San Rokeren itzulketa (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: Abuztuak 16ean, San Roke eguna da, Soraluzeko jaietako bat. Egun horretan, goizetik, San Roke ermitatik abiatzen da prozesioa San Rokeren irudi zaharra Parrokira ekartzeko...)(r)en berrikusketa, ordua: 18:51, 12 ekaina 2018
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Abuztuak 16ean, San Roke eguna da, Soraluzeko jaietako bat. Egun horretan, goizetik, San Roke ermitatik abiatzen da prozesioa San Rokeren irudi zaharra Parrokira ekartzeko.

    Urriak 12an, berriz, irudiaren itzulketa egiten da. Egun honetan prozesio-kideak parrokian biltzen dira, eta handik abiatzen dira San Roken alabantzak kantatzen. Kantu hauek latinez ziren, baina orain dela gutxi euskeratu zituzten: San Roke goratzarre.

    Prozesioa herria zeharkatzen du, aipatutako kantu hoiek abestuz. Ezozi bideko lehenego aldapara heltzerakoan, Gure Aita errezatzen da eta ez da gehiagorik abesten Ezoziko Andra Mariren Santutegira ailegatzen den bitartean. Bertara aldameneko atetik sartzen dira eta barruan beste Gure Aita errezatu eta gero, San Roken alabantzak kantzatzen dira berriro.

    Ezoziko elizatik ate nagusitik irtetzen dira eta San Roken ermitara abiatzen dira. Bertara ailegatuta, San Roken irudi zaharra bere lekuan jarri ostean Meza hasten da.

    Meza amaitzerakoan, apaiza eta eliztarrak ermita aurrekaldera irtetzen dira. Han hildakoen alde Gure Aita bat errezatzen dute. Ustez, hildako hauek 1790garren urteko izurritean hildakoak dira, urte horretan San Roken irudia herrira jetsi zuten izurritea bukatzeko. Gero, Udal ordekoak (gaur egunean alguazila eta aintzinean alkate jauna berak) abesleei ogitartekoak eta ardoa banatzen die, eliztar argienak tartean direlarik.

    Tradizioz, Pilarika eguna urteko azken mendi txangoa izan oi zen, eta asko ziren meza ostean, beharrezko diren amarretakoekin, Karakatera edo Munetako Haitzetara igotzen direnak. Gero beren etxean bazkaltzeko, edo mendian bertan, edo, normalagoa denez, inguruetako jatetxe batetan.

    Diotenez, San Roken irudi zahar honek izurri kontrako birtute handiagoa omen du Parrokiko elizan dagoen berriak baino.