Pintoriak (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Abestia (eu) | izenburua = Pintoriak | egilea = Ander Ezenarro ''Urzelai'' | hizkuntza = Euskaraz | iturria = Gerardo Ezenarro | pa...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:03, 5 maiatza 2019
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Izenburua Pintoriak
    Egilea/k Ander Ezenarro Urzelai
    Hizkuntza Euskaraz
    Iturria Gerardo Ezenarro
    Partitura sakatu hemen
    Entzuteko sakatu hemen


    Letