«Odol kapilautzak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    38. lerroa: 38. lerroa:


    ==Soraluzeko kapilautzak==
    ==Soraluzeko kapilautzak==
    XVI eta XVIII. mende artean gutxienez 20 odol kapelautza sortu ziren Soraluzen, gehienak [[Santa Maria la Real eliza (eu)|Santa Maria la Real]] parrokian.
    XVI eta XVIII. mende artean 20 odol kapelautza baino gehiago sortu ziren Soraluzen, gehienak [[Santa Maria la Real eliza (eu)|Santa Maria la Real]] parrokian.


    ===Pedro de Ybarra===
    ===Pedro de Ybarra===

    00:18, 9 urria 2021(e)ko berrikuspena

    Santa Maria la Real eliza

    Odol kapilautzak zer ziren

    Familia bati lotutako kapilautzei esaten zitzaien odol kapilautzak[1].

    Gainontzeko kapilautzen moduan, kapitala behar zuten, urteroko errentekin kapilaua mantentzeko. Kapilauari onuraduna ere esaten zitzaion, kapilautzaren onurengatik bizi zelako.

    Sorrera

    Odol kapilautza pertsona (edo bikote) batek sortzen zuen. Inoiz bizirik zegoela, baina gehienetan testamentuan utzitako ondasunen zati batekin.

    Ondasunekin batera patroiak izendatzen ziren, gehienetan familiakoak (edota herriko kargudunak, batzutan).

    Patroien lehen lana kapitala inbertitzea zen, beti seguritatea bilatzen. Horretatik kasu gehienetan lurrak erosten ziren (gero maizterrei alokatzeko), maileguan ematen zen (zentsoakesaten zitzaien), mailegu zaharrak erosi...

    Eta beste lana onuraduna aukeratzea izaten zen.

    Helburuak

    Kapilautza baten ageriko helburua erlijiosoa zen, sortzaileen eta ondorengoen animak laguntzea zerurako bidean alegia. Horretarako kapilauka urteko honenbeste meza eman behar zituen. Baina helburu espiritualez gain, kapilautza sortzeak bazuen helburu ekonomikoa ere.

    Garai batean maiorazgo edo premuaren ohitura zegoen: familiako seme zaharrenak ondasun gehienak (edo guztiak) jasotzen zituen. Gainontzeko semeek alde egin behar zuten, soldadu, merkatari… aritzeko. Eta alabeei dirusaria ematen zitzaien, ezkontzeko edo komentu batean sartzeko.

    Behin kapilautza sortuta, aukera zegoen bigarren semea apaiztegira bidaltzeko eta gero kapilautzaren abade onuraduna izendatzeko (familiakoak izaten ziren patroiak, nahi zutena aukeratzeko).

    Eta prozedura hau hurrengo gizaldian ere errepikatzen zen, eta hurrengoan... Modu honetan, sendiaren ondasunekin bi seme "mantentzen" ziren; zaharrena maiorazgoarekin eta bigarrena abade onuraduna.

    Jarduera

    Kapilautzaren helburu espiritualak betetzeko, abade onuradunak mezak eman behar zituen urteko egun batzuetan (heriotz urteurrenetan, jai batzuetan, asteko egun jakin batean…). Errentak ere, gehienetan, abade onuradunak kobratzen zituen.

    Patroiek kapilautzaren ondasunak zaindu behar zituzten: saldu, trukatu, erosi, inbertsio berriak egin... Eta abade onuraduna hiltzen zenean, berria aukeratzen/ izendatzen zuten.

    Nahiz eta kapilautzaren ondasuna familiarena ez izan, patroi titulua aitengandik maiorazgoengana pasatzen zen; eta oinordezkorik ezean familia batetik bestera ere, gainontzeko ondasunen moduan.

    Beste aldetik, abade bat bi edo hiru kapilautzaren onuraduna izan zitekeen. Soraluzen gutxienez hiru kasu izan ziren: Josef Francisco de Lacunza Urreta (Sebastián de Ybarra eta Ysabela de Olariaga, Juan Bautista de Aguirre), Antonio Maria de Zavala (Pedro de Ybarra, Sebastián de Ybarra eta Ysabela de Olariaga) eta Juan Francisco de Eguizabal (Lorenzo de Arana, Maria Teresa de Veiztegui).

    Bukaera

    Inoiz inbertsioak kale egin eta gero kapitala galtzen bazen, kapilautza desegiten zen.


    Soraluzeko kapilautzak

    XVI eta XVIII. mende artean 20 odol kapelautza baino gehiago sortu ziren Soraluzen, gehienak Santa Maria la Real parrokian.

    Pedro de Ybarra

    Kapilautza jonen sortzailea Pedro de Ybarra Yguiribar (1584an jaioa) ala Pedro de Ybarra (1590ean) izan zitekeen

    XIX. mende hasieran Antonio Maria de Zavala zen kapilaua. 1818. urtean Debako Ramona de Urainen kontra auzitan ibili zen[2][3]. 1819. urtean Irure Hamengua eta Illordo baserrien jabearen kontra jo zuen[4]. 1819-1821 urtetan, berriz, beste auzitan ere ibili zen [5].

    Dionisio Adame de Arreguia

    Dionisio Adame Lopez de Arreguia Soraluzen jaio zen (1551/07/08). Gurasoak Johan Garcia Arreguia eta Maria Asensi izan ziren.

    1587/12/26ean Ana Martinez Urruscaraterekin ezkondu zen, Soraluzen ere. Eta bost urtetara bertan hil zen (1592/01/26).

    Hiltzerakoan sortutako kapilautza 1768. urtean bizirik zegoen oraindik[6].

    Sebastian de Ybarra eta Domenja Lopez de Mendiola

    Sebastian de Ybarra eta Domenja Lopez de Mendiola hiru seme izan zituzten, gutxienez: Sebastian, Martin (1566) eta Gregorio (1569).

    Sebastian Soraluzen hil zen (1599), eta Domenja ere, bost urte geroago (1604). Testamentuetan kapilautza sortzeko agindu zuten.

    1667. urtean Domingo de Yraola Veitia zen kapilaua[7]

    Gracian de Balzola

    Arroako Gracian de Balzola Mexikora joan zen, merkatari. Meridan aritu zen (Yukatan), eta diru asko egin zuen. Leonor de Cabrera andrea ordeztu zuen, Hernando de Bracamonte Yukatango konkistatzailearen alarguna[8].

    1600. urtean hil zen, seme-alabarik gabe. Testamenturik laga ez zuenez, Juan de Ysasi eibartarrak ordezkatu zituen Zestoako ilobak. Baina Ysasi Soraluzen biziko zen (bertan hil zen, behintzat) eta agian horregatik oinordekoek kapilautza sortu zuten Soraluzeko parrokian. Patroiak, Zestoako familiakoak ziren[9].

    Kapilautzak ondasun sendoak zituen, Olivareseko konde-dukeari ere dirua mailegatu zion eta. 1634. urtean Pedro de Egaña zen kapilaua, eta mailegua berreskuratzekoak egin zituen[10]

    Sebastián de Ybarra eta Ysabela de Olariaga

    Sebastian de Ybarra Mendiola Soraluzen jaio zen, 1566. urtea baino lehen; aita Sebastian Ybarra zuen, eta ama Domenja Lopez de Mendiola. Ysabela de Olariaga Arrasaten jaio zen (1553/06/25); gurasoak Gaspar Olariaga eta Maria Migueles izan ziren.

    Sebastian eta Ysabela Soraluzen ezkondu ziren (1587/02/08). Hiru alaba izan zituzten: Maria (1588), Ysabel (1590) eta Marina (1592).

    Sebastianen gurasoen moduan (Sebastian eta Domenja), beren testamentuan kapilautza sortzeko agindu zuten. Sebastian Soraluzen hil zen (1616) eta Ysabela Bergaran (1660?).

