Dolarekua etxea (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:57, 25 urtarrila 2021
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Dolarekua
    Argazkirik ez.jpg
    Estiloa
    Mendea
    Kokapena Errabal
    Mota Arkitektura


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Azalpena eta historia

    1770 urteko agiri batean, izen honekin agertzen da etxe bat Errebal kalean. Izenari erreparatuz, bertan sagardoa egingo zuten (dolarea edo tolarea, sagarra zapaltzeko tokia, sagardoa egin ahal izateko gero).

    1861 urtean Tolarecúa izeneko etxearen jabea Luciano Porcel y Valdivia zen, Villa Alegre-ko markesa eta Granadan bizi zena. Segururena etxe bera izango zen. Villa Alegre-ko lehen markesa José Manrique de Arana y Aranguren izan zen, Soraluzen familia zuela. Titulua 1685 urteko azaroak 17an eman zioten.

    Urte hartan José Ignacio de Ibarra e lribecampos industrialak Tolarecúa etxea eta lurrak erosi zituen, bertan Euscalduna izeneko fusil lantegia eraikitzeko.

    XX mende bukaeran fabrika zaharra bota eta Arane kiroldegia eraiki zuten.


    Erreferentziak