Urregintza (eu)

Sorapediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Izenburua Urregintza
Tokia Soraluze
Data
Argazkilaria/k Arantza Ezeiza Cuesta


Azalpena

Herrian gordetzen diren urregintza edo orfebreria pieza historiko guztiak elizarenak dira. Gehienak parrokiari dagozkio, baina badira Ezoziakoak eta San Andresekoak ere.

Hiru aro bereizten dira: Berpizkundea (XVI mendea), Barrokoa (XVII eta XVIII mendeak) eta Neoklasikoa (XIX mendea).


Berpizkundea

XVI mendeko lau pieza gordetzen dira Soraluzen, hiru kaliz eta ostensorio bat. Parrokiaren kaliza kenduta, beste hiru pieza manierista estilokoak dira. Ezoziako eta San Andreseko kalizak oso antzekoak dira... baina Ezoziakoa askoz finagoa eta landuagoa da.

(handitzeko, sakatu gainean)

Barrokoa

Garai honen lau pieza dauzkagu Soraluzen, denak parrokian: XVIII mendeko erlikario bat, erretilu bat eta XVII mendeko bi kaliz.

(handitzeko, sakatu gainean)


Neoklasikoa eta beste

XIX mendeko, berriz, beste bi pieza agertzen dira: ardo-ontziak eta beste kaliz bat, biak parrokian.

(handitzeko, sakatu gainean)