Urteurrenak. Abendua (eu)

    Sorapediatik
    Urteko urteurrenak ikusteko, sakatu hemen.
    Errekaldeko ospitalea (Google 2013).jpg 1695 urteko abenduan Udalak Errebaleko ospital zaharra zaldu zuen, Errekaldeko ospital berria ekainetik onartuta zegoelako.
    Saltzeko baldintza bat zen bi urteetara pobreek ospitale berrira pasata egon behar zirela... baina lanak 1701 urtean bukatu ziren.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Atxolin Txiki II zista 01 (Campoarrondo 2019).jpg 1 2001 urtean talde batek (B. Barrero. I. Gaztelu. G.Mercader. L.Millán. eta M.Tamayo) azken bi megalitoak topa zituen mendigaineko estazioan: Atxolin Txiki II zista eta Frantsebaso trikuharria.
    Arbasoak proiektuaren barruan, 2015 urtean Aranzadi Elkarteko teknikoek zundaketak egin zituzten Atxolingoa, eta megalito berria baieztatu zuten: zista bat zen, eta Atxolin txiki II bataiatu zuten. Gaur egun egoki identifikatuta dago.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen eta hemen)

    Ezozia ingurua. Beheko plaza 4.jpg 2 1760 urtean Pedro de Mendiolak Bartolomé de Aldazabal eta Domingo de Aguirrebeña auzoei demanda jarri zien, Ezoziako Andramariaren ermitaren kanposantuko jarlekuetatik harriak kentzeagatik.
    Gaur egun kanposantua desagertuta dago.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg 2 1941 urtean, fundazioen patroiek hala eskatuta, Estatuaren Auzi Zuzendaritza Orokorrak Juan Ignacio Obiaga Fundazioaren zein Manuel Francisco de Joaristi Fundazioaren ondasunak zergetatik libre utzi zituen.
    Gaur egun Juan Ignacio Obiaga fundazioa bizirik dago, eta Manuel Francisco de Joaristi Fundazioa (Juaristiren diruak), berriz, aspaldi desagertu zen.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) eta hemen)