    1757. urtean zentso bat eskuratu zuen[11]. 1769. urtean Josef Francisco de Lacunza Urreta zen kapilaua, eta Joaquin eta Manuel Esteban de Artolazabal aita-semeak Illordon bizi ziren maizter[12].

    1819. urtean Antonio Maria de Zabala kapilauak Irure Hamengua eta Illordo baserrien jabearen kontra jo zuen[13]. 1829. urtean, berriz, 100 dukateko mailegu baten kopia eskatu zuen[14].

    Juan de Sagarraga

    Gutxienez hiru Juan de Sagarraga hil ziren Soraluzen, 1585, 1657 eta 1686 urteetan. Ez da ezagutzen kapilautza zeinek sortu zuen.

    1752. urtean kapilautzaren patroiek, Miguel Ignacio de Urdangarínek e Izaguirre eta Juana María de Echevarría y Urrutia bere emazteak, Feliz de Saloguen izendatu zuten kapilau[15]. Kapilautzaren ondasunetan, besteak beste, Uzkate, Barrenetxe eta Olea zeuden[16].

    1818. urte hasieran Pedro de Lascurain zen kapilaua, eta auzia jarri zion Jose Agustin de Maiztegui, Uzkateko maizterra, errentengatik[17]. Urte hartan Pedro de Lascurain hil zen, eta Miguel de Treviño kapilau berria izendatu zuten; honek beste auzi jarri zion Oleako maizterrari, Ana Maria de Mendivil, arrazoi berberengatik[18].

    Pedro de Egoça

    Soraluzen lau Pedro de Egoça bizi eta hil ziren oso denbora gutxian: 1597, 1604, 1624 eta 1640 urtetan.

    Hurrengo mendean kapilautza bizirik zirauen[19]. Eta 1750. urtean Francisco Ignacio de Ibarra zen kapilaua[20].

    Sebastián de Jauregui eta Ángela María de Unçueta

    Sebastián de Jauregui y Loyola Azitaingo Unzueta oinetxearen jauna izan zen. Angela Maria de Unçueta Mondragon Ascarretaçabal anderearekin ezkondu zen (1649/01/01), Eibarren.

    Zazpi seme-alaba izan zituzten. Bigarrena (lehen semea) Sebastian de Jauregi y Unçueta kapitaina izan zen, Eibarren jaioa (1651/08/27).

    1667. urtean Sebastianek eta Angela Maria bere amak bi kapilautza sortu zituzten Soraluzen. Bata moja agustinen Santa Ana komentuan, eta Santa Maria la Real parrokian bigarrena, bakoitzari urteko 75.000 marabeditako errenta utziz eta kapilautzat Pedro de Unanue abadea izendatuz[21].

    Kapilautzen sortze-agirian agertzen denez, Santa Anako komentuaren elizan ez zegoen inolako kapelautzarik eta, beraz, mojek ez zuten aukerarik egunero meza entzuteko.

    Lorenzo de Arana

    Lorenzo de Arana Eguiçabal Soraluzen jaio zen (1654/08/10). Herriko alkatea ere izan zen (1715) eta bertan hil zen (1721/04/21).

    Urte berean kapilautza sortu zuten[22], ondasunen artean Ipiñarrieta baserria zeukala, besteak beste.

    1740. urtean Juan Francisco de Eguizabal zen kapilaua, Lorenzoren ahaidea segururena.

    Pedro de Beiztegui Egoça

    1733. urtean kapilautza honek mailegua egin zion Micaela Martinez de Bujandari, 40 dukatekoa[23].

    Domingo de Iraola

    Domingo de Iraola asko izan ziren Soraluzen.

    1736. urtean kapilautza bizirik zegoen[24].

    Theresa Ygnaçia de Ysasi

    Theresa Ygnaçia de Ysasi Lecumberri Soraluzen jaio zen (1670/01/20). Gurasoak Juan Ysasi Mendiçabal eta Catharina Lecumberri Veiztegui Egoça izan ziren.

    Zahartzaroan, hirurogetamar urte bete baino hamar egun lehenago, kapilautza sortu zuen (1740/01/10). Lehen kapilaua Juan Andres de Iraola aukeratu zuen[25].

    Theresa Ygnaçia de Ysasi Lecumberri hamabi urte geroago hil zen, Soraluzen bertan (1752/06/22).

    Maria Teresa de Veiztegui

    Maria Teresa de Veiztegui Soraluzen hil zen (1748/09/12). Eta testamentuan kapilautza sortzeko agindu zuen.

    1752. urtean Juan Francisco de Eguizabal zen kapilaua[26].

    Ygnacio de Arana

    Soraluzen hiru Ygnacio de Arana hil ziren XVIII. mendean, 1746, 1752 eta 1765 urteetan.

    1816 urtean Jose Alexo de Mautegui arduratzen zen kapilautzaz[27].

    Simon de Obiaga

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Soraluzeko parrokiaren abade onuraduna, Madrilgo Santa Cruz elizarena eta Inkisizio Gorenaren idazkaria. Testamentua 1764. urtean egin zuen, Madrilen. Bertan kapilautza sortu zuen Soraluzeko parrokian, eta gainera legatua laga zuen hainbat meza emateko Nazareno kaperan.

    Hurrengo mendean kapilautzaren etxe bat saltzeko baimena eskatu zuten[28].

    Juan Sebastián de Barrutia

    1768. urtean Celedonio de Arrietak zentsuak (maileguak) sortu zituen kapilautza honen alde, eta berme gisa Domingo de Yraolagoitia agertu zen, Soraluzeko sindiko prokuradore orokorra zena[29].

    1793. urtean kapilautzak zuen Eibarko esparru bat Jose Joaquín de Guisasolari saldu zioten[30]. Salmenta hau zela eta, Manuel Javier de Barrutia patroiak eta Antonio de Ibarra kapilauak informazio zehatzagoa eskatu zuten[31].

    Azkenik, 1824. urtean Martín Ignacio de Guisasola Barrutia eibartarrak kapilautzaren patronoa izateko eskatu zuen[32].

    Francisco de Aguirre

    Soraluzeko Santa Maria la Real parrokian sortu zuen kapilautza.

    1768. urtean patroia Jose de Arizaga oñatiarra zen, eta Andres de Aguirre soraluzetarrak (sortzailearen senidea agian) beretzat eskatu zuen[33].

    Juan Bautista de Aguirre

    1777an Josef Francisco de Lacunza Urreta zen kapilaua[34]. Honetaz gain, beste kapilautza baten kapilaua ere bazen (Sebastián de Ybarrak eta Ysabela de Olariagak sortutakoarena), 1779. urtean hil zen arte. Joachin Antonio de Lacunza anaia inkisidorea izan zen Logroñon eta Zaragozan.

    Nazareno kapera Soraluzeko parrokian

    Juan Antonio de Azcarate

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    XVIII mendean Juan Antonio de Azcarate soraluzetarra Ameriketara joan zen morroi, 18 urte zituela, eta azkenean dirua egin zuen Mexikoko Guadalajaran, merkatari.

    Seme-alabarik izan ez zuenez, hiltzerakoan 4.000 peso fuerte (60.000 bat erreal) laga zituen kapilautza sortzeko sorterrian, Nazarenoren kaperan, urteko ostiral guztietan diakono-meza emateko.

    1788-1789. urteetan sortu zuten eta aurreko kapelaua José María de Aguirre apaiza izan zen, Juan Antonioren iloba. 1812. urtean José María hil zen, eta Maria Barbara de Aguirre bere arrebak kapelautza eskatu zuen. Kapelautzaren patroiak, Soraluzeko Udalak, eskaera onartu zuen.

    Urteak pasa ziren arazo barik, baina Kalagorriko apezpikuak jakin zuenean Maria Barbarari kapelautzatik kendu zuen. Bitartean, Juan Antonio de Azcarate senidea zelakoan, Miguel de Mendiguchia elgetarrak kapilautza eskatu zuen beretzat[35].

    Miguel Antonio de Jauregui, Maria Barbararen gizona, ez zen atzean geratu eta auzitan hasi zen emaztearen eskubideen alde[36].

    Tartean kapilau izateko beste hautagai agertu ziren, auziak zabaltzen; eta Espainiako politikaren eraginez auzi guzti hauei zegozkien auzitegiak behin eta berriz aldatu ziren. Azkenean, auziak 1866. urtean bukatu ziren. Dena dela, oraindik 1940 hamarkadan Donostiako bikario orokorrak Jose Maria Arizmendiarrieta abadeari informazio zehatza bilatzeko eskatu zion.

    Teresa de Astiazaran

    Bartholome de Aguirre Gorostegui Sarasqueta Soraluzen jaio zen (1735/07/17). Gurasoak Joachin Aguirre Gorostegui Aguiarro eta Ana Sarasqueta Barrutia izan zituen.

    Maria Theresa Astiazaran Echevarria ere Soraluzen jaio zen (1738/07/25). Aita Ygnacio Astiazaran Larrañaga izan zen, eta ama Maria Aguatina Echevarria Lasalde.

    Batholome eta Maria Theresa Soraluzen ezkondu ziren (1759/05/20)

    Bartholome Soraluzen hil zenean (1788/09/14), alargunak kapilautza sortu zuen bere izenean[37]. Maria Theresa bi urte geroago hil zen, Soraluzen ere (1790/01/30).

    Francisco de Ibarra

    Soraluzen hiru Francisco de Ibarra hil ziren XVIII. mendean, 1717, 1765 eta 1790 urteetan.

    1817. urtean Manuel Roque de Iraola kapilauak Soraluzeko udalari mailegu bat itzultzeko eskatu zion, Erregetxe berria eraikitzeko erabili zena[38].

    ...eta gehiago

    Bada 1818ko agiri bat Xavier Ignacio de Altube kapilaua aipatzen duena, baina ez kapikautza[39].


    Bukaera orokorra

    XVIII. mende bukaeran eta XIX.aren hasieran Elizari lotutako ondasunen desjabetzea izan zen: iraultzak, desamortizazioak…

    Espainian, Mendizabaken desamortizazioak (1835) kapilautzak errespetatu zituen, batez ere odolenak.

    Baina sei urte geroago (1841) lege batek desegin zituen, eta ondasunak sortzaileen familiako gertuenei pasatzen zitzaien.

    1851. urtean Espainiak eta Elizak (Aita Santuak) Konkordatua izenpetu zituzten; ondorioz, hurrengo urtean (1852) beste lege batek 1841.koa bertan behera laga zuen. Hala ere, hiru urte geroago (1855) 1841.ko legea berrezarri zuten, 1856.ean berriro kentzeko... baina ordurarteko ondasun banaketak errespetatuz.

    Modu honetan, odol kapilautza gehienak desagertu ziren.


