«Soroetako mugak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
'''Soroetako mugak''' .- Gure herriko mendi maldak, eguzki malda batez ere, zeharkatzen dituzten harrizko hormak dira, eta lurrari eusteko funtzioa daukate. Era berean, laborantzako lursailak osatzen eta bereizten dituzte (terrazak) | '''Soroetako mugak''' .- Gure herriko mendi maldak, eguzki malda batez ere, zeharkatzen dituzten harrizko hormak dira, eta lurrari eusteko funtzioa daukate. Era berean, laborantzako lursailak osatzen eta bereizten dituzte (terrazak) | ||
[[Fitxategi:Mugarte4-mendos.JPG|thumbnail|ezkerrera]] | |||
[[Fitxategi:Mugarte11.jpg|thumbnail|eskuinera]] | |||
Gizakiak teknika desberdinak asmatu ditu lurra gordetzeko eta uraren higadura fenomenotik babesteko: landarez estaltzea, kanalak irekitzea edota landarez edo harriz egindako oztopoak eraikitzea. Azken teknika hori izan da, hain zuzen ere, Soraluzen ugarien erabili dena, eta horrela eraiki izan dira soroetako mugak gure herriko mendi maldetan. | Gizakiak teknika desberdinak asmatu ditu lurra gordetzeko eta uraren higadura fenomenotik babesteko: landarez estaltzea, kanalak irekitzea edota landarez edo harriz egindako oztopoak eraikitzea. Azken teknika hori izan da, hain zuzen ere, Soraluzen ugarien erabili dena, eta horrela eraiki izan dira soroetako mugak gure herriko mendi maldetan. | ||
19:52, 27 abendua 2017(e)ko berrikuspena
Soroetako mugak .- Gure herriko mendi maldak, eguzki malda batez ere, zeharkatzen dituzten harrizko hormak dira, eta lurrari eusteko funtzioa daukate. Era berean, laborantzako lursailak osatzen eta bereizten dituzte (terrazak)
Gizakiak teknika desberdinak asmatu ditu lurra gordetzeko eta uraren higadura fenomenotik babesteko: landarez estaltzea, kanalak irekitzea edota landarez edo harriz egindako oztopoak eraikitzea. Azken teknika hori izan da, hain zuzen ere, Soraluzen ugarien erabili dena, eta horrela eraiki izan dira soroetako mugak gure herriko mendi maldetan.
Soraluze uren higadura fenomenoaren eta gizakien ekimenaren eredu bikaina da; izan ere, lurrak galtzeko baldintza natural guztiak elkartzen dira bertan: inguru oso euritsua, malda oso aldapatsuak eta aldaparen luzera handiak; ezen, Gipuzkoako herrien artean, Soraluzek baitauka, ehunekotan, Gipuzkoako aldaparik handiena.
Jakina, teknikak horiek ez dira gureak berariazkoak, Soraluzen ez ezik, Euskal Herrian eta munduko beste paisaia askotan ere aurkituko ditugu: ekialdeko Pirineoak, Espainako beste lurralde askotan, Provenza, Liguria, Croacia, Creta, Egeo irlak, Afrika, Andeak, Himalaya… (hainbatetan, gainera, turismoa erakartzeko baliabidetzat daukate); baina, soraluzetarrok jabetzen ote gara Soraluzen daukagun ondare horrekin? Bertako baserritarrek ondotxo dakite, eta horrela aitortzen dute:
gure zaharrek, harek bai egitten zeben lan!