Olak, errotak eta zentralak (eu)

Sorapediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Azalpen orokorrak

Beste toki askoren moduan, Soraluzen ere ura ustiatzeko hainbat bolu edota errota eraiki zituzten.

Lurra lantzerakoan orografiak asko laguntzen ez badu ere (ikus Soraluzeko mugak), herriko aldapek berebiziko indarra ematen diote urari, beren ustiaketa lagunduz.

Errotak, modu orokorrean, olak izan zitezkeen (mailua edo barrena edo... mugitzen), ogi errotak (errotarriak mugitzen) eta, azkenik, zentralak (turbinak mugitzen indarra sortzeko). Soraluzeko errota asko hiru urratsak egin dituzte, batetik bestera pasatzen premiak bultzatuta. Azkenik, izen aldaketak direla eta, ezin daiteke baztertu sarrera honetan jasotako errota batzuk bi aldiz agertzea, baina izena aldatuta.


Olak

Alboko herriekin konparatuz, Soraluzek badu alde honetatik berezitasuna. Esandako moduan, nekazaritzandako aukera larregi ematen ez zuenez, bertakoek industriari ekin zioten. Eta industriak ezer behar badu, indarra da. Beraz, sortutako errotak nekazaritzarako baino industriarako sortu zituzten gehien bat, armak forjatzeko; arma zuriak lehen eta suzko armak gero (ikus Armak eta lanabesak).

Batez ere bi ingurutan agertu ziren olak, Sagar-errekan (Errotabarri, barrena zaarra, Mutxan, Olabarrena) eta Olean (Agarreburu, Arkaitz, Egotza, Olea bera eta Txitxirriketa). Txara azpian, berriz, San Millán y Villalegre markesaren ola zegoen. Oso gertu Etxaburueta errota zegoen. Eta ezin ahaztu Ibaizabal errota.


Loading map...


Ogi errotak

Armagintzaren beherakadarekin batera hainbat ola errota bihurtu zituzten, bere lana nekazaritzara bideratuz: Errotabarri eta Olea, esate baterako.

Honetaz gain, baserri inguruetan beste errotak ere sortu ziren: Armendia, Errotazar, Atziolatza Barri, Igarate, Iraolabeita, Malmero. Segururena, Beko errota ere halaxe egingo zuten. XX mendean ere Osuma eta Iturbe Zar errotak sortu zituzten.

Gainera, Sagar-erreka bailaran Bolinegi izeneko erreka bada, eta Olea inguruan Bolu izeneko mugarria; biak ala biak erroten aztarnak, agian ola izandakoak ere aurretik.

Loading map...


Zentralak

Ur ustiaketen bigarren loraldia elektrizitateak ekarri zuen. Gaur eguneko sare elektrikoak hedatu gabe zirenez, hainbat tokitan elektretxeak sortu ziren. Batzuk publikoak, herri osoari indarra ematen zienak; eta beste batzuk lantegiek sortutakoak, autokontsumorako. Garai honetan hainbat errota izandakoak indarra sortzeari egin zion: Errotazar, Malmero...

Loading map...

1960-70 inguruan, Iberduerok (orduko Iberdrolak) zentralak erosi eta itxi zituen, bezeroak bereganatzeko eta konkurrentzia desagertarazteko. Eta lortu ere: banaka banaka herriko zentralak itxi zituzten, eta hondatzen hasi ziren. Erori ala bota, gaur egun ez da bakar bat geratzen.

Salbuespen bakarra Sologoeneko zentrala da, Elektrika. EVEren laguntzaz Udalak erosi eta martxan jarri zuen, gaur egun oraindik polito dabil eta martxan.


Ur ustiaketen zerrenda

Izena Argazkia Ola Errota Zentrala
Agarrebeko errota Agarre Bekoa errota. Ikuspegi orokorra (Eusko Jaurlaritza).png ¿? Bai Ez
Agarreburu Agarrebolu baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg Bai Bai Ez
Alberdi Oleako presa. Alberdi 02.jpg Ez Ez Bai
Arkaitz Arkaitz errota. Hondarrak (Eusko Jaurlaritza).png Bai Ez Ez
Armendia errota Armendiako errota. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Ez Bai Ez
Atziolatza Barri Atziolatza Barri baserria. Ikuspegi orokorra (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Ez Bai Ez
Barrena Barrena baserria. Balizko itxura (Javitxooo 2015).jpg Bai Bai Ez
Bolu (argazkirik ez) ¿? Bai Ez
Egotza Egotza baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg Bai Ez Ez
Erlei Erlaiko zentrala. Ikuspegi orokorra (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Ez Ez Bai
Errotabarri Errotabarri baserria. Ikuspegi orokorra 02 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Bai Bai Ez
Errotazar Errotazar baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Ez Bai Bai
Etxaburueta errota (argazkirik ez) Bai Ez Ez
Ibaizabal errota (argazkirik ez) Bai Ez Ez
Igarate Sagar-erreka Eibar. Zuzendariaren etxea Igaraten.jpg Bai Bai Ez
Iraolabeitia Iraolabeitia baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg Ez ¿? Bai
Iturbe Zar errota (argazkirik ez) Ez Bai Ez
Igerate/ Malmero Malmeroneko presa (Florencio J. Lamot 1756).jpg Ez Bai Bai
Maltzagako zentrala Maltzagako tren lotunea. Zentrala eta taberna (Lorenzo Oregi Oregi).jpg Ez Ez Bai
Mutxaneko etxe zarra Mutxaneko etxe zaharra. Ikuspegi orokorra 01 (Joxean Arluziaga 2015).jpg Bai Ez Ez
Olabarrena Olabarrena. Ikuspegi orokorra 02.jpg Bai Ez Bai
Olea Olea errota. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Bai Bai Ez
Orbea zentrala (argazkirik ez) Ez Ez Bai
Osuma errota (argazkirik ez) Ez Bai Ez
San Millán y Villalegre markesaren ola (argazkirik ez) Bai Ez Ez
Sagar-erreka zentrala Irurak-bat zentrala. Ikuspegi orokorra.jpg Ez Ez Bai
Sologoeneko zentrala Sologoeneko zentrala. Ikuspegi orokorra 12 (Google 2016).jpg Ez Ez Bai
Txitxirriketa (argazkirik ez) Bai Ez Ez
Guztira 13..15 13..14 10

Erreferentziak