    Udaletxea. Ikuspegi orokorra (Garikoitz Estornés Zubizarreta 1991).jpg 3 1931 urtean Udalbatzak Guardia Zibilaren koartela alokatzeko ekarpena urteko 500 pezetatan ezarri zuen.
    Emandako arrazoien artean, kontratu-baldintzak oso estuak zirela eta Udalaren egoera ekonomikoa ona ez zela.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Santa Maria la Real parrokia. Santa Barbara irudia (Garikoitz Estornes Zubizarreta 1997).jpg 4 Santa Barbara eguna.
    Soraluzeko SAPAren eta SAPAkoen patroia zenez, egun honetan SAPAko langileek jai izaten zuten: meza izaten zen eta, ostean, bazkaria.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg 4 1599 urtean Sebastián de Jáureguik zirujauak testamentu eman zuen.
    Sebastián de Jauregui honek Soraluzeko biztanleak artatuzituen aurreko urtean, izurriteak soraluzetarrak gogorren jo zituenean. Itxura denez, bera ere gaitzak jota zegoen: ...gaixorik eta ohean ...heriotzaz arduratuta--- jasotzen du agiriak.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Munetako haitzak. Gurutzea 03 (Indalecio Ojanguren 1959).jpg 8 Egun honetan Amabirginaren urtea hasi (1953) eta bukatu (1954) zen.
    Pio XII aitasantuak aldarrikatu zuen urte hau, Maria Sortzez Garbia dogmaren mendeurrena ospatzeko.
    Urtea ospateko soraluzetarrek, besteak beste, Arantzatzuko aitzetan porlanezko gurutze erraldoia eraiki zuten, herritik ederki ikusten dena.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Ezoziako futbol zelaia (plaentxia.eus 2020).jpg 8 1981an inauguratu zen Ezoziako Futbol zelaia.
    Ipintza erreka estali eta lur pila handia bota ostean, 95 x 49 metroko zelaia egin zen 30 miloi pezetako gastuarekin.
    1983eko uholdeetan errekak azpiko lurrak eraman zituen eta izugarrizko zuloa egin zuen. Gero berriz konpondu zen zelaia eta gaur egun ere bertan jokatzen dute Soraluze Futbol Taldeko jokalariek.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Udaletxea. Ikuspegi orokorra (Garikoitz Estornés Zubizarreta 1991).jpg 9 1936 urtean Gipuzkoa-Bizkaia gobernadoreak Soraluzeko Udalari azpimarratu zion iheslariek utzitako etxeen alogerak kobratzeko eskubideak militarrenak zirela.
    Soldaduek herrian sortutako gastuei aurre egiteko, Oregui zinegotziak urriko bilera batean Udalak kobratzea proposatu zuen.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Sologoeneko zentrala. Ikuspegi orokorra 13 (Juan Carlos Astiazarán 2019).jpg 9 2017 urtean Soraluzeko Udala Sologoeneko zentralaren jabe egin zen.
    Urtebete lehenako, 2016/12/16an, Sologoeneko Zentral Hidroelektrikoa (Central Hidroelectrica Sologoen S.A sozietate publikoa) elkartea desegin zen, 27 urte egin eta gero.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    PACL. 100-50 García Lomas kainoia.jpg 10 1914 urtean Garcia Lomas 10 zm kainoia arauzkoa izendatu zuten.
    6 kainoi egin zituzten Soraluzen 1898 urtean, baina itsasontzietan erabiltzeko zaharkituta zeudenez, Marina ministeritzak atzera bota zituen.
    1914 urtean berriro onartu, eta Gerra ministeritzak itsasertzak defendatzeko erabili zituen.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Parrokiaren reinaugurazioa. Azala.jpg 15 2007 urtean berrinauguratu zuten Soraluzeko Santa Maria la Real parrokia.
    Zaharberritze lanak XXI mende hasieran hasi ziren, eta hainbat epetan burutu ziren. Eliza goitik behera egokitu zuten: hezetasunak, argitasuna, margotu...

