«Hiltegi zaharra (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    21. lerroa: 21. lerroa:

    [[Fitxategi: Plaza_zaharra._Zezenketa_(Florencio_Lamot_1756).jpg | thumb | 800px | center | Zezenketa Plaza Zaharrean (Josepf Florencio Lamot 1756)]]
    ==Azalpena eta historia==
    ==Azalpena eta historia==
    Placencia de Soraluze hiribildua sortu zutenean (1343) eraikitako esparrua Kalebarren 5 arte heltzen zen. Hurrengo mendeetan Plaza Zaharrerutz luzatu zuten herria. Dena dela, orube honetan ez zuten ezer eraiki, eta jaietan zezen-korta moduan erabiltzen zen.

    32. lerroa: 31. lerroa:

    ==Azken urtean==
    [[Fitxategi: Plaza_zaharra._Zezenketa_(Florencio_Lamot_1756).jpg | thumb | 800px | center | Zezenketa Plaza Zaharrean (Josepf Florencio Lamot 1756)]]
    ==Azken urteak<ref>[[Soraluze. Monografía histórica (eu) | Soraluze. Monografía histórica]]. ''(197 orrialdea)''</ref>==
    Hiltegi zaharrak jatorrizko helburuak bete zituen berrehun eta hogei urte baino gehiagotan: harategia, etxebizitzak, zezen korta eta zezenketak ikusteko balkoia. Honetaz gain, Kalebarren aldean [[Gayarre zinema (eu)|Gayarre zinemaren]] kartelerak egoten ziten.
     
    Zezenak
     
    1960ko hamarkadan udal hiltegi berria egin zuten Sagar-errekan, eta hiltegi zaharra erabiltzeari utzi zioten. Eraikina hainbat urtetan lagata egon ondoren, 1970 hamarkadan bota zuten.
     
    Ostera, orube hartan [[Anbulategia (eu)|Anbulategi]] berria<ref>Behin behineko anbulategia Errekaldeko Mesedeetako Amaren ikastetxeko ikasgela berritan egon zen.</ref> egin zuten eta 1985 urtean zabaldu.

    <gallery>
    <gallery>

    20:20, 18 martxoa 2019(e)ko berrikuspena

    Hiltegi zaharra / Mataderua
    23 Hiltegi zaharra. Lehen.jpg
    Estiloa Barrokoa
    Mendea XVIII
    Kokapena Plaza Zaharra
    Mota Arkitektura

    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)

    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...

    Azalpena eta historia

    Placencia de Soraluze hiribildua sortu zutenean (1343) eraikitako esparrua Kalebarren 5 arte heltzen zen. Hurrengo mendeetan Plaza Zaharrerutz luzatu zuten herria. Dena dela, orube honetan ez zuten ezer eraiki, eta jaietan zezen-korta moduan erabiltzen zen.

    1730eko maiatzaren 19an Soraluzeko herritarrak bilduta, Martin Isasi Isasmendi alkate jaunak proposamena egin zuen herriko plazan[1], torilak zeuden lekuan, etxe berria egiteko. Etxe berri honetan toril berriak, harategi berria, harakinarentzako bizilekua eta balkoi luzea egingo zuten, udalgizonek handik zezenak behar bezala ikusteko.

    Etxe berria egiten (gero hiltegi zaharra izenez ezagutuko zena), urte hartako ekainaren 19an hasi ziren. Hurrengo urteko (1731) urrian hiltegi zaharra bukatua zuten bere balkoi eta guzti.

    Aurreko plazan zezenak jokatu nahi izan zituztenean ordea, Joakin Larreategi apaiza (Arregi Garaikoa etxeko maiorazkoa) kontra atera zitzaien, plazako lurrak bereak zirela esanez. Udalgizonek, berriz, laster frogatu zuten lurrak herriari zezenplaza egiteko laga zizkiotela. Beraz, handik aurrera han korritu ziren zezenak soraluzetarren gozagarri, Lamot-en grabatuan ederki asko ikus daitekeen.

    Zezenketa Plaza Zaharrean (Josepf Florencio Lamot 1756)

    Azken urteak[2]

    Hiltegi zaharrak jatorrizko helburuak bete zituen berrehun eta hogei urte baino gehiagotan: harategia, etxebizitzak, zezen korta eta zezenketak ikusteko balkoia. Honetaz gain, Kalebarren aldean Gayarre zinemaren kartelerak egoten ziten.

    Zezenak

    1960ko hamarkadan udal hiltegi berria egin zuten Sagar-errekan, eta hiltegi zaharra erabiltzeari utzi zioten. Eraikina hainbat urtetan lagata egon ondoren, 1970 hamarkadan bota zuten.

    Ostera, orube hartan Anbulategi berria[3] egin zuten eta 1985 urtean zabaldu.

    Erreferentziak

    1. Plaza Zaharra.
    2. Soraluze. Monografía histórica. (197 orrialdea)
    3. Behin behineko anbulategia Errekaldeko Mesedeetako Amaren ikastetxeko ikasgela berritan egon zen.