Mapa Topographica de Plasencia (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Mapa Topographica de Plasencia
Egilea Florencio Josepf de Lamot
Urtea 1756
Hiria Madril
Tamaina
Mapa Topographica de Plasencia.jpg


Mapa zertan den

Mapa Topographica de la circunferencia de los lvgares de Plasencia y los Rea.s Almacen.s de la Fábrica

Soraluze eta Lantegiaren Erret Biltegien parajeen zirkunferentziaren Mapa Topografikoa

Florencio Josepf Lamot, Erret Lantegien ordezko kontadorea izan zen. 1756. urtean grabatu hau egin arazi zuen. Liburua ere argitaratu zuen: Descripción y noticia distinta del origen y establecimiento, antigüedad y gobierno de las Reales Fábricas de armas de la villa de Plasencia en Guipúzcoa. Alteraciones y mudanzas que ha tenido desde el año 1583 hasta el año 1756.

Grabatuaren ale bat Soraluzeko Udaletxean egon zen urtetan, baina gerra garaian desagertu zen. Beste ale bat Madrilen gordetzen da, Españako Liburutegi Nazionalean. Joaquín de Yrízar bergararrak 'topa' zuen, eta Real Sociedad Bascongada de Amigos del País-en boletinean artikulu bat idatzi zuen: Un desconocido grabado de la Real Fábrica de Armas de Placencia.

Gurean, Ramiro Larrañagak zabaldu zuen: Placencia de las Armas. MonografÍa (1970) liburuan aipamena egin zuen, eta Soraluze Placencia de las Armas: monografía histórica (1993) liburuan erreprodukzioa sartu zuen.

Ordutik hona herriko hamaika bulego, atari… eta halako lekutan ikusi izan da. Baita Toledoko Museo del Ejercito-n ere, garaiko Donostiako Aurrezki Kutxak oparitua.


Irudiak


Florencio Josepf de Lamot grabatuaren (1756) datuen azalpen eta interpretazioa

(Ramiro Larrañagak grabatu hau azaldu zuen Ramón de Gorosta liburuan, eta urte batzuk geroago Pedro Ortuondok Lamoten grabatua liburua argitaratu zuen, azalpen hauek hainbat irudiekin lagunduta)

Marrazkiaren goialdea betetzen duen xingola handi batean, idazkun hau dago: Estado y descripción de la Real Fábrica de Armas de Placencia, sita en la M.N. y M.L. Provincia de Guipúzcoa, antiguamente la distinguida y muy celebrada Bardulia en la memorable Cantabria. Mapa de las Villas y lugares, más de montes que la circundan, en término de cuatro leguas, los Reales Almacenes, demostración de la misma Villa. Los cuatro Gremios armeros, instrumentos de gastadores que se fabrican y cuyo curso para su mayor perfección se logró felizmente por las... y celosas... del invencible cántabro, temor y escarnio de los orientales, sajones, septentriones, en el occidente y al pres. antártico, universalmente temido y respetado... Carpenta (sic) el memorable, glorioso y Excmo. Sr. D. Sebastián de Eslava. Capitán General de los Reales Ejércitos y de las Costas, y Ejército de Andalucía, Secretario de Estado y del despacho universal de Guerra de S. M. Católica por lo que es mantenida de la piadosa protección de su Soberano.

Inskripzioaren erdialdean Fernando VIaren irudia dago, zirkulu baten barruan, lana gailentzen; eta zirkulu honen ertzetan: Fernandus Sexto. Hispaniarum et Indiarum Rex.

Azpiko ertzetan dio: S.M. tiene para los aplicados (eta txanponak agertzen dira aberastasun adarretik, ondasunen eta joritasunaren seinale) y para los ociosos (eskua ezpata duela, zigorraren seinale).

Ezkerraldean, eta xingola gainean, Erregearen blasoien armarria eta azpian idazkuna: A. L.R.P. del Non Plus Ultra (señalado con una mano) Plus Ultra universal y Justo D. Fernando el VI, Rey de las Españas, Primogénito de la Iglesia, defensor de la fe y Emperador de las Indias. N.S. (D.I.G.).

Eskumaldean beste armarria, bi buruko arranoak babestua; segururena Arandako kondearena, azpian bi aingeruk oratuta beste idazkuna: A su jefe y protector el Excmo. Sr. Conde de Aranda, Grande de España de la primera clase y Director General de la Artillería de tierra y de mar para que Su Excelencia se digne admitirla bajo la sombra de su muy piadosa protección.

