Historia. Erromatarren garaia (eu)

    Sorapediatik
    Sorapedia (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: Urte askotan pentsatu izan da erromatarrak ez zirela asko sartu itsas aldeko Euskal Herrian (saltus vasconum = euskal basoa). Baina XX mendeko ikerketek eragina ez zela h...)(r)en berrikusketa, ordua: 21:24, 18 urtarrila 2019
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Urte askotan pentsatu izan da erromatarrak ez zirela asko sartu itsas aldeko Euskal Herrian (saltus vasconum = euskal basoa). Baina XX mendeko ikerketek eragina ez zela hain txikia frogatu dute.

    Inolako duda barik, gaur egunean esan dezakegu Soraluzen ere egon, egon zirela.


    Aranzadikoak lanean (Antxoka Martinez 2016)

    Erromatar arrastoak...

    2016 urte bukaeran Aranzadiko teknikoek Kortatzar haitzen (Karakate) inguruan erromatar gudalosteak eraikitako defensa lerroaren aztarnak topa zituzten[1], Gipuzkoan agertu den lehena.

    Aukera bat da gerrarekin lotuta izatea (gogoratu Kantabrian ohikoak direla halako defentsa lerroak) edo, bestela, komertzioarekin lotuta.

    Erromatarren garaian Veleia zen Arabako hiri garrantzitsuena, eta Deba ondoko Astigarribian Tritium Tiboricum izeneko portua omen zegoen (hortik Mutriku izena omen dator).

    Bion arteko galtzada Deba bailaratik zetorren, ibaiaren ezkerraldetik. Soraluzera heltzerakoan, Ibaizabal ibitik beste aldera pasatzen zen, gaur eguneko zubi nagusia dagoen inguruan. Hortik aurrera Ezozia eta San Roketik Elgoibar aldera heltzen zen, eta handik itsasoruntz. Bide nagusi hau erabili izan da XVIII mendearen bukaera arte, Maltzagako sakonuneko bideak eraiki arte.

    Mende batzuk geroago, erromatar galtzadak Deba ibaia zeharkatzen zuen ibi inguruan Soraluze herria sortu zen.

    ...eta erromatar kontuak

    XVI eta XVII mendeko historialariek hiru aldiz, gutxienez, lotu dute Soraluze erromatarrekin.

    Gabriel de Henao, Averiguaciones de las antigvedades de Cantabria liburuan (1689) bi aipamen jaso zituen.

    Lehena Esteban de Garibai arrasatearrak idatzia: erromatarren garaian Extremadurako Ambraciatarrek Gipuzkoako Placencia sortu omen zuten; eta mila urte geroago, Ambracia desegin zenean soraluzetarrak Extremadurara itzuli ziren Ambracia bersortzera, Plasencia izena jarri ziotela. Iosef Pellizer-ek, berriz, Tritium Tiboricum Gipuzkoako Soraluzen zegoela idatzi zuen.

    Azkenik, La Cantabria vindicada (1779) liburuan, Joseph Hippolito de Ozaetak Egossa edo Egoza erromatarrek erabilitako izenak zirela esaten du. Gogoratu behar da Egotza oso kokapen egokia duela Deba bailara zelatatzeko.

    Baina, kontu hauek ez al dute egirik ezer izango? Orain arte ipuin hutsak eman dute, baina agian...


    Erreferentziak

    1. Kortazar mendiko erromatar azrarnak. Antxoka Martinez (Aranzadiana 2016).