Sagar-erreka auzunea (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search

Kokapena

Sagar-erreka auzunea izen bereko errekaren beheko aldean luzatzen da, Deba ibaiarekin bat egiten duen tokitik Ernizketa baserria eta San Martzial ermitarako bidegurutzeraino. Errepidearen bi aldeetan antolatuta dago, eta 440 metro ditu gutxi gora behera.

Ezker eskuma ditu San Martzialeko multzoa alde batetik, eta Eitza inguruko baserriak bestetik (Eitza bera, Eitzako-etxetxo, Eitza Etxebarri eta Urretxa).

Loading map...

Argazkiak

(handitzeko, sakatu gainean)

Historia

Aintzinatik Sagar-erreka oso lotua egon da uraren ustiaketarekin, batez ere auzunea. XVI-XVII mendeetatik bertan hiru ola zeuden: Igarate, Errotabarri eta Barrena zaarra. Galtzairukoa baserria ere, armagintzarekin lotua, Barrena zaarraren ondoan zegoen.

Mende batzuk geroago, XIX mende bukaeran, The Placencia de las Armas Company Limited enpresak La Euscalduna erosi zuenean, Igarateren jabe egin zen. Bota zuten eta bertan Zuzendariaren etxea eta biltegiak eraiki.

XX mende hasieran, berriz, Sagar-erreka zentrala ere eraiki zuten Igarate ondoan.

Gerra ostean Soraluzek biztanle asko irabazi zuen, batez ere etorkinak. Hogei urtetan 3.000 bat biztanletik (1.940 urtea) 5.000 biztanle izatera (1.960 urtea) pasa zen, eta hurrengo urteetan ere hazkundea izan zen.

Jende guzti horri etxea emateko, besteak beste, etxeak nonahi egin ziren. Eta gune bat Sagar-erreka izan zen, nahiz eta erdigunetik urrun egon. Halaxe, 1.950 hamarkadan adosadoak eraiki ziren, gaur egun 6-12 zenbakia dutenak. Gerora etxe altuagoak ere egin ziren, bai auzunearen hasieran (7-9 zenbakiak) zein bukaeran (27 zenbakia).

Herriko hiltegi berria ere garai honetan egin zen, errekaren lehen errebuelta ondoan, Errotabarri baino lehen, gaur egun Gol enpresa dagoen esparruan. Hiltegia eta etxeean artean, urteetan, bolatokia egon zen.

Eta segiduan enpresak etorri ziren: Tornillería Oruesagasti, Numator (torlojugilea ere), Industrias Gol (torlojugilea baita), Talleres Tecor (ebaketa lanabesak egiten zituzten),

Bertako etxeak. Zenbaki bakoitiak

Zenbaki batzuk falta dira, eraikinak bota zirelako edota lantegiak zabaltzerakoan esparru batzuk batu direlako. Etxeak eta atariak honako hauek dira:

  • 1. zenbakia. Lanki ebaketa lanabesen enpresari dagokio. Aurretik Talleres Tecor egon zen toki berean, ebaketa lanabesak ere ekoizten zituena.
  • 3. zenbakia. Txistu tailerrak, ibilgailuak konpontzekoak.
  • 5. zenbakia. Hemen Sagar-erreka zentrala egon zen. Gaur egun botata dago.
  • 7. eta 9. zenbakiak. Etxebizitzak, 5 solairukoak. Azpian garajeak dauzkate. Pixkat gorago bolatokia zegoen.
  • 11-17 zenbakiak. Industrias Gol torlojugileari dagozkio. Lantegia zabaltzerakoan, aurretik zeuden herriko hiltegia eta Errotabarri baserria bota zituzten.
  • 19-23 zenbakia. Numator torlojugilea.
  • 23 zenbakia. Galtzairukoa baserria, Numator lantegiaren atzekaldean geratu da.
  • 25 zenbakia. Tornilleria Oruesagasti. Barrena zaarra baserrian hasi ziren, lantegia pare bat aldiz zabaldu zuten eta azkenekoan baserria bota zuten.
  • 27 zenbakia. Hiru solairuko etxebizitza. Atzean Urtiaga taillerak daude, ibilgailuak konpontzekoak.


Bertako etxeak. Zenbaki bikoitiak

Zenbaki batzuk falta dira, eraikinak bota zirelako edota lantegiak zabaltzerakoan esparru batzuk batu direlako. Etxeak eta atariak honako hauek dira:

  • 2. zenbakia. Felix Sarasketa eskopetagileak jaso zuen. Itxi zutenean, bertako langileek INDE S.A.L. sortu zuten, baina hau ere itxi zen. Urteetan Ikas-Bat eskola profesionala bertan egon zen. Gaur egun bi enpresa daude: Herrería Joansa eta Mecanizados Obar.
  • 4. zenbakia. Hemen lantegi txikia egon zen. Baina bidea zabaltzerakoan bota zuten. Umeentzako parke txikia dago.
  • 6.-12. zenbakiak. 9 etxebizitza dira, solairu bakarrekoa eta elkarrekin itsatsita.

Erreferentziak