Iñaki Oregi Goenaga (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: OREGI GOENAGA, Ignacio. Candido Oregi eta Marciala Goenagaren semea, Soraluzen jaio zen 1913.eko martxoak 10ean. Aita segituan hil zen, eta ama Bergarako jaiotetxer...)(r)en berrikusketa, ordua: 18:00, 13 martxoa 2022
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)



    OREGI GOENAGA, Ignacio. Candido Oregi eta Marciala Goenagaren semea, Soraluzen jaio zen 1913.eko martxoak 10ean.

    Aita segituan hil zen, eta ama Bergarako jaiotetxera bueltatu zen, Bergarako baserrira. .

    Heziketa

    Zaragozako Albairaritza Eskolan ikasi zuen (1930-1934) oso nota onekin, Patologia Kirurgikoaren Ohorezko Zerrendan sartu zela.

    Ikasle sasoian, beste lagun batzuekin, Euskal Ikasle Batza sortu zuen. Eta Zaragozan zela jelkidea egin zen (1933).


    Jarduera profesionala

    Itziarren albaitaria

    Ikaskeran bukatu era gero, Itziarren hasi zen lanean.

    1935.ean Zumarragako albaitari plaza betetzeko aurkeztu zen, beste bi lagunekin batera, baina ez zuen plaza lortuAipamen errorea: Invalid <ref> tag; refs with no name must have content:


    Bide estraofizialetik, hiru lehiakideen nota zehatzak eskuratu ditugu:

    Ignacio Oregui Goenaga, Bergarakoa: 4 ohorezko matrikula, 11 bikain, 5 oso ongi eta 2 ongi. José Agustín Guezala Bidegain, Errenterikoa: 3 ohorezko matrikula, 10 bikain, 4 oso ongi eta 4 ongi. Venancio Recalde Berrondo, Tolosakoa: 4 ohorezko matrikula, 5 bikain, 4 oso ongi eta 9 ongi. Ikusten denez, hirurek dute ikasketa-orri bikaina, baina eskasena Recaldek dauka eta Zumarragako udal albaitari plaza oparitu diote, monarkikoei esker.


    1936.eko gerra etagerra ostekoak

    1936.eko uztailak 18ko esratu kolpearen ostean, euskal milizietan izena eman zuen.

    Euzko Gudarostean teniente albaitaria izan zen, eta bere lana ahal zen abere gehienak etsaien eskutik gordetzea izan zen. Horregatik, Bilbao erori arte frontetik oso gertu aritu zen (Otxandio, Ubidea edota Aramaio), eta Santoñan Italiako faszistek harrapatu zuten.

    12 urteetara kondenatua, espetxe asko ezagutu zituen: Kantabriako El Dueso (urtebete), Cadizko El Puerto de Santa María, Sevilla, Osuna eta Sevilla berriro.

    Berak kontatzen zuenez, Osunan ez ziren horren gaizki pasatzen:

    {{Aipamena | testua = ...una prisión de pueblo en la que llegamos a pasarlo bien, porque el único carcelero existente nos daba 1,5 pesetas para que nos hiciéramos la comida; una señora nos traía todos los días el pedido y nosotros mismos cocinábamos.

    Azkenean, Sevillan sakatu zuten, 1940.eko uztailak 6an.

    Baina, Udal-Ikertzaileen zerrendan bost urte atzeratu zuten, eta galerazi zioten Bizkaian zein Gipuzkoan lan egitea.

    Gerra osteko albairaria

    1941.ean Zigoitian hasi zen lanean, Udal-Ikuskatzaile Albaitari moduan.

    Handik bi urtetara Murgiara pasa zen, baina "separatista" moduan salatu zuten. Ezagunen eta lagunen bidez salaketa sahiestea lortu zuen, eta 1943.ean Murgiako plaza eman zioten.

    1947.ean Miren Julene Lizarralde Ezpeleta bergararrarekin ezkondu zen, eta hiru seme izan zituzten: Iñaki (abadea), Rafael (albairaria) eta Luis María (albaitaria ere).

    Jubilatu artean (1983/03/10) Murgian aritu zen.

    Paraleloan, hogei urtetan Radio Vitoriako abelzainentzako programa batean parte hartu zuen, El chato vitoriano liburua argitaratu zuen (1948) eta Arabako Albaitarien Kolegioaren lehendakaria izan zen (1954-1956).


    Jarduera politikoa

    Gerra aurrekoa

    Jelkidea 1933.etik, aurreko urteetan sortzen lagundu zuen.

    Senataria

    Francisco Franco hil eta gero, senataria aukeratu zuten (1977-1979), hainbat batzordetan parte hartu zuela: Arrantza produktuen komertzializaziorako batzorde berezia (1978/02/10 - 1979/01/02, bigarren lehendakariordea). Nekazaritza eta Arrantza (1977/11/18 - 1979/01/02). Osasuna era Gizarte Segurantza (1977/11/18 - 1979/01/02). Gizarte Segurantzaren balizko jarduera okerrak ikertzeko batzorde berezia (1977/11/18 - 1979/01/02). Nekazal produktuen komertzializaziorako batzorde berezia (1978/02/10 - 1979/01/02). Doñana parke nazionala (1978/11/30 - 1979/01/02).

    Murgiako alkate

    1979.eko apirilean Murgiako alkate aukeratu zuten (1979-1983).

    Gainera, 1981-1983 Eudel<rer></ref> lehendakaria izan zen.

    Arabako batzarkidea

    1987-1991 legealdian Arabako Batzar Nagusien partaidea aukeratu zuten, eta batzorde hauetan hartu zuen parte: También fue elegido procurador de las Juntas Generales de Álava en la Legislatura 1987-1991, causando baja por defunción, y formando parte de las siguientes comisiones: Nekazaritxa, Abeltzaintza eta Mendias. Bateraezintasunak. Foru Plana eta Toki-Erakundeak Foru Erregimena


    Heriotza

    Murgiako bere etxean hil zen (1989/02/02), minbiziaz.

    Berak esaten zuenez: Nire bizitzan inori kalte egin badiot, edozer gauzagatik izan daiteke, fede txarrez izan ezik.


    Erreferentziak

    Diccionario de veterinarios guipuzcoanos (1831 – 1976). José Manuel Etxaniz Makazaga (2020)