    Erreferentziak

    1. Capellanías de sangre.
    2. Demanda de Antonio María de Zavala, presbítero, vecino de la villa de Placencia, contra Ramona de Urain, vecina de la villa de Deva, por el patronato de la capellanía laical que fundó el bachiller Pedro de Ibarra, difunto, en la iglesia parroquial de Santa María la Real de la villa de Placencia (Soraluzeko Udal Artxiboa 1818).
    3. Probanza de testigos a pedimiento de Antonio María de Zavala, presbítero, vecino de la villa de Placencia, en el pleito contra Ramona de Urain, vecina de la villa de Deva, por el patronato de la capellanía laical que fundó el bachiller Pedro de Ibarra, difunto, en la iglesia parroquial de Santa María la Real de la villa de Placencia (Soraluzeko Udal Artxiboa 1818).
    4. Pleito ejecutivo de Antonio María de Zabala, capellán de las capellanías que fundaron el bachiller Pedro de Ibarra, Sebastián de Ibarra e Isabel de Olariga, su mujer, en la iglesia parroquial de Santa María la Real de la villa de Placencia, contra los bienes de Joaquín de Artolazabal, dueño y poseedor de las caserías de Irure Aquende e Ilordo, vecino de la dicha villa, por cuantía de 933 reales y 12 maravedís de vellón, en virtud de una escritura de censo (Soraluzeko Udal Artxiboa 1819).
    5. Pleitos de Antonio María de Zabala, de Placencia (Guipúzcoa), Pedro de Garay y Elorza, de Vergara (Guipúzcoa), Pedro de Arbulo, de Vergara (Guipúzcoa) y Manuela de Galaiztegui, de Vergara (Guipúzcoa) sobre pago de los réditos de un censo impuesto por José de Garay en favor de la capellanía fundada por Pedro de Ibarra en Placencia, cuyo capellán era Antonio María de Zabala (Archivo de la Real Chancilleria de Valladolid 1819-1821).
    6. Traslado de escritura de renovación y reconocimiento de obligación de Manuel Antonio de Larreategui, escribano real y del número de la villa de Placencia, a favor de la capellanía que fundó Dionisio Adame de Arreguia en la iglesia parroquial de Santa María la Real de la dicha villa (Soraluzeko Udal Artxiboa 1768).
    7. Notificación de escritura de censo contra Domingo de Iraola Veitia, capellán de la capellanía que fundó Sebastián de Ibarra y Domenja López de Mendiola, vecinos de la villa de Placencia (Soraluzeko Udal Artxiboa 1667).
    8. Apelación de Gracián de Balzola en nombre de Leonor de Cabrera, con motivo de un fallo adverso en relación con las sepulturas de la catedral de Yucatán (AGN 1589).
    9. Carta de pago y finiquito de D. Gracián Martínez de Balzola, vecino de la villa de Cestona, como patrón de la capellanía que fundaron los herederos de D. Gracián Balzola, difunto (Archivo de la Casa de Zavala).
    10. Escritura de poder otorgada por D. Pedro de Egaña, presbítero, vecino de la villa de Placencia, capellán de la capellanía fundada por los herederos de Gracian de Balzola en la iglesia parroquial de dicha villa, a favor de Martín de Iraola, residente en la ciudad de Sevilla, para que pueda cobrar en su nombre las cantidades que el Sr. conde-duque de Olivares debe a dicha capellanía (Archivo de la Casa de Zavala 1634).
    11. Traslado de escritura de censo a favor de la capellanía que fundaron Sebastián de Ibarra e Isabel de Olariaga, su mujer, en la iglesia parroquial de Santa María la Real de la villa de Placencia (Soraluzeko Udal Artxiboa 1757).
    12. Traslado de escritura de donación de rentas de Joaquín y Manuel Esteban de Artolazabal, padre e hijo, a favor de José Francisco de Lacunza, presbítero, capellán de la capellanía que fundaron Sebastián de Ibarra e Isabel de Olariaga en la iglesia parroquial de Santa María la Real de la villa de Placencia, sobre la casería de Illordo, jurisdicción de la dicha villa (Soraluzeko Udal Artxiboa 1769).