Beste xingola alderik alde, eta aipatutako idazkunen azpitik pasatzen dena, inskripzio honekin: Esta obra indigna, con la mayor humildad puesta, la dedica con la mayor veneración a los pies que besa y le suplica siempre su más rendido D. Florencio Joseph Lamot.

Bi aingerutxok eusten duten girlanda azpian beste xingolatxoa: Los dominios del Plus Ultra. Monarca incesantemente con sus luces alumbradas por alta providencia el Rey de los planetas.

Girlandatik zintzilik medailoia, eta bertan erresumaren armarria bi aingeru tronpetari lagunduta.

Justo azpian Santa Barbararen irudia, dorrea albo batean eta oinaztua dorre gainean. Apaindura batean: Santa Bárbara patrona de la Fábrica. Armarri honen inguruan gaur egunean Soraluzeko udal armarrian agertzen diren gremioen banderak eta arma zuriak eta suzkoak; garai hartan udal armarriak erdiko zatia besterik ez zuen eta.

Bigarren ikuspegia bost testu eskaintzen ditu, apaindutako zutabe, kapitel eta arkuen artean agertzen direla.

Lehenean, eta Gipuzkoako armarriaren azpian, gaur eguneko oso antzekoa -Erregeraren dagokio koartela hesi moduko batek itxita dago-, Gipuzkoa modu honetan deskribatzen da: BREVE DESCRIPCIÓN DE LA M.N. Y M.L. PROVINCIA DE GUIPÚZCOA. Está la Provincia de Guipúzcoa a los 17 grados de longitud y a los 43 de latitud. Es muy poblada de muy ilustres Villas con infinidad de casas solares de mucha antigüedad de donde mana la mayor nobleza de España, y se conserva en ella su lengua primitiva de Tubal. Es denominada de Marte y de Júpiter por lo que sus naturales son tan aplicados a la paz y a la guerra en defensa de su soberano; y como ortodoxos de la fe católica la mantienen con mucha pureza desde que la abrazaron de San Saturnino, primer discípulo de San Juan Bautista que fue enviado por San Pedro desde Roma, dotándola el cielo con muchos y grandes santos que a la iglesia universal le han engrandecido, siendo natural de ella y su patrono San Ignacio de Loyola, fundador de la Compañía de Jesús. Y como en cántabros es propensión en ellos inclinarse a todo lo que es profesión de nobles, motivo de haberse establecido en ella la Real Fábrica de Armas de Placencia.

Bigarren testuak diona: ARMAS DE FUEGO Y BAYONETAS QUE SE FABRICAN EN LA REAL FABRICA. Las armas que se fabrican son fusiles y bayonetas de guardias de infantería; fusil y bayonetas de la infantería del ejército; fusil, bayoneta y pistola de Dragones; fusil, bayoneta y pistola de Marina; carabina y pistolas de los Guardias de Corps; carabina y pistolas de caballería, y todo género de escopetas de caza y pistolas de particulares de singular primor y seguridad. Y por ser tan acreditadas, los Príncipes y Nobleza de Francia, Inglaterra, Alemania y Escandinavia se precian de tener los cañones que se fabrican en la Real Fábrica de Armas de Placencia. Goialdean soldadua ikusten da, fusila eta baionetaz, bandera eta arma asko inguratuta.

Hirugarrena (erdikoa) Santa Barbara irudia duen Erret Lantegiaren armarriaren azpian dago, alboetan beraien longainaz jantzitako Maisu Aztertzaile bana duela; halaxe dio: REGLAMENTO DEL GOBIERNO DE LA REAL FABRICA. La Real Fábrica de Placencia es dirigida y gobernada por ministros reales y demás empleados. Tiene su Majestad su real casa capaz para bastante habitación con su huerta donde está, con separación, la Santa Bárbara, depósito de la pólvora; sus almacenes correspondientes y departamentos para los exámenes de todo género de armas e instrumentos de gastadores que se labran; y donde se hacen las entregas en el almacén destinado para la fábrica, transportándose las armas al almacén del Rey con intervención del Contador y visadas por los Oficiales que corresponde, destinados de sus respectivos Cuerpos, se entregan al conductor general para sus destinos, en cumplimiento de las órdenes del jefe y su protector general el Excmo. Sr. Conde de Aranda.

Laugarrenak soldadu armatua dauka goialdean, bandera, pica eta alabardaz inguratuta. Testuak halaxe dio: INSTRUMENTOS DE GASTADORES QUE SE FABRICAN EN LA REAL FABRICA. Los instrumentos de gastadores que se fabrican actualmente son de siete especies, a saber: Hacha grande de dos manos; hacha menor; marrazo; pico azadón, pico arroca o de dos puntas; azada ancha; y la pala rectangular, que se hacen bien aceradas y del mejor hierro. Asimismo, se trabajan todo género de herramientas y utensilios, y todo lo necesario para construcción de navíos y de otras fábricas cuyo examen se hace a prueba de peña y madera para su entrega, por cuya especial calidad acuden de todas partes a estas tan acreditadas Fábricas Reales de Cantabria.

Eta azkenik, bostgarren atalean, Soraluzeko udal armarriaren azpian (gaur eguneko pixkat desberdina, gaztelu azpian etxetxoa ezkerraldean agertzen delako), modu honetan azaltzen da Soraluzeko hiribildua: ESTABLECIMIENTO DE LA REAL FABRICA EN LA M.N. Y L. VILLA DE PLACENCIA. Es la Villa de Placencia en donde la Real Fábrica establece su más principal asiento y aunque su situación es escabrosa es muy aventajada para la construcción de todo género de armas como para la comodidad de su transporte, y por lo mismo que es escabrosa es custodia más segura contra cualquier empresa porque la defiende sus altos y empeñados montes, habiendo S.M. experimentado desde que siguen en una pura y constante fidelidad en sus naturales los ha dotado con muchas exenciones y privilegios de los que hoy gozan mantenida de la piadosa protección del soberano, motivo de que por la fama de su Fábrica de Armas tan acreditadas, los demás Príncipes de la Europa mandan poner a esta Villa en sus mapas geográficos por una de las principales y muy conocidas en ella, como manifiestan, a los 17 grados de longitud y 43 de latitud.

Hirugarren ikuspegian beste xingola ederrak halaxe dio: MAPA TOPOGRÁFICO DE LA CIRCUNFERENCIA DE LOS LUGARES DE PLACENCIA Y LOS REALES ALMACENES DE LA FABRICA.

Ezkerrean gela txukun bat erakusten du, alboko apalategiak fusil eta pistolaz beteta. Aurrekaldean Zuzendaria, Kontularia eta Maisu Aztertzaileak, mahai gaineko fusilak arakatzen. Barrualdean armagile bat ikusten da, azterketa gainditu duten arma multzoa beste langile bati ematen diona; azken hau Biltegi-zaindaria izango da, kontuak ematen dituena. Gelako goiko aldean bi morroskok, erramuz koroatuak eta armaz ornituak, idazkun hau eusten dute: Almacén Real en donde los fabricantes después de examinada y aprobada su obra hacen la entrega al Guarda-almacén del Asiento por orden del Director de ello.

Beste puntan, grabatuaren eskuman, aurrekoaren antzeko marrazkian, apunte hau irakur daiteke: Almacén del Rey en donde el Apoderado General del Asiento hace sus entregas al Guarda-almacén de S. M. de donde salen encajonadas las armas para su destino. Ederki asko ikusten dira Biltegi-zaintzailea eta bere laguntzailea, uniforme dotorez jantzita, bidalketa prestatzen ari diren paketatzaile edo arotzei argibideak ematen.

Soraluzeko inguruak koloretan. Jeisteko biltegi digitalera joan.

Eta erdian mapa, oso ondo eginda, borobila lauki batean sartuta, eta inguruan idatzita: La mejor alhaja de la Monarquía de España que es Placencia por su fábrica de armas tan acreditada en toda la Europa y de los Príncipes envidiada. ¡Oh, dichosa Guipúzcoa, Cantabria, que la tienes en su casa!.

Goiko ezkerreko ertzean esaten du: Examen de cañones que se hacen por mesadas. Eta marrazkian Maisu Aztertzailea ikusten da, aginte itxuran. bere ofizialak zuzentzen, azken hauek arma andana disparatzen, denak ondo lerrokatuta.

Eskumakoan: Examen de llaves que se hace por semanas, los lunes y martes. Maisu Aztertzailea jarrita, mahaiaren aurretik giltzagile ofizialak pasatzen dira, beraien lanak erakusteko.

Beheko ezkerreko ertzan, berriz: Examen de instrumentos de gastadores y bayonetas, que se hace por mesadas. Maisu Aztertzaileak, harro asko, ofizialak zaintzen ditu; hauek, produktuak ondo bukatuta daudela demostratu eta gero, egur eta harriaren kontra jotzen dituzte, lehengaien egokitasuna erakusteko.

