Kapareak (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: ==Kapareak Euskal Herrian== ==Kapareak zer ziren=== Kapareak titulu gabeko nobleak ziren. Kaparetasuna Iberiar Penintsulan baino ez zen existitzen. X mendean ''infantzoia...)(r)en berrikusketa, ordua: 19:20, 6 azaroa 2019
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Kapareak Euskal Herrian

    Kapareak zer ziren=

    Kapareak titulu gabeko nobleak ziren.

    Kaparetasuna Iberiar Penintsulan baino ez zen existitzen. X mendean infantzoiak sortu ziren, orduko gudarosteetako zaldunak: zaldia ekartzen zuen edozein infantzoia zen.

    XII mendetik aurrera infantzoien taldea itxi zen; hau da, infantzoia izateko infantzoi baten semea izan behar zen. Hortik izen aldaketa ere etorri zen: hidalgoAipamen errorea: Closing </ref> missing for <ref> tag arabera, Espainiako Erresumetan 10.268.150 familia buru zeuden, hoietatik 480.589 kapare zirela. Hau da, %5 inguru.

    Kaparetasun onurak

    Kaparetasunak hainbat onura zekarren berekin.

    Batzuk itxurakoak: titulua bera, armak eramateko eskubidea... Administratiboak beste batzuk: herri administrazioaren hainbat posturako hautatzeko aukera edo hautatua izateko aukera.

    Eta garrantzitsuenak, ekonomikoak. Alde batetik, Espainiako Erret Administrazioan lanpostu gehienak kapareentzat gordeta zeuden[1]. Eta bestetik, zerga gutxiago ordaintzen zituzten. Kapare ez zirenek pechas izeneko zerga ordaintzen zuten, hortik pechero izena.

    Kaparetasun agiriak

    Kapare izateko baldintzak desberdinak ziren erresumaren arabera.

    Gaztelan, esateko (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Gaztelako erresuman zeuden) nahikoa zen norberaren aita kaparea zela egiaztatzea. Irizpide honek sasikoentzat ere balio zuen.

    Beste erresuma batzuetan lau aldeetatik kaparetasuna egiaztatu behar zen; hau da, lau birraitonenak.

    Askotan norbera edo arbasoak izen bereko etxean bizi izatea eskatzen zen.


    Gipuzkoa eta Bizkaia

    Foruen arabera, Bizkaia eta Gipuzkoako jatorrizko biztanle guztiak kapareak ziren; hots, libreak, soldadutza eta zergetatik askeak eta eskubide politikoen jabeak. Doktrina honek kaparetasun unibertsala[2] izena du.

    1787 urteko erroldaren arabera, Gipuzkoako eta Bizkaiako biztanleen ia %100 kapareak ziren. Araban, berriz, erditik gora; eta Nafarroan askoz gutxiago.

    Herrietan bizitzeko ez ziren behar kaparetasun agiriak, zergak ordaintzerakoan edota udal hauteskunde garaian (urtean behin izaten zen) denok zekiten kapareak zeintzuk ziren.

    Baina Gipuzkoako eta Bizkaiako lurrak oso pobreak ziren, eta askok eta askok alde egiten zuten.

    Euskal Herriko lurrak herritik alde egiterakoan, oso mesedegarriak izaten ziren kaparetasun agiriak, batez ere Gaztela edo Indietara joaten zirenendako. Toki berrian zerga gutxiago ordaintzeko edo, askoz interesgarriagoa, administrazioan lanpostuak eskuratzeko.

    Aberatsek eskatzen zuten.


    Soraluzen

    Kapareak denak ziren, edo gehienak. Dena dela, hainbat pertsonek eskatu zuten kaparetasun agiria (esan bi formak, udalaten kjontra edo informazio aurkeztu), eta hortik zeintzuk ziren familia fuerteak atera daiteke. Ez nahastu Soraluzen etxea zuten abizenekin (hemen esteka)

    Soraluzeko kapare agirien zerrenda

    Hemen zerrenda sartu

    Erreferentziak

    • Kapare wikipedia euskaraz • Juan Carlos Guerraren liburua • Badator datubasea • Ramiro Larrañagaren liburua

    1. Euskal lurrak oso pobreak zirenez, eskubide honetaz baliatu ziren hainbat euskaldun bizia aurrera ateratzeko; horregatik egon ziren hainbeste euskaldun administrazioan.
    2. Hidalguía universal.