«Osintxuko ibilbidea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
4. lerroa: | 4. lerroa: | ||
Gipuzkoako Foru Aldundiak Bidegorrien Foru Plana abian jartzearekin batera, trenbidea bidegorri bihurtzeko lanak hasi ziren 2002. urteko amaiera aldera. Bidegorriak mugikortasun jasangarria bultzatzea zuen helburu, herri barruko nahiz herrien arteko joan-etorrietan bizikletaren erabilera areagotzea eta aisialdia, kirola, turismoa eta baserri ingurunearen ezagutza sustatzea. | Gipuzkoako Foru Aldundiak Bidegorrien Foru Plana abian jartzearekin batera, trenbidea bidegorri bihurtzeko lanak hasi ziren 2002. urteko amaiera aldera. Bidegorriak mugikortasun jasangarria bultzatzea zuen helburu, herri barruko nahiz herrien arteko joan-etorrietan bizikletaren erabilera areagotzea eta aisialdia, kirola, turismoa eta baserri ingurunearen ezagutza sustatzea. | ||
Soraluze-Mekolalde tarte | Soraluze-Mekolalde tarte honek bost bat kilometro ditu, eta etorkizuneko Debako bidegorriaren zatia da, apurka egiten ari dena. Tarte honetaz gain gaur egun Elgoibar-Maltzaga, Bergara-Eskoriatza eta Oñati.Elorregi (San Prudentzio) tarteak eginda daude, eta Maltzaga-Eibar, berriz, lanetan. | ||
Ferrocarriles Vascongados-en bidegorriaren zatia ere bada<ref>[https://www.viasverdes.com/itinerarios/itinerario_imp.asp?id=148 Vía Verde de los Ferrocarriles Vascongados]. Fundación de los Ferrocarriles Españoles.</ref>. Bidegorri honek Maltzagatik Zumarragara joango omen da, eta gehien bat mendi bizikletendakoa da. Beherago dauden argazkiak K. Schlemmer zikloturistak hartu zituen 2011 urtean. | |||
Bidegorriaren ezaugarrien artean aldaparik ia ez daukala da azpimarratzekoa. Hiru metro da zabal tartetik gehienean eta asfaltoarekin ederki jarrita dago. Deba ibaia alde batera daukanez, eta erortzeko arriskurik egon ez dadin, egurrezko hesia dago bidearen zati batzuetan. | Bidegorriaren ezaugarrien artean aldaparik ia ez daukala da azpimarratzekoa. Hiru metro da zabal tartetik gehienean eta asfaltoarekin ederki jarrita dago. Deba ibaia alde batera daukanez, eta erortzeko arriskurik egon ez dadin, egurrezko hesia dago bidearen zati batzuetan. |
17:13, 20 iraila 2019(e)ko berrikuspena
Ibilbide honek Soraluzetik Mekolalderaino eruango gaitu, trenbide zaharraren plataforma erabiliz. FEVE[1] konpainiak 1967. urtean utzi zion Maltzaga-Zumarraga tren-zerbitzua eskaintzeari. Handik urte batzuetara, 1986an hain zuzen ere, trenbideak Soraluzeko udalerrian zeharkatzen zituen lurrak erosi zizkion Udalak FEVEri.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Bidegorrien Foru Plana abian jartzearekin batera, trenbidea bidegorri bihurtzeko lanak hasi ziren 2002. urteko amaiera aldera. Bidegorriak mugikortasun jasangarria bultzatzea zuen helburu, herri barruko nahiz herrien arteko joan-etorrietan bizikletaren erabilera areagotzea eta aisialdia, kirola, turismoa eta baserri ingurunearen ezagutza sustatzea.
Soraluze-Mekolalde tarte honek bost bat kilometro ditu, eta etorkizuneko Debako bidegorriaren zatia da, apurka egiten ari dena. Tarte honetaz gain gaur egun Elgoibar-Maltzaga, Bergara-Eskoriatza eta Oñati.Elorregi (San Prudentzio) tarteak eginda daude, eta Maltzaga-Eibar, berriz, lanetan.
Ferrocarriles Vascongados-en bidegorriaren zatia ere bada[2]. Bidegorri honek Maltzagatik Zumarragara joango omen da, eta gehien bat mendi bizikletendakoa da. Beherago dauden argazkiak K. Schlemmer zikloturistak hartu zituen 2011 urtean.
Bidegorriaren ezaugarrien artean aldaparik ia ez daukala da azpimarratzekoa. Hiru metro da zabal tartetik gehienean eta asfaltoarekin ederki jarrita dago. Deba ibaia alde batera daukanez, eta erortzeko arriskurik egon ez dadin, egurrezko hesia dago bidearen zati batzuetan.
