«Labaderogain (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    19. lerroa: 19. lerroa:
    ''(handitzeko, sakatu gainean)''
    ''(handitzeko, sakatu gainean)''
    <gallery>
    <gallery>
       Soraluzeko_ikuspegia_(Joseph_Lamot_1756).jpg                   | Soraluze <br> (Florencio Lamot 1756)
       Soraluzeko_ikuspegia_(Joseph_Lamot_1756).jpg                     | Soraluze <br> (Florencio Lamot 1756)
      Fitxategi: Deba_ibaia._Zubi_nagusia_02_(Indalecio_Ojanguren).jpg | Labaderogain eta zubi nagusia <br> (Indalecio Ojanguren)
      Fitxategi: Deba_ibaia._Zubi_nagusia_03_(Indalecio_Ojanguren).jpg | Labaderogain eta zubi nagusia <br> (Indalecio Ojanguren)
    </gallery>
    </gallery>



    18:20, 3 abendua 2017(e)ko berrikuspena

    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    

    Kokapena

    Labaderogain herriko kaskoaren erdi erdian dago, Udaletxe aurrean. Bertatik irtetzen dira Kalebarren, Kalegoen (gaur eguneko Santa Ana) kalea) eta zubi nagusia.

    12 metrotako zabalera dauka, eta 34 bat metrotako luzeera.

    Labaderogainek ez dauka etxebizitzarik esleituta, eta ez dago herriko kale-izendegian; hau da, ez dauka ezagupen ofizialik.

    Mapa kargatzen...


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Toki hau betidanik izan da herriko zilborra.

    Placencia de Soraluce modu ofizialean sortu zutenean, Alonso Jauna Erregeak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak biltzeko agindu zuenean, Labaderogain herriko erdigunea zen.

    XIX mendean ikuztoki edo labaderoa egin zuten bertan. Plaza Barriko iturriaren urei azken etekina ateratzeko, eraikina lur azpian geratu zen, eta sabaia kaleen alturan. Sarrera Jauregi etxearen parean egin zioten, errekarako bidean hain zuzen. Tokiari ordutik datorkio izena, labaderogain.

    XX mende hasieran komun publikoak eraiki zituzten sarrera ondoan, errekarako bidean.

    1967. urtean, berriz, zubi nagusia zabaldu zuten Labaderogaineko zabalera osoa hartuz. Trafikoa labadero gainetik pasatu behar zenez, eta erabilera asko jaitsi zenez, berau itxi eta kondenatu zuten; modu honetan sabaia eusteko zutabeak sartu zituzten.


    Eraikinak

    Nahiz eta kale-izendegian ez egon, hainbat etxek eta lokalek bertatik dute sarrera:

    • Alde batetik Udaletxea bera, Santa Ana kaleko 1. zenbakia dena.
    • Santa Ana kaleko 2. zenbakiak ere bertatik dauka ataria. Azpian dituen komertzioek ere Labaderogainen dute sarrera: Marimar harategia (aurretik Alejo Artolazabalen harategia) eta Bolintxo okindegia (aurretik Marcial Txurrukaren drogeria).
    • Ondoko etxeak, Santa Ana kaleko 2 ere, bertatik dauka sarrera. Eta azpian dagoen Belarrak loradendak ere (aurretik Maria Torreren gozotegia izandakoa.
    • Beste aldean, berriz, Jauregi etxea dago, gaur eguneko Abadetxea. Kalebarrenetik dauka sarrera nagusia, baina Labaderogainetik hanbat sarrera ditu:
      • Kaperara (aurretik Idigoras denda izandakoa)
      • Bulegoetara.
      • Sotora. Abadetxe ondoko errekarako eskilaretatik (komun publikoetara ere).
    • Abadetxe ondoan Soraluzeko Gaztetxea dago, garai batean Juventud Gonzagaren egoitza, eta Soraluzeko Gazteriarena gero. Honek badauka beste sarrera bat beherago, errekarako eskilaretan. Sasoi batean Betania zegoen bertan, Caritasen egoitza eta umeentzako aise tokia.


    Erreferentziak