Herriko jaiak (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: ==Otsaileko jaiak== ===Kandelaria=== Otsailak 2. Jai erlojiosoa. Andreek kandelak eramaten zituzten mezetara, bedeinkatzeko. Gero, urtean zehar, ekaitza zenean kandela...)(r)en berrikusketa, ordua: 21:09, 11 ekaina 2018
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)


    Otsaileko jaiak

    Kandelaria

    Otsailak 2. Jai erlojiosoa.

    Andreek kandelak eramaten zituzten mezetara, bedeinkatzeko. Gero, urtean zehar, ekaitza zenean kandela hauek pizten ziren etxeak tximistetatik babesteko.

    Egun horretan ogi-torradak jateko ohitura zegoen[1].

    San Blas

    Otsailak 3. jai erlijiosoa.

    Umeek sanblasopilak (edeta goxokiak edota fruta) eramaten zituzten mezetara, bedeinkatzeko. Jaterakoan, opilek eztarriko minengatik babesten zuten.

    Sanblasopilak aurreko egunetan egiten ziren, familiako bakoitzeko bana. Askotan Soraluzetik kanpo bizi zirenentzat ere egiten ziren eta, behin bedeinkatu eta gero, eraman. Ohitura hau Eibartik etorri zen XX mende erdialdean.

    Santa Ageda bezpera

    Otsailak 4. Jai profanoa.

    Mutil taldea (edo taldeak) baserritik baserri eta etxerik etxe ibiltzen zen, koplatan eta kantutan, diru bila. Ataratakoarekin, afarimerienda egiten zuten.


    Aratosteak

    Aratosteak gerra ostean debekatu zituzten. Hala ere, Soraluzen eguen gizena ospatzen zen.

    Eguen gizena

    Hausterre eguneko aurreko ostegunean. Jai profanoa.

    Bazkaldu uarretik txorizo egosia jateko ohitura zegoen (txistorrarik ez, mesedez!) eta, bazkalostean, esne-torradak[2] ardo goxoaz.


    Aste Santua

    Jai erlijiosoak.

    Aste Santuan hainbat elizkizun eta prozesio izaten ziren.

    Erramu Domeka

    Meza nagusia eta prozesioa. Erramuak bedeinkatzen ziren. Erramu hauek etxeetan gordetzen ziren, hiltzorian erabiltzeko.

    Ostegun Santua

    Arratsaldeko 5etan meza izaten zen, eta bertan ebanjeliotik pasioaren zatiak irakurtzen ziren, hiru ahotsetara. Ostean prozesioa egiten zen, hiru irudiekin: San Juan, Nazarenoa eta Ama Birjinarekin[3] Alkate eta zinegotzi guztiek parte hartzen zuten modu ofizialean. Parrokiara itzulita, apaizak kaliza gordetzen zuen Nazarenoaren kaperako aldarean, eta giltza herriko alkateak gordetzen zuen.

    Santa Ana komentuaren elizan ere kaliza sagrarioan geratzen zen giltzapean. Monumentuak esaten zitzaien.

    Monumentuen bisitak

    Ostegun iluntzean eta ostiral goizean, fededunek bi monumentuak bisitatzen zituzten, parrokiakoa zein komentukoa.

    Ostiral Santua

    Lehen elizkizuna arratsaldeko 3retan izaten zen, Jaungoikoaren heriotza gogoratzeko.

    Geroago, arratsaldeko 7retan, bigarren elizkizuna izaten zen, prozesio eta guzti. Bezperan moduan, udal osoak parte hartzen zuen. Hiru irudi erabiltze ziren, baina desberdinak: San Juan, Jesus hilkutxan eta Ama Doloretakoa. Herriko guardia zibilek, galaz jantzita, hilkutxa zaintzen zuten.

    Zapatu Santua

    Iluntzean elizkizuna izaten da, Jaungoikoaren berpizkundea ospatzeko.

