«Umorezko istorioak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    24. lerroa: 24. lerroa:


    ==Eibarko txitia beti oilo==
    ==Eibarko txitia beti oilo==
    ::<small>''(N. Gantxegik kontatuta, eta Jose Migel Barandiaranek 1920 urtean jasoa)''</small>
    Eibarko zezen plazan, orain dela hamarkada asko gertatu zen istorio hau.
    Eibarko zezen plazan, orain dela hamarkada asko gertatu zen istorio hau.


    Eibarko zezen plaza inguruan oilategi pila omen zeuden eta zezenketak ziren egun batean, inguruan zebilen txita bat irten zen plaza erdira. Orduan, herriko alkateak honela esan zuen:
    Eibarko zezen plaza inguruan oilategi pila omen zeuden eta zezenketak ziren egun batean, inguruan zebilen txita bat irten zen plaza erdira. Orduan, herriko alkateak honela esan zuen:
    - ''Kenduizue oilo hori plaza erditxik mesedez!''
    Ondoan zegoen Soraluzetar batek, Eibartarren izaera harroputzari erreferentzia eginez esan omen zuen:
    - Eibarko txitia beti oilo! –
    (N. Gantxegik kontatuta, 1920, eta Jose Migel Barandiaranek jasoa)


    Zorristro
    ''Kenduizue oilo hori plaza erditxik mesedez!''
    Zorristro, Plaentxian bizi izan zen gizon bat zen. Hain zen zikina eta horrenbeste zorri omen zituen buruan non Zorristro deitzen zioten. Herritarrak kokoteraino zeuden Zorristro ez zelako inoiz dutxatzen eta denak zorriz betetzen zituelako. Honela,  ufala zegoen egun batean, ibaira botatzea erabaki zuten. Eta baita egin ere.
    Denen artean altxatu eta ibaira bota zuten, -bukatu dira zorriak- pentsatu zuten, baina bat batean, uretatik irteten Zorristroren burua agertu zen, eskuak bertan zituela zorriak kentzen.
    (1970an Angel Albedik kontatua eta Fernando Alberdik jasoa)


    Eta ondoan zegoen Soraluzetar batek, eibartarren izaera harroputzari erreferentzia eginez esan omen zuen:
    ''Eibarko txitia beti oilo!''
    ==Zorristro==
    ::<small>''(Algel Alberdik kontatuta, eta Fernando Alberdik 1970 urtean jasoa)''</small>
    Zorristro, Plaentxian bizi izan zen gizon bat zen. Hain zen zikina eta horrenbeste zorri omen zituen buruan non Zorristro deitzen zioten.
    Herritarrak kokoteraino zeuden Zorristro ez zelako inoiz dutxatzen, eta denak zorriz betetzen zituelako.
    Honela, ufala zegoen egun batean, ibaira botatzea erabaki zuten. Eta baita egin ere: denen artean altxatu eta ibaira bota zuten.
    ''Bukatu dira zorriak''- pentsatu zuten; baina bat batean, uretatik irteten Zorristroren burua agertu zen, eskuak bertan zituela zorriak kentzen.




    [[Kategoria: Istorioak]]
    [[Kategoria: Istorioak]]

    17:49, 1 maiatza 2019(e)ko berrikuspena

    Herriko kanpaiak

    (Ignacia Mugica Zangituk kontatuta)

    Elizako kanpandorrea egin zenean, abadeek dirua eskatu zuten kanpaiak jartzeko. Apurka apurka, denon artean bi kanpai handi erosi zuten, baina herriko aberatsek, bere aldetik, kanpai txikiagoa erosi zuten.

    Lehenak jotzen zuen: Beti misere, beti misere eta bigarrenak Izango ere, izango ere. Aberatsen kanpaiak erantzuten zien: Hor konpon, hor konpon!


    Eibarko sorrera

    Garai batean, Soraluze eta Ermua sortuak zirela, elkarrekin Eibarren hiribildua sortzea erabaki zuten, Villanueva de San Andres de Eibar izenekoa.

    Eta herri bakoitzak lanari bere aldetik ekin zion: ermuarrak ez zuten gogor egin, ixa asi egin zuten, eta hortik Isasi izena.

    Soraluzetarrak, berriz, bestelakoak ziren: asi ta ein, Azitain izenaren jatorria.


    Itzularri

    (Ignacia Mugica Zangituk kontatuta)

    Eibartarrek kontatzen dutenez, behin Soraluzera zezenak ikustera zetozela, emoidazu bueltia idatzia zuen harri handi bat topatu zuten. Soraluzen abisua emanda jende mordoarekin itzuli ziren, alkate jauna eta agintari nagusiak barne.

    Guztion artean, ondo nekez, harriari buelta ematea lortu egin zuten eta bukatzerakoan bestekaldean zera agertu zen idatzita: Oiñ ondo naok

    Hau dela ta, Eibarkoek zezena galdu egin zuten.


    Eibarko txitia beti oilo

    (N. Gantxegik kontatuta, eta Jose Migel Barandiaranek 1920 urtean jasoa)

    Eibarko zezen plazan, orain dela hamarkada asko gertatu zen istorio hau.

    Eibarko zezen plaza inguruan oilategi pila omen zeuden eta zezenketak ziren egun batean, inguruan zebilen txita bat irten zen plaza erdira. Orduan, herriko alkateak honela esan zuen:

    Kenduizue oilo hori plaza erditxik mesedez!

    Eta ondoan zegoen Soraluzetar batek, eibartarren izaera harroputzari erreferentzia eginez esan omen zuen:

    Eibarko txitia beti oilo!


    Zorristro

    (Algel Alberdik kontatuta, eta Fernando Alberdik 1970 urtean jasoa)

    Zorristro, Plaentxian bizi izan zen gizon bat zen. Hain zen zikina eta horrenbeste zorri omen zituen buruan non Zorristro deitzen zioten.

    Herritarrak kokoteraino zeuden Zorristro ez zelako inoiz dutxatzen, eta denak zorriz betetzen zituelako.

    Honela, ufala zegoen egun batean, ibaira botatzea erabaki zuten. Eta baita egin ere: denen artean altxatu eta ibaira bota zuten.

    Bukatu dira zorriak- pentsatu zuten; baina bat batean, uretatik irteten Zorristroren burua agertu zen, eskuak bertan zituela zorriak kentzen.