«Malmero zentrala (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    3. lerroa: 3. lerroa:
    Izen zaharra Igareta errota zen (ez nahastu [[Igarate baserria (eu)|Igaraterekin]]).
    Izen zaharra Igareta errota zen (ez nahastu [[Igarate baserria (eu)|Igaraterekin]]).


    Gerora, errota edota Galarraga zentrala ere deitua izan da.
    Gerora, ''errota'' edota Galarraga zentrala ere deitua izan da.





    00:59, 12 martxoa 2017(e)ko berrikuspena

    Malmeroneko presa eta errota
    (Paisajes Españoles 1959)

    Izenak

    Izen zaharra Igareta errota zen (ez nahastu Igaraterekin).

    Gerora, errota edota Galarraga zentrala ere deitua izan da.


    Historia

    Ur ustiaketa hau Baltegieta kalean dago, XVI mendetik gutxienez. Gertu zeukan San Millán y Villalegre markesaren fragua, Iturburu inguruan. Bi mende geroago Florencio Joseph Lamoten mapan agertzen da (1756).

    1885. urtean Galarraga familiak errota erosi zuen, eta hogetamar urte geroago, 1918. urtean hain zuzen, Manuel Galarraga Aranok indarra sortzeko emakida lortu zuen, eta orduan ubidea egokitu zuten ustiaketa hobetzeko.

    Zentralak, Galarraga Zarraoa izenekoa, berrogei urtetan egin zuen lan, 1960. urtean Iberduero-ri emakida eta hainbat ondasun, zentrala bera barik, saldu zizkion arte.

    Zentralaren eraikina (errota) 1983. urtean desagertu zen, orube hartan etxe berriak egin zituztenean.

    Malmeroneko presa, Plaza Zaharraren azpian (Florencio J. Lamot 1756)


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Datu teknikoak

    Presa (oraindik gordetzen dena) 60 metro luze da, 3 metrotako altuera dueta 1,80 metrotako lodiera.

    Sarrera-ubidea, berriz, 71 metro luze da, eta 4,50 metrotako zabalera du.

    Ur jauzia 2,80 metrotakoa zen, eta berau aprobetzatzeko bi turbina Francis ziren, 40 CV arteko alternadore trifasiko banarekin.

    Ura ibaira atzera eramateko beste ubidea zuen, 40 metrotako luzeera eta 5,20 zabalera zuena. Azken 20 metroak estalita zituen.


    Erreferentziak