    Berpizkunde Domeka

    Meza nagusia izaten zen, eta prozesio bikoitza. San Juan eta Berpiztutako Kristoa parrokiatik irtetzen ziren, mutil, gizon eta abadekin. Ama Birjina, neska eta andra guztirekin, Santa Ana komentutik irtetzen zen.

    Bi prozesio udaletxearen aurrean egiten zuten topo. Orduan, Ama Birjinaren irudiak erreberentzia moduko egiten zion berpiztutako Kristoari eta prozesio bakarra osatzen zuten, Santa Ana komentura joateko eta handik parrokiara.


    Irukurutzetako erromeria (maatzaren lehen asteburuan). Urte askotan galduta, azken urteetan berreskuratu dute. San Isidro (maiatzak 15. Baserritarren patroia. Meza, prozesioa eta bazkaria izaten zen. Ezoziako erromeria (ekainaren erdialdean). Ezoziko jaiak ordezkatzen ditu. San Juan bezpera (ekainak 23). Aurreko egunetan egurra eta bestelako erregaiak biltzen zituzten mutil taldeek, auzoka. Gero, San Juan bezperako ilunabarrean sua pizten zen. Gaur egun Udate jaiak ordezkatzen du.

    Herri eta auzoatako jai ofizialak

    San Andres bailara

    uztaila erdialdean).

    Herriko jaiak: Santiago-santanak

    (uztailak 25-26-27). Herriko bigarrengo jaiak. 1980 hamarkadatik aurrera, abuztuan jende gehienak herritik alde egiten duenez, herriko jai naguziak bihurtu dira.
    

    Txurruka bailara

    San Iñazio jaiak (uztailak 31). Txurruka ballaran egiten ziren.

    Irure bailara

    Irureko jaiak (abuztuko lehen asteburuan).

    Herriko jaiak: Andramaixak

    (abuztuak 15-16-17). Herriko jaiak, batez ere 1980 hamarkada arte.

    Ezoziko jaiak

    Ezoziko jaiak (Andramaixen osteko lehen asteburuan). Gaur egun Ezoziko erromeriak ordezten ditu.

    San Martzial

    San Martzialeko jaiak (Irailak 1en inguruan). Karidadea egiten zen: bezperan txahala hil, gauean erre eta hurrengo egunean ogia, okela eta salda banatzen zitzaien etorritakoei.


    Udazkeneko jaiak

    Errekaldeko jaiak (irailak 24aren inguruan). San Roke txikiren erromeria (urriak 12). Parrokitik ermitaraino eramaten da San Roke txiki irudia, abuztuak 17an ekarri dutena. Urteko azken mendi irteera izaten zen. Gaztainerre: • (aurreko zapatuan). Herriko azoka izaten da. • (azaroko bigarren astelehenean). Kuadrilatan (eta etxeetan) afari bereziak: marraskiloak eta gaztaina erreak. Santa Barbara (abenduak 4). SAPA eta SAPAkoen patroia. Meza eta bazkaria izatzen zen. Gabonak (abenduak 24). Mutil edota gizon taldeak kalez kale gabonetako kantuka. Gaur egun Olentzero pasiatzen dute.


    Desagertutako jaiak

    Galipoteko jaiak, Estazioko jaiak, San Ignazioko jaiak.

    1. Ogia esnetan ondo busti, irinaz eta arraultzaz estali eta frijitu. Ateratzeko, gainetik azukrea egin.
    2. Esneaz, irinaz eta azukreaz (arraultza gehitu kolore horia emateko, nahi bada) ahia sendoa egin eta trinkotzen utzi. Laukitan moztu, irina eta arraultzaz pasa eta frijitu. . Ateratzeko, gainetik azukrea egin.
    3. Aurretik mutilak joaten ziren, bi ilaratan, eta San Juan erdian. Gero gizonak, bi ilaratan hauek ere. Nazarenoa eta apaizak ostean eta, bukatzeko, neska eta andra guztiak Ama Birjinarekin, denak nahastuta.