pedimiento de los regidores, diputados del común y síndico personero de la villa de Eibar, de cómo Prudencio de Torón, rematante de la provisión de carnes y cortador de la dicha villa, es un hombre de mala condición (Eibarko Udal Artxibo Historikoa 1803/02/01).
  21. Auto de retención de bienes de Pablo Prudencio de Torón, rematante de la provisión de carnes y cortador, a pedimiento de Francisco de Acha, vecino de la villa de Eibar (Eibarko Udal Artxibo Historikoa 1803/03/15).
  22. Pleito ejecutivo del concejo de la villa de Placencia contra los bienes de Pablo Prudencio de Torón, obligado de la provisión de carnes de la villa de Placencia, en virtud de una escritura de obligación (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1803/05/04).
  23. Auto de oficio contra Pablo Prudencio Torón, proveedor y cortador de carnes que fue de la villa de Placencia, por estar incorporado y asociado a la cuadrilla de facinerosos y salteadores de casas y caminos reales (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1804/02/06).
  24. Relación de las Causas criminales pendientes en el Tribunal de la Diputación general por caso y curso de Hermandad… Por el Oficio del Escribano Burgo… Otra contra Pablo Prudencio de Toron, sobre el rompimiento de la Ermita de S. Sebastian, y robo intentado en su archivo, se halla en sumario (Arabako Batzar Orokorrak 1807).