Sagarraga industrialdea (eu)
Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago. Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
Kokapena
Sagar-erreka auzunea baino gorago dago, Sagarraga baserria zegoen tokian hain zuzen.
Argazkiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Historia
Garai batean Sagarraga baserria zegoen toki horretan.
1.972 hamarkadan baserria bota zuten, bertan zabortegia jartzeko. Horretarako alboko erreka estali zuten. Hasieran zaborra pilatu besterik ez zuten egiten, baina gerora labea eraiki zuten zaborra erretzeko.
Azkenik, 2.000 hamarkadan industrialdea bilakatu zuten, eta Mendiola industrialdean zegoen Galvanizados Arrate[1] bertara etorri zen, bi pabiloi eraikiz.
Bertako industriak
Industria bakarra dago, Galvanizados Arrate izenekoa. Bi pabiloi ditu, legea betetzeko (azpitik Sagar erreka pasatzen denez, gainean ezin omen da ezer eraiki).
Erreferentziak
- ↑ Galvanizados Arrate. Web orria.