Karakate bizirik! (eu)

    Sorapediatik
    Izenburua Karakate bizirik!
    Egilea/k Regina Maiztegi eta Arrate Gisasola (hitzak)
    Jon Oñederra eta Ander Ariznabarreta (doinua)
    Hizkuntza Euskaraz
    Iturria plaentxia.eus
    Partitura sakatu hemen
    Entzuteko sakatu hemen


    Letra

    Sumendi jaio zinen
    Zu gar, sugarrez
    Gure arbasoen
    Bizi, bizileku
    Gu kate testigu.

    Sumendi
    Gu, zure
    Zu, gure su!

    Zure arnas lapurren
    Plan txar, maltzurrez
    Gure ondorengoren
    Kate, kalterako
    Ez dira pasako!

    Sumendi
    Su kate
    Zu Karakate
    Bizi kate
    Bizirik Karakate.


    Azalpenak

    2022. urteko hasieran ezagutu zen Green Capital enpresaren asmoa, Kortazarreko Haitzetik (Karakatetik) gertu bi haize errota erraldoi jartzeko asmoa.

    Soraluze eta Elgoibarren aurki hasi ziren proiektuaren kontrako ahotsak, era ekintzak antolatu ziren, bi Udalen zein herri plataformen aldetik.

    Soraluzen, besteak beste, Karakate bizirik! Izeneko abestia sortu zuten. Hitzak Regina Maiztegi eta Arrate Gisasolarenak dira, eta doinua, berriz, Jon Oñederra eta Ander Ariznabarretarenak.

    Abestia grabatzeko, Jon Oñederra eta Arrate Gisasolak abestu zuten, Aiuri Gisasolak bibolinaz lagundu zituela. Soinu grabazioaz eta moldaketez Ander Ariznabarreta arduratu zen.


    Erreferentziak