Soraluzeko esparruan
Soraluzeko aspaldiko tren geltokitik irtengo gara, barne zeharbidetik Osintxu aldera. Metro batzuk egin eta gero ezkerrera hartuko dugu, trenbide zaharretik.
Metro batzuk aurrerago Oleako antepara ikusteko aukera izango dugu, gaur egun erabiltzen ez dena. Antepara hau betetzeko Keixeta erreka erabiltzen zen, bertatik pasatzen dena.
Aurrerago, Deba ibaiaren beste aldean Txurruken auzunea agertzen da, eta atzean Salon eta Salonazpi baserriak, eta Sologoen industrialdea.
Aurrerago 1910 hamarkadan zulatutako Arkaitzeko tunela albo batean utziko dugu, trenbidearen jatorrizko trazadura, 1888 urtekoaa, erabiltzen. Handik metro batzutara, ezkerrean, Arkaitz baserria zegoen. Arkaitz baserri hau burdinola izandakoa da.
Ostean Mendizabal industrialdearen ondotik pasatuko gara. Industrialdea trenbidea eta Deba ibaiaren artean dago. Ibaiaren beste aldean, berriz, Sologoeneko zentrala ikus daiteke.
Industrialdea bukatzerakoan, ezkerrean, Zuloaga baserria ikusiko dugu. Deba ibaiaren beste aldean, berriz, Irukurutzetako biribilla berria dago.
Handik aurrera, hainbat metrotan, ibaiaren beste aldean, Sologoeneko zentraleko erretena ikus daiteke. Hurrengo errebueltan, Soraluzeko mugan bertan, Egotza baserrirako errepidea dago. Puntu horretan Bolu errota izan zen, trenbidea egiteko bota zutena.
Osintxurainoko bidea
Egotza errekak markatzen du Soraluze eta Bergara udalerrien arteo muga. Punto honetatik aurrera Osintxuko lurretan sartzen ari gara.
Deba ibaiaren beste aldean Mugarri baserria dago. Bertakoa zen Paula Alberdi (Paulita), kolpeen kontrako ukenduengatik oso estimatua. Aspaldian kontatzen zutenez, Mugarri baserriko txabolan sorginak biltzen omen ziren.
Osintxuko saihesbide azpitik pasako gara (iparraldeko muturra), eta aurrera egingo dugu. Metro batzuetara, Deba ibaian, Sologoeneko presa agertuko da, Sologoeneko zentralendako ura biltzen duena.
Osintxu auzunera gerturatzerakoan, Muskiritsu errekaren ezkerrean Bolu eta Bolu-barri baserriak agertzen dira. XIX mendean Muskiritsu erreka honek Irukurutzeta-Kortatzar mendilerro osoari izena ematen zion: Muskiritsu mendia.
Erreka zeharkatu eta Debaren bestekaldean Osintxu auzunea ikusiko dugu, eliza eta guzti. Bertan autobusaren geltokia dago, Soraluzera itzuli nahi bada.
Mekolalde aldera
Osintxutik aurrera, trenbide naharren eta ibaiaren artean, Soraluce kooperatibaren lantegia topatuko dugu.
Soraluceko lantegia atzean laga eta gero Osintxuko saihesbidearen hegoaldeko muturraren azpitik pasako gara.
Beste ehunka metro egin ostean Mekolaldeko geltokiko trenbide hondatzara helduko gara. Gaur egun ez da aztarnarik geratzen, toki handi laua baizik. Geltoki honetan Maltzagatik zetozen trenak banatzen ziren, zati bat Zumagarrara joateko (goiko trena: Ferrocarriles Vascongados) eta bestea Gasteizera (beheko trena: The Anglo-Vasconavarro Railroad Company).
Pixkat aurrerago, araztegi zaharraren aztarnak pasa era gero, Soraluce kooperatibako beste lantegia topako dugu. Aurrera egin beharrean eskumara joko dugu; zubia zeharkatu eta gero, autobusaren geltokira helduko gara, Soraluzera itzultzeko[3].
Dena dela, nahi izan eta gero aurrera joan daiteke goiko edo beheko trenbideak jarraitzen, edo Soraluzera oinez itzuli.
Irudiak
- Ondorengo argazkiak Bahnstrassenradwege: Antzuola-Soraluze lehengo trenbidetik web orrialdetik hartuta daude eta, beraz, ibilbide honen kontrako ikuspegitik aterata daude (hau da, Mekolalde >> Soraluze).
(handiago ikusteko, sakatu gainean)
Erreferentziak
- ↑ FEVE. Ferrocarriles Españoles de Vía Estrecha.
- ↑ Vía Verde de los Ferrocarriles Vascongados. Fundación de los Ferrocarriles Españoles.
- ↑ Pesa autobusak. Ordutegiak.