Salonazpi baserria (eu)

    From Sorapedia
    Salonazpi
    Salonazpi baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Salogoen Azpikoa
    Bailara Irure
    Altuera 175 m
    Hedadura 0,08 Ha
    Kaletik 1 km


    Bertako familia

    Etxeberria-Lete (2005 urtean)


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2] [3]

    Plazentziako etxea eta abizena da Salogoen, eta soroaren gainean esan nahi du.

    Gaur egun ematen zaion izena, Salonazpi, zuzena ez izateaz gain jatorrizkoaren kontrakoa da: garai batean Salogoen de abajo esaten zitzaion, berriago den Salogoen de arriba-rekin bereizteko (Salon), eta agian hortatik dator izen berria.

    XVI mendean baziren soraluzetarrak abizen honekin. eta baserria ere mende honetakoa omen da. XVIII mendean Andrés de Sologoen zen jabea; ikusten denez, jatorrizko abizena gordetzen zuen.

    1733. urteko armarri ederra dauka, lau koarteletan (laurdenetan): 1. eta 4. urdinez (azur), bi bordoi handi diagonalean (en palo); eta 2. eta 3. zilarretan, bost oskol eta bi panela.

    Bada Cristobal Colon bertan jaio zela dioen teoria: Colón vizcaíno (Paco Vargas).

    XX mende hasieran, etxea errepide nagusian dagoen Sologoeneko Elektra-Etxearen jabetzagoa zen, eta bertako arduraduneei utzi zien bizitzeko, lantokitik oso gertu delako: Mari Cruz Larrañaga eta Jose Francisco Sologaistua bikotea. Ostera, Santi Etxeberriaren aita eta osaba aritu ziren Eléctrica-n. Santi bera 67 urtez bizi izan zen Salonazpin, eta berak eta Arantxa Letek baserria erosi zuten 1966. urtean.

    Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[4]:

    SALONAZPI, Irure ballarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian
    (SALOGUEN ABAJO: cas. del valle de Irure, prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. de Placencia).

    1997ko urriak 30n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian balizko arkeologia gune moduan izendatu zuten.


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (101. orrialdea)
    2. Caseríos de Guipuzcoa. (301. orrialdea)
    3. Soraluze. Monografía histórica. (248 orrialdea)
    4. Diccionario de Madoz. New York-eko Liburutegi Publikoa (Public Library of New York)