«Plaza Zaharra (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    22. lerroa: 22. lerroa:


    ==Historia==
    ==Historia==
    izenak esaten duenez, herriko plaza zaharrena da.
    Izena berak adierazten duenez, herriko plaza zaharrena da.


    Harresi kanpoan zegoen<ref>Bada harresiak Arregia jauregiraino eramaten duena.</ref>. Hasiera batean Erregetxe azpiko zatiak osatzen zuen plaza osoa. Mataderitik Arregia Goikoa jauregia zegoen.
    Hasiera batean harresi kanpoan geratzen zen<ref>Beste hipotesien arabera harresiak Arregia jauregiraino heltzen ziren, eta Plaza Zaharra harresi barruan geratzen zen.</ref>. Gaur egunean Erregetxe azpiko zatiak osatzen zuen orduko plaza osoa, [[Hiltegi zaharra (eu)|Hiltegi zaharra]] eta [[Arregia Goikoa (eu)|Arregia Goikoa etxearen]] arteko esparrua, alegia.


    Gero, erreka ondoko zuhaiztia eraiki zuten: horma jaso eta platano arruntak sartu. Horma ez zuten zuzena egin, Kalebarren aldera sartzen da, zuhaitzak erakusten duten moduan.
    Gerora Plaza Zaharraren beste erdia eraiki zuten, erreka aldean horma jasoz. Eta tarte honetan platano arrunten bi ilara sartu zuten. Errekaldeko horma ez da zuzena, Batzoki parean Kalebarren aldera okertzen da eta. Zuhaitzek ederki salatzen dute hau.


    La casita de papel. Batzokia 1932 urtean.
    Errekaldea libre bazegoen ere, bi eraikin jaso zituzten: ''La casita de papel'' eta [[Batzokia (eu)|Batzokia]]. Azken hau 1932 urtean egin zuten, eta aurreko pare bat zuhaitz bota zituzten.


    2010 hamarkadan birmoldatu eta oinezkoentzako arratsalde eta asteburuetan.
    Gerra garaian, [[Udalbatzaren erabakiak. Gerra denborak 2 (eu)#1937/11/12 | 1937ko azaroak 12ean]], orduko Udalak Nafarroako Aldundia zoriondu zuen, Francisco Francok San Fernandoren gurutze ''laureada'' eman zionean. Segururena, orduan aldatuko zioten izena plazari, ''Plaza de Navarra'' izendatzeko.
     
    Gerra garaian, [[Udalbatzaren erabakiak. Gerra denborak 2 (eu)#1937/09/15 | 1937ko irailak 15ean]], orduko Udalak izena aldatu zion: ''Erabateko adostasunez erabaki zen Irailak 22, Arrateko martiriak eta Montejurrako Terzioa izendatzea gaur eguneko Elizburu kalea, Barrenkale (sic) eta Plaza Berria, hurrenez hurren gogoratzeko herri honetan indar askatzaileak sartu ziren data, Arraten eraildako Serafin Atxotegi eta Manuel Lersundi (g.b.) gazteak eta Soraluze askatu zuen Terzioa.''


    Franco hil eta gero, demokraziarekin plazak jatorrizko izena berreskuratu zuen.
    Franco hil eta gero, demokraziarekin plazak jatorrizko izena berreskuratu zuen.


    2010 hamarkadan plaza birmoldatu zuten, eta oinezkoentzako itxi arratsalde eta asteburuetan.


    ==Bertako etxeak==
    ==Bertako etxeak==

    23:57, 22 ekaina 2018(e)ko berrikuspena

    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    

    Kokapena

    Plaza Zaharra Kalebarren bukaeran dago, Erregetxeren azpian eta erreka ondoan.

    Forma irregularra dauka. Erregetxe azpiko zatia trapezioa da, 30 metro luze; Anbulategiko aldeak 15 bat metro ditu, eta Arregia Goikoa etxekoak 8 bat metro. Bigarren zatia erreka ondoko zuhaztia da, 57 metro luze eta 15 metro zabal.

    Mapa kargatzen...


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Izena berak adierazten duenez, herriko plaza zaharrena da.

    Hasiera batean harresi kanpoan geratzen zen[1]. Gaur egunean Erregetxe azpiko zatiak osatzen zuen orduko plaza osoa, Hiltegi zaharra eta Arregia Goikoa etxearen arteko esparrua, alegia.

    Gerora Plaza Zaharraren beste erdia eraiki zuten, erreka aldean horma jasoz. Eta tarte honetan platano arrunten bi ilara sartu zuten. Errekaldeko horma ez da zuzena, Batzoki parean Kalebarren aldera okertzen da eta. Zuhaitzek ederki salatzen dute hau.

    Errekaldea libre bazegoen ere, bi eraikin jaso zituzten: La casita de papel eta Batzokia. Azken hau 1932 urtean egin zuten, eta aurreko pare bat zuhaitz bota zituzten.

    Gerra garaian, 1937ko azaroak 12ean, orduko Udalak Nafarroako Aldundia zoriondu zuen, Francisco Francok San Fernandoren gurutze laureada eman zionean. Segururena, orduan aldatuko zioten izena plazari, Plaza de Navarra izendatzeko.

    Franco hil eta gero, demokraziarekin plazak jatorrizko izena berreskuratu zuen.

    2010 hamarkadan plaza birmoldatu zuten, eta oinezkoentzako itxi arratsalde eta asteburuetan.

    Bertako etxeak

    • Anbulategia
    • Txoko taberan, eta terraza
    • La casita de papel
    • Batzokia
    • Arregia jauregia
    • Txokoloneko etxea
    • Arregia Goikoa
    • Erregetxea


    Sokamuturra

    Leku zabalena, beraz zezenak denbora gehien ematen dutenak. Erregtxetik begirajendea. Bankuak oso onak jolasteko. Eta Goikokaletan zezenak toriles.


    Erreferentziak

    1. Beste hipotesien arabera harresiak Arregia jauregiraino heltzen ziren, eta Plaza Zaharra harresi barruan geratzen zen.