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Arane kiroldegia. Ikuspegi orokorra (José Berrueta 1988).jpg 17 1988 urtean inauguratu zuten Arane kiroldegia.
    Fabrika zaharraren lurretan eraiki zen. Kiroldegiaz gain, kultur-etxearen funtzioak ere betetzen ditu. Ordutik hona hainbat hobekuntza eta zabaltze lanak izan ditu.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Julian Arana Ituarte. Erretratua.jpg 21 1967an Julián Arana puntista soraluzetarra hil zen, Madrilen.
    1908 urtean jaioa, hamabi-hamahiru urtekin Madrila eruan zuten, kontratuaz. Ordutik aurrera mundu guztiko frontoietan aritu zen: Kuba, Mexiko, Txina, Filipinak, Espainia, Estatu Batuak... Joko ikusgarria zuen, eta el tigre placentino esatzen zioten.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Plaza Barriko iturria. Ikuspegi orokorra (Soraluzeko Udala 2018).jpg 23 1830 urtean Ipinarrietako iturburuko emaria neurtu zuten, Plaza Barriko iturria egiteko.
    Lagun ugari bildu ziren bertan: udalekoak, kontratista, baserriko maizterra... Eskuzko erlojua erabiliz neurtu zuten, orduko 7.800 koartilokoa (ia 4.000 litro orduko).
    1831 urtarrilak 9an Udalak aurrera egitea erabaki zuen, maiatzak 5ean hasi ziren lanak eta sei hilabete geroago, urriak 22an, ura iturriraino heldu zen, 1.336 metrotako bidea egin ondoren.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Olentzero eta Mari Domingi. Kalejira (plaentxia.eus 2016).jpg 24 Abenduak 24, Natibitateren bezpera.
    Urteetan mutil edota gizon taldeak kalez kale gabonetako kantuka. Gerra aurrean neska koadrilak ere jaiotzekin ibiltzen ziren.
    Gaur egun Pil-pilean-ek Olentzero eta Mari Domingiren kalejira antolatzen du, eta Ezoziako Ama abesbatzak ere bere kalejira egiten du.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    San Esteban ermita. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg 26 San Esteba eguna.
    Bazen Soraluzen usadio zaharra Irureko San Esteban ermitarekin lotuta. San Esteban egunean amek bere ume negartiak ekartzen zituzten ermitara; bertan errezatu eta kandela piztu era gero, umeak baretzen omen ziren, negarrak bukatuz.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Pistola. Zalditeriarentzat (Armagintza Museoa 1815).jpg 26 1795 urtean Soraluzeko Pedro de Aldazabal armagilea Véjer de la Fronterako Josefa Pérezekin ezkondu zen, Cádizeko Isla del Leónen.
    Konbentzio gerra zela eta, Soraluzetik Cadiz aldera jo zuen, eta La Carraca-n lanean hasi zen. Ostera, Jerez de la Frontera eta Ceutatik pasa eta gero, Ripollen Ripolleko (Girona) Arma Lantegian egin zuen lan, maisu aztertzaile moduan.
    Andrea eta biok urtebeteko aldearekin hil eta gero (1820 eta 1821), Pedroren arrebak (Manuela de Aldazabal) Soraluzera ekarri zituen Pedro José eta María Angustias Inés seme-alabak.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Aranzadi eta Barandiaran.jpg 20 1920 urtean José Miguel Barandiaránek, José Ignacio anaiak lagunduta, Irukûtzerako txangoa egin zuen, eta hainbat trikuharri eta tumulu topa zituzten, Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa osatzen zutela. Hurrengo egunotan Eusko Ikaskuntza jakinaren gainean jarri zuten.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Sologoeneko zentrala. Ikuspegi orokorra 12 (Google 2016).jpg 28 1989 urtean Sologoeneko Zentral Hidroelektrikoa (Central Hidroelectrica Sologoen S.A sozietate publikoa) eratu zuten Soraluzeko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak.
    Zentrala goitik behera eraberritu ondoren, sortutako indarra Iberdrolari saltzen zioten. Kudeaketaz EEE (Energiaren Euskal Erakundea) arduratzen zen.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Pagobeindikatu. Gurutzea berrezarrita (plaentxia.eus 2019).jpg 30 2019 urtean Soraluzeko Udalak atzera jarri zuen Pagobedeinkatuko gurutzea, konponduta.
    Gurutzea okertuta zegoen aspalditik (gutxienez, XX mende erdialdetik), eta 2019ko abuztuan mugarria apurtuta agertu zen eta gurutzea lurrean.
    Soraluzeko udalak gurutzea jaso zuen konpontzeko, eta urte bukaeran Iker Aldazabal alkateak eta Ramon Gallastegik, Landa Ingurumeneko zinegotziak, bere tokian ezarri zuen atzera, zuzenduta eta zuriz margotuta.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Ezozibidea. Demetrio Galán Doncel elurretan (1970-12).jpg 31 1967 urtean Soraluze eta Gasteiz arteko tren zerbitzua bertan behera utzi zuten, betiko.
    Trena Maltzagatik etortzen zen, Zumarragarakoarekin batera. Mekolalden banatzen ziren, The Anglo Vasco-Navarro Railroad Company trena Gasteizera eta Zumarragara bestea.
    Gasteizerako ttrena itxi ostean, handik urte gutxira Zumarragarakoa ere itxi zuten, 1971ko otsailak 28an hain zuzen.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Aritz Laskurain. Pelotaria.jpg 31 2014 urtean Aritz Laskurain pilotaria erretiratu zen.
    Profesionaletan, aurreneko partida 2002ko uztailaren 9an jokatu zuen, Eibarko Astelena pilotalekuan, Aspe enpresarekin. Batez ere binaka jokatuz nabarmendu zen: txapelketa nagusian hiru aldiz izan da txapeldunorde (2008, 2010 eta 2012). Halaere, batez ere binaka jokatuz nabarmendu zen: txapelketa nagusian hiru aldiz izan da txapeldunorde (2008, 2010 eta 2012).

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)