Errabal kalea (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search

Kokapena

Deba ibaiaren ezkerraldean dago, Zubi Nagusiaren ondoan. Iparraldean Baltegieta kalea dauka, eta hegoaldean Atxuri. Kalea 230 bat metro luze da.

Garai bateko Andikokale hartzen du barruan.


Loading map...

Argazkiak

(handitzeko, sakatu gainean)

Historia

Alfonso XIk Soraluze sortzeko agindua eman zuenean, Errabal kalea ez zegoen esparru barruan, errekaren beste aldean zegoelako.

Hurrengo mendeetan herria zabaldu zenean, etxeak egin zutuzten zubimuturraren bi aldeetan (ikus Lamoten mapa). Adibide nabarmena Uribarri dorretxea izan daiteke, XVI mendean bertan Juan Garcia de Uribarri jaunak eraiki zuena. Poliki poliki Herlaibiako bidea etxez bete zen.

Garaian ohikoa zenez, eta hainbat herritan gertatu zenez, hedapen berriari Errabal izena eman zioten[1]

XVI mende bukaeran Uribarri dorretxea Erret Lantegien egoitza bihurtu zen (Erregetxe zaharra), eta kaleak mugimendu handia zeukan handik eta hemendik etorritako zamariekin. Iturri eta aska ere eraiki zuten Erregetxearen aurrean.

1.809 urtean Erregetxe berria zabaldu zenean kalea baretu zen. Aipatutako iturri eta aska ere XX mende bukaeran kendu zituzten, transformadore elektrikoa jartzeko.

1967 urtean zubi nagusia zabaldu zuten, Andikokale eta Labaderogain modu erosoan lotzen.


Etxeak eta atariak. Zenbaki bakoitiak

Errabal kaleko etxeak zenbatzeko ez zen ohiko sistema erabili, hau da, Udaletxetik hasi. Zenbakiak Herlaibiatik hasita eman ziren:

  • 1. zenbakia. Amutxasteginekoa moduan ezagutua, bertan Amuchastegi enpresa egon zelako. Bota eta etxeak egin zituzten. Sei solairu ditu, aurreneko biak garaje moduan antolatuta, kaletik igogailuz sartzen dela. Beheko solairuan Mabel ileapaindegia dago, eta Celayeta haginlaria.
  • 3. zenbakia. Motxanekoa, errepidea baino askoz altuagoa dago, harkaitz baten gainean. Eskilarak eta igogailua du.
  • 5. zenbakia. Aurrekoaren moduan, errepidea baino askoz altuagoa dago, harkaitz baten gainean. Bere eskilarak ditu. Garai batean Kontrargi argazki kolektiboa bertan izan zuen egoitza.
  • 7. zenbakia. Lau solairuko etxea. Azpian arraindegia egon zen, baina aspaldi itxi zen eta etxebizitzarako prestatu.
  • 9. zenbakia. Etxea bota zen berria egiteko; baina porlanezko egitura bukatuta, 2008ko krisia heldu zen eta bertan behera geratu zen, ez atzera ez aurrera.
  • 11. zenbakia. Hiru solairuko etxebizitza, gerra ostean denda izan zen behe solairuan[2].
  • 13. zenbakia. Bizkongoa.
  • 15 zenbakia. Armagingoa, Felipenekoa, Angelesenekoa eta Gilanekoa. Gila taberna betidanik egon da bertan, baina 1980 inguruan lokala hirutan zatitu zuten: estankoa (gerora itxi zena), Gila taberna berria eta lokal komertziala (gaur egun Triskel denda dago, aurretik Elgoibarko Fotero okindegia). Etxe honen aurrean urtetan hartzen ziren Bergarako autobusak.
  • 17 zenbakia. Aizgain, Ugonekoa eta Txarape, azken hau izen bereko elkartearengatik, Etxea erre zen, eta berria egiterakoan, Udaltzaingoa bertara ekarri zuten.
  • 19 zenbakia. Olaizolanekoa. 2.018 urtean Goki erreformak bulegoa zabaldu zuen bertan. Aurretik gozotegia (Cruz lehen eta Olga gero), opariak (Kerizpe), brodatuak eta informatika dendak izan dira.
  • 21 zenbakia. Garatenekoa. Hau ere hutsik, aurretik Emily lurrindenda, eta Terrific ingeles akademia egon ziren.
  • 23. zenbakia. Gaztelupe taberna behe solairuan dago. Eta goikoan, Gaztelupeko Hotsak disketxearen egoitza.
  • 25. zenbakia. Errepidea baino altuago dago, Gaztelua edo el Castillo esaten zaio, agian garai bateko ibiaren zelatatzeko leku oso aproposa zelako.
  • 29. zenbakia. Iturriaganekoa.


