Belluaire (eu)
Belluaire | |
---|---|
Estiloa | Neobarrokoa |
Mendea | XIX - XX |
Kokapena | Udaletxea |
Mota | Eskultura |
Azalpena eta historia
Belluaire[1] Eugène Marioton frantziarraren lana da. Agian famatuena eta zabalduena, Charmeur de serpents (Sugeen liluragilea) eskulturarekin batera. Brontzezko kopia da, dauden handienetakoa (80 bat zm). Beste kopia bat, esateko, Madrilgo Fernan Nuñez-en jauregian ikus daiteke[2].
Belluaire hau bere garaiko orientalismoaren gustu garaikideari jarraitzen dio, piztien aurka borrokatuz jendea entretenitzen zuen gladiadore mota bat irudikatuz: bere oin artean makurtutako pantera bat makilaz enredatzen du, zigorra prestatzen duen bitartean. Kontuan hartzekoak dira irudiaren betazalen zizelketa bikaina eta gainazalen akabera fina. XX mendeko lehen laurdenean oso brontze ederra da.
Zubi Nagusian dagoen Le vainqueur (Irabazlea) eskulturarekin batera, Jose Luis Larrañaga alkateak Madrilen erosi omen zituen 1966 urtean, bertako Anglada jauregia[3] (Larios jauregia moduan ere ezaguna) bota zutenean. Biak herriko iturriak atontzeko erosi bazuten ere, Belluaire Udaletxean utzi zuten, eta Le Vainqueur Zubi Nagusiko iturri berriaren gainean.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Eugène Marioton
Eugène Marioton (Paris 1857-1933) eskultore eta dominagilea izan zen. Anaiak ere artistak izan zituen: Claudius (eskultorea) eta Jean Alfred (margolaria).
Heziketa klasikoa izan zuen. Lehiaka askotan parte hartu zuen (1883-1922), batez ere Salon de la Société des artistes français zelakoan. Irabazten ari zen ospeari esker, 1905 epaile izendatu zuten, eskultura sailean. Bere lana oso arrakastatsua zenez, behin eredua eginda eskulturak tamaina desberdinetan urtzen zituen, gehienetan Parisko E. Colin eta Siot Decauville arte-fundizioetan.
Soraluzez gain, gaur egun bere lanak hainbat tokitan ikus daitezke: Madril, Paris, Rouen, Béjaïa (Aljeria), Errumania... Eta sarri askotan nazioarteko enkanteetan eskuragarri izaten dira.
Erreferentziak
- Eugène Marioton. Wikipedia (frantsesez).
- ↑ Beluarioa, animali basatiekin borrokatzen zuen gladiadorea.
- ↑ Así es por dentro el Palacio de Fernán Núñez (El País (2018/04/30). Hiru argazkitan agertzen da, 7garrena, 15garrena eta 25garrena.
- ↑ El desaparecido palacio de Anglada. Gato por Madrid bloga (2020/05/20).