Beheko eskuman: Examen de cajas y aparejos que se hace por semanas, viernes y sábados. Marrazki honetan ere ederki asko ikusten da Maisu Aztertzailea lanak mahai gainean uzteko agintzen.

Mapari dagokionez, Gaztelako legoatan dago; mendien erliebea zehazten du eta Deba ibaia osorik agertzen da, Soraluze inguruko gremio-lurraldea erdibitzen, Soraluze letra handiagoan erakusten dela. Goitik behera bi idazkun: Parte de Vizcaya eta Parte de Guipúzcoa. Lehenean toki hauek agertzen dira:Ermua, Elorrio, Arrazola, Abadiano, Durango, Berriz, Zaldívar, Mañaria, Mallavia, Cenarruza, Bolibar, Guerricaiz, Marquina, Marquina-Echebarría, Berriatua eta Ondarroa.

Gipuzkoako aldean: Placencia, Eibar, Elgoibar, Alzóla, Mendaro, Deva, Motrico, Vergara, Anzuola, Elosua, Anguiozar, Elgueta, Mondragon, Oñate, Arechavaleta, Escoriaza, Legazpia, Villarreal de Urrechua, Azcoitia, Azpeitia, Urrestilla, Cestona, Arrona, Oiquina, Ipeñarrieta, Zumaya eta Ormaiztegui.

Arabako Aramayona ere agertzen da. Gainera, ikur gafiko eta guzti, Arrate, Aranzazu, Sasiola, Loyola eta Urquiolako eliza edo santutegiak marrazten dira.

Goian itsasontziak ikus daitezke, arrantzakoak eta zamalariak; baita trainera bat bere arraunlariekin ere.

Maparen bi aldeetan pika bat eta alabarda bat. Eta gainean bitakora bat, lau puntu kardinalak erakusten.

Soraluzeko ikuspegia koloretan. Jeisteko biltegi digitalera joan.

Laugarren alorrak Soraluzeko hiribilduaren ikuspegi zehatza erakusten du. Xingola ederrak mezu hau: La M.N. y L. Villa de Placencia, en la M.N. y M.L Provincia de Guipúzcoa, sola merece el laurel. Eta aungeruak oratutako kartelean, ezkerraldean: Sin más principios ni práctica de la que me han instruido los informes de D Florencio Joseph de Lamot, Contador de S. M. de las Reales Fábricas de Armas de Placencia y Tolosa, hice de lume natural este dibujo, yo D. Jph. Zameza, natural de la Villa de Salinas de Guipúzcoa y por ser digna la esculpió D. Jph. Fernando Palomino en Madrid, año 1756.

Bestekaldean, antzeko kartelak herriko eraikin nagusien kokapena erakusten du, hurrenkera honetan:

  • A. Parrokia.
  • B. Moja-komentua.
  • C. Errege-etxea.
  • D. Santa Barbara.
  • E. Herriko etxea.
  • F. Plaza.
  • G. Barrena.
  • H. Probategia.
  • Y. San Salvador.
  • K. San Andres.
  • L. Ezoziako Andra Maria.

Baina herriko ikuspegi topodrafiko honek zehaztasun oso interesgarriak erakusten ditu, eta komentatu nahiko genuke. Plaza zaharrean, oholez hesitua, zezenketa egiten ari dira. Lau toreatzaile plazan eta jende mordoa begira hesitik.

Udaletxea eta zegoen zubi bakarraren arteaan aurreskua dantzatzen ari dira, hemen ere jende mordoa begira dagoela. Itxuraren arabera, zubia erromanikoa dela esan daiteke, ibaia arku handi batez zeharkatuz, nahiz eta hiru zutarri eta bi arku izan.

Bazegoen presa bat herriaren erdialdean, gaur egunekoa baino gorago; gainera, uhate-saila ikusten da.

Santa Ana eta Errekalde kaleen arteko harpasuak argi eta garbi agertzen dira.

Olabarrenako presa gaur eguneko tokian zegoen. Toki honetan kainoiak zulatzen ziren makina hidraulikoak erabiliz.

Kanposantua eliza ondoan zegoen, gaur egun Alejandro Calonge auzoa dagoen esparruan.

Fabrika berria dagoen tokian San Salvador ermita eta Probategia zeuden.