2-6 zenbakiko etxeak

Etxeak eta atariak. Zenbaki bikoitiak

  • 2., 4. eta 6. zenbakiak. Hiru etxe hauek berdin berdinak dira, batera egindakoak. XIX mendeko arkitekturaren ereduak, oso interesgarriak.
  • 8. zenbakia.
  • 10. zenbakia. Uribarrikoa, Erregetxe Zaharra edota Espina moduan ezagutua. Bertan Uribarri dorretxea egon zen, eta ostean Erregetxe zaharra.
  • 12. zenbakia. 2020 urteko udaberrian bota zuten, egoera txarrean zelako.
  • 14. zenbakia. 2019 urte hasieran bota zuten, egoera txarrean zelako.
  • 16. zenbakia. 2019 urte hasieran bota zuten, egoera txarrean zelako. Bertan Aurresku taberna egon zen (Marcelino).
  • 18 zenbakia. XV mendetik aurrera herriko ospitale zaharra bertan egon zen, 1.695 urtean Errekaldera aldatu baino lehen.
  • 20. zenbakia. Behe solairuan Erlei jantzi-denda egon zen, eta gero Terrific ingeles akademia bartara etorri zen. Azpian Bosque taberna egon zen.
  • 22 zenbakia. Arraindegia edota Liberalekoa, bertan Casino de la Unión Liberal zegoelako (liberalak, sozialistak, republikanuak eta antzekoak biltzen ziren bertan). Domeketan gramola jartzen duten martxan, neska-mutilak dantzan egiteko, agarrao... eta pertsona batek erritmoa markatzen zuen makila luze batekin, esku luzeak zaintzen zituen bitartean.
  • 24 zenbakia. Etxe honetan Orueta familiak abarkak eta alpargatak egiteko lantegia izan zuen urte askoan, eta hortik Abarketerokoa izena. Manuelenekoa ere esan zaio. Etxe honen aurrean urtetan hartzen ziren Eibarrerako autobusak.
  • 26 zenbakia. Arabakoa. Etxe hau Gipuzkoako Foru Aldundikoa izan zen, eta bertan Gipuzkoako Aurrezki Kutxa egon zen urteetan. Txokolonekora joan zirenean, Posta zerbitzua zabaldu zuten bertan. Eta hauek Santa Ana kalera joan zirenean lokala hutsik geratu da.
  • 28. zenbakia. Etxe hau 1976. urtean bota zen, kiroldegia egiteko. Bertan bar España egon zen.
  • 30. zenbakia. Aurrekoaren moduan, etxe hau ere 1976. urtean bota zen, kiroldegia egiteko. Bertan Bittoriren dendatxoa edo la tiendita de Bittori egon zen.


Andikokale

Errabal kaleko zati bati, zubi nagusiaren muturrean dagoenari, Andikokale esaten zaio. Ezkerretik hasita, Andikokale goian aipatutako etxe edota zenbaki hauek osatzen dute:

  • 22 zenbakia. Arraindegia edota Liberalekoa.
  • 15 zenbakia. Armagingoa, Felipenekoa, Angelesenekoa edota Gilanekoa.
  • 17 zenbakia. Aizgain, Ugonekoa edota Txarape.
  • 18 zenbakia. Olaizolanekoa.
  • 21 zenbakia. Garatenekoa.
  • 26 zenbakia. Arabakoa.
  • 24 zenbakia. Abarketerokoa edota Manuelenekoa.


Erreferentziak

  1. Rabaḍ arabiera klasikoaz eta ar-rabáḍ Espainiako arabieraz: etxe eta denda multzoa da, harresi kanpokoa eta, beraz, udal kontrol gabe hazitakoa; orokorrean bide ertzetan sortzen ziren.
  2. Oso merkea ez zen izango, jabeari Paca la careraesaten zioten eta.