    13. Pleito ejecutivo de Antonio María de Zabala, capellán de las capellanías que fundaron el bachiller Pedro de Ibarra, Sebastián de Ibarra e Isabel de Olariga, su mujer, en la iglesia parroquial de Santa María la Real de la villa de Placencia, contra los bienes de Joaquín de Artolazabal, dueño y poseedor de las caserías de Irure Aquende e Ilordo, vecino de la dicha villa, por cuantía de 933 reales y 12 maravedís de vellón, en virtud de una escritura de censo (Soraluzeko Udal Artxiboa 1819).
    14. Pedimiento de Antonio María de Zavala, administrador de la capellanía fundada por Sebastián de Ibarra e Isabel de Elorriaga, su mujer, en la iglesia parroquial de Santa María la Real de la villa de Placencia, de traslado de escritura de depósito de 100 ducados de vellón en la persona de Ignacio de Zavala Salaverria, difunto (Soraluzeko Udal Artxiboa 1829).
    15. Nombramiento de capellán de la fundada en la parroquial de Nuestra Señora Santa María la Real de la villa de Placencia por D. Juan de Sagarraga, otorgado por D. Miguel Ignacio de Urdangarín e Izaguirre y Dª Juana María de Echevarría y Urrutia, su mujer, a favor de D. Feliz de Saloguen. Toma de posesión de los bienes de la citada capellanía por dicho Saloguen, como su capellán; y notificaciones hechas a los inquilinos para le paguen sus rentas (Archivo de la Casa de Laureaga 1752).
    16. Auto de apeamiento de bienes de la capellanía que fundó Juan de Sagarraga en la iglesia parroquial de Santa María la Real de la villa de Placencia, sobre las caserías de Uzcarate, Barrenechea y Olea y sus pertenecidos, jurisdicción de la dicha villa (Soraluzeko Udal Artxiboa 1764).
    17. Demanda de Pedro de Lascurain, presbítero, capellán de la capellanía que fundó Juan de Sagarraga en la iglesia parroquial de Santa María la Real de la villa de Placencia, contra José Agustín de Maiztegui, inquilino de la casería de Uzcarate, jurisdicción de la dicha villa, por fanegas de trigo, en virtud de renta (Soraluzeko Udal Artxiboa 1818).
    18. Demanda de Miguel de Treviño, presbítero, poseedor de la capellanía que fundó Juan de Sagarraga en la iglesia parroquial de Santa María la Real de la villa de Placencia, contra Ana María de Mendivil, viuda, inquilina de la casería de Olea, jurisdicción de la dicha villa, por cuantía de 628 reales, en virtud de diferentes partidas (Soraluzeko Udal Artxiboa 1818).
    19. Censo sobre la capellania de Pedro de Egoza en la iglesia de Sta Maria la Real de Soraluce (Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa 1726).
    20. Autos de ejecución a instancia de Francisco Ignacio de Ibarra, presbítero, contra Francisco de Aldazabal, sobre el arrendamiento de una casa perteneciente a la capellanía que instituyó Pedro de Egoza (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1750).
    21. Fundación de dos capellanías de misas realizadas por Sebastián de Jauregui y Unzueta y su mujer Ángela María de Unzueta en Plasencia de Guipúzcoa (Arabako Artxibo Historikoa 1669). Agiriaren kopiak dioenez, senar-emazteak ziren, baina elizbarrutiaren errejistroen arabera ama-semeak ziren.
    22. Documentación de la capellanía fundada por Lorenzo de Arana en Placencia en 1721 (Bergarako artxiboa 1806).
    23. Información de utilidad recibida a instancia de Micaela Martínez de Bujanda, vecina de Placencia y madre tutora y curadora de Don Francisco, Ignacio, Rita, Agustín, María Ana y Ana María de Ibarra, sus hijos, y de Francisco de Ibarra, su marido, para imponer un censo contra sus bienes y en favor de la capellanía fundada por Pedro de Beiztegui Egoça, la cantidad de 40 ducados de vellón, ante la justicia ordinaria de Placencia, año de 1733 (Azkoitiako Udal Artxiboa 1733).
    24. Placencia: carta de Agustín de Arrazate, dándole información sobre la capellanía merelega por el maese Domingo de Iraola (Archivo de la Casa de Zavala 1736, beste agiri eta eskutitzen artean).
    25. Presentación -para aprobación del Obispo de Calahorra- de la capellania fundada por Doña Teresa Ignacia de Isasi a favor de D. Juan Andrés de Iraola, presbítero de Placencia (1740/02/03).
    26. Cuenta de Juan Francisco de Eguizabal, presbítero, de la administración de la capellanía que fundó Teresa de Veiztegui en la iglesia parroquial de Santa María la Real de la villa de Placencia (Soraluzeko Udal Artxiboa 1752).
    27. Declaración de Esteban de Azcarrunz en que confiesa que el remate del castañal sito en término concejil de Placencia, correspondiente a la capellanía colativa fundada en la parroquia de la misma por Ygnacio de Arana, lo hizo de orden y comisión que le confirió José Alexo de Mautegui (Bergarako Udal Artxiboa 1816).
    28. Petición para conceder permiso para vender una casa de la capellania de Simón de Obiaga (Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa 17..).
    29. Escritura de fundación de censos a favor de la capellanía de Juan Sebastián de Barrutia otorgada por Celedonio de Arrieta, regidor de Placencia, y como fiador Domingo de Yraolagoitia, síndico procurador general de Placencia (Todocolección 1768) .
    30. Escritura de venta de una heredad en la villa de Eibar perteneciente a la capellanía merelega fundada por Juan Sebastián de Barrutia, difunto, en la iglesia parroquial de Santa María la Real de la villa de Placencia, a favor de José Joaquín de Guisasola, vecino de la villa de Eibar Soraluzeko Udal Artxiboa (1793)
    31. Traslado de información recibida a pedimiento de Manuel Javier de Barrutia y Antonio de Ibarra, patrono y capellán de la capellanía que fundó Juan Sebastián de Barrutia en la iglesia parroquial de Santa María la Real de la villa de Placencia, de venta de una heredad sita en la villa de Eibar a José de Guisasola (Soraluzeko Udal Artxiboa 1793).
    32. Pedimiento de Martín Ignacio de Guisasola Barrutia, vecino de la villa de Eibar, del patronazgo de la capellanía lega que fundó Juan Sebastián de Barrutia en la iglesia parroquial de Santa María la Real de la villa de Placencia (Soraluzeko Udal Artxiboa 1824).
    33. Traslado de requisitoria al alcalde de la villa de Oñate para que comparezca José de Arizaga, patrón de la capellanía que fundó Francisco de Aguirre Aramburu en la iglesia parroquial de Santa María la Real de la villa de Placencia, vecino de la villa de Oñate, en virtud de un pedimiento de Andrés de Aguirre, vecino de la villa de Placencia (Soraluzeko Udal Artxiboa 1768).
    34. Información recibida a pedimiento de Antonio de Aguirre Gorostegui, vecino de la villa de Placencia, de cómo Juan Bautista de Aguirre Gorostegui, su tío, fundó un censo a favor de la capellanía que posee José de Lacunza, presbítero (Soraluzeko Udal Artxiboa 1777).
    35. Pedimiento de Miguel de Mendiguchia, vecino de la villa de Elgueta, del patronato de la capellanía que fundó Juan Antonio de Azcarate, difunto, en la iglesia parroquial de Santa María la Real de la villa de Placencia (Soraluzeko Udal Artxiboa 1818).
    36. Sobre el goce y obteción de una capellanía colativa fundada en la villa de Placencia de las Armas por Juan Antonio de Azcarate. Miguel Antonio de Jauregui, vecino de Vergara, en nombre de su mujer María Barbara de Aguirre y Azcarate contra el fiscal eclesiástico de la diócesis de Calahorra (Agrupación de Fondos Consejos Suprimidos 1819).
    37. Copia de escritura de fundación de capellanía en la iglesia parroquial de Santa María la Real de la villa de Placencia por Teresa de Astiazaran, viuda de Bartolomé de Gorostegui (Soraluzeko Udal Artxiboa 1790).
    38. Autos de ejecución a instancia de Manuel Roque de Iraola, presbítero, contra la villa de Placencia, sobre la fundación de dos escrituras de censo para la realización de las obras de la casa nueva de la Real fábrica de armas, a favor de las capellanías instituidas por Francisco de Ibarra y otros (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1817).
    39. Copia de auto sobre la misa de alba que ha de dar a su costa Xavier Ignacio de Altube, presbítero, en la capellanía de la iglesia parroquial de Santa María la Real de la villa de Placencia (Soraluzeko Udal Artxiboa (1818).