Errege-etxea Errebal kalean egon zen, ortu eta guzti; ertz batean, erreka ondoan eta gainontzeko eraikinetik urruti, santabarbara agertzen da, polbora eta gaineko leherkariak gordetzeko.

Ibai ertzetan badira arrantzan ari diren lagunak, baita zubitik ari direnak ere.

Kaleetan batzuk ehizara, beste batzuk pasioan eta berriketan, baserritar bat astoaz etxera bueltan, jauntxoa zaldiz pasioan eta Bergararuntz doan mando ilara, ekoiztutako armak garraiatzen.

Baserriak eta errekak argi eta garbi zehaztuta daude eta mendi tontorren gainean, erdialdean eta gurutze batek koroatuta, lau puntu kardinalak zehazten dira; alboetan hegaztiak hegan agertzen dira.

Ezer ez faltatzeko, ibai erdian gezi handi batek uren norabidea markatzen du.

Marrazki honen azpian, bi aingeruk oihal handi bat oratzen dute: Es la M.N. Villa de Placencia gobernada por sus hijos nobles hidalgos es una que con justa razón puede blasonar de su antigüedad, origen y nobleza, distinguiéndose de otras por los hombres señalados que ha habido en paz y en guerra en defensa de la Real Corona, que por ser tantos se omiten expresarlos en este corto escrito por excusar proligidades, y basta sea dominada de Marte para que todos en general sean inclinados a las armas, motivo de haberse sus naturales aplicado a la Fábrica que ha llegado a ser la más acreditada de toda la Europa. Es su situación bastante estéril pero la diversión de los exámenes de armas que se hacen a estruendo de artillería y la gente alegre y generosa por su naturaleza, se hace una de las Villas más divertidas de toda España.

Azpian, zutabe, kapitel eta sei busto edertuta, lau gremio armagileen azalpen zabala agertzen da, mende luzeetan iraun zuen antolakuntzarena. Goiko aldean xingola: Explicación de los cuatro Gremios que se compone la Real Fábrica. Eta honen azpian: Son los cuatro Gremios de la Real Fábrica de Placencia hijos de padres nobles hidalgos como lo son todos los cántabros guipuzcoanos y vizcaínos. Estos son los que se constituyen a la obligación de todo género de armas de fuego que S.M. católica pide, y como tan fieles vasallos ponen puntualmente manos a la obra, cuyos armamentos están arreglados y estipulados, siendo de ellos su gobierno interior con subordinación al superior quien les dirige dando cumplimiento a sus respectivas obligaciones.

Ezkerretik eskumara gremioen azalpenak datoz.

KAINOIGILE GREMIOA. Es el Gremio de cañonistas compuesto de 30 forjadores, 60 martilladores, 60 limadores y 40 barrenadores con instrumentos o máquinas de agua. Estos son los que hacen el cañón de una plancha de hierro y le dan unas galdas tan sutiles con tal arte y maña, que las Naciones no les han podido imitar. Motivo de que en todas partes del mundo son tan estimados.

Irudiak oso ondo erakusten du lan egiteko era. Egur ikatza erretzen duen sutegi handiak (langile bat ikusten da egur paketea bizkarrean) lehengaia goritan berotzen duen, bi hauspotzarrez lagunduta, bakoitza bere langilearekin. Forjariek, altzairuzko mailutzarrak erabiliz, ingudearen kontra jotzen zuten beharrezko forma emateko. Limatzailea aurrekoen lana fintzen du, bere lan mahaian. Atzeko aldean bi grabatzaile agertzen dira, beraien burnizko bolen gainean makurtuta, bukatutako kainoiei zintzelatuak eta urrezko inkrustazioak egiten. (Jovellanos-ek, grabatua egin eta berrogei urteetara egindako bidaian, grabatzaileak kainoigile gramiokoak zirela idatzi zuen. Irudi hauek baieztatzen dute, hain zuzen). Kainoigileen jazkera ere ederki ikusten da: larruzko amantal handiak erabiltzen dituzte.

KUTXAGILE GREMIOA. Es el Gremio de cajeros compuesto de 77 Maestros que tienen asiento (entiéndase contrata). Estos son los que arman en sus cajas el cañón, llave y aparejos, recibiendo del apoderado general de la Asienta los cañones y llaves probados y examinados. De éstos depende que un arma quede bien asegurada y perfectamente acabada, porque son hombres —como deben ser— de toda confianza.

Lantegian kulata andana ikusten da, bukatuta eta ondo lerrokatuta beraien apaletan. Ofizial batek, mutilak lagunduta, beste batek ekarritako intxaur egurra pusketatan mozten du. Eta beste bi mahaietan ofizial bat fusil-kulata lantzen ari da, eta bigarrena pistoloi-kulata.

Arropak ere bitxiak dira: gerriko moduko amantal motza erabiltzen dute.

APAREJERO GREMIOA. Es el Gremio de aparejeros, compuesto igualmente como el de los cajeros, de 77 Maestros que tienen asiento. Son los aparejeros los que hacen las guarniciones y aparejos para armar el cañón y llave en su caja; los que junto con los cajeros hacen la entrega final del arma, y por ser su profesión la mas impertinente, es muy nesesaria en la Real Fábrica.

Grabatuan fundizio txikia ikusten da, bere labe eta bi hauspoekin, azken honek bi langilek erabiltzen dituztela. Beste bat ingudean ari da, tenazekin eusten duen piezari forma emanten. Mahai batean fusila edo karabina bukatzen ari dira, jarritako ofizial batek armak muntatu eta aurkezteko osagarriak egiaztatzen dituen bitartean.

Gremio honen langileek tunika luzeak erabiltzen dituzte.

GILTZAGILE GREMIOA. Es el Gremio de llaveros compuesto por 86 Maestros que tienen asiento. Es este Gremio muy difícil porque deben ser hombres de inteligencia aguda respecto de que la llave es compuesta de muchas piezas que guardan entre sí proporción como las ruedas de un reloj y depende de la llave no falte el disparar el arma; y se trabajan con tal primor y calidad que pueden competir con cuantos tiene la Europa.

Gremioari dagokion marrazkian bi langile agertzen dira, batek ingude gainean eusten duen pieza esku-mailuez jotzen dutela. Mahai gaineko tornoetan, beste batzuk armek behar dituzten giltzen edo txispen piezak limatzen eta doitzen dituzte. Atzekaldean, beste batek tramankulu baten poleak eta palankak erabiltzen ditu, fragua txikiari eragiten dion hauspoa duela. Lantegiaren atetik sartzen, garai bateko soinekoaz jantzitako andereak poltsa darama, segururena baten batentzako hamarretakoa.

Langile hauen janzkera belaunen arteko ohialezko amantalak dira.

Grabatuaren oinarrian Lamot jaunaren erretratua dator, obalo baten barruan, bere bulegoan; bertan apala liburuekin eta mahaia, eta honen gainean bi tinta ontzi eta karpeta bat. bestekaldean, fusilak dituen apalategia eta lurrean polborazkoak izan daitezkeen kupelak eta eskuzko balantza.

Guztiaren gainean xingola txikia: Estrella del más infeliz en fortuna y del más dichoso en desgracias. Eta erretratuaren ertzean esaldia: Soy siempre el constante florido, aunque en tan continuados contratiempos perseguido.

Azaldutako ikuspegi eta testu guzti hauen alboetan garaiko suzko armak agertzen dira, txispa edo suharrizkoak, eta ekoizten ziren arma zuriak eta lanabesak.

Fusil eta karabinetan ederki asko agertzen dira kainoi, txispa, baketa eta kutxen ezaugarriak, eta katuak babesten duten guardamonteen formak.

Gauza bera esan daiteke pistolez. Eta baionetei dagokienez, lau mota erakusten dira: forma koniko motzaduna; triangelukoa, oinarri zabala eta punta zorrotzekoa; hiruzpalau ertzekoak, aurrekoaren ezaugarri berekin baina motzagoa; eta azkenik, luzea, estua eta kanalduna, azken mendeko guduetan erabili zenaren antzekoa.

Gastadoreentzako beste arma zuriek eta lanabesek ere zehaztasun bitxiak dauzkate. Forma askotako aizkora eta pikatxoiak; txuzo puntak; pala eta aitzurrak, eta profil oso berezia duen matxete kurboa.

Eta grabatuaren beheko ertzean, inprenta oina delakoan, puntatik puntarako lerroa: Florencio Joseph de Lamot, de nación flamenco, autor de esta obra sin más teoría ni práctica que la de su natural genio y aplicación la hizo hacer por solo su inteligencia y dirección sin haber ejemplar de otra ni parte de ella la sacó a la luz en Madrid a 1757.

Soraluzen Lamot jaunaren argibideak jarraituz José de Zameza marrazkilari iaioak egindako lan interesgarri honek hauek denak jasotzen ditu, eta nire begiei hanka egin dien daturen bat gehiago.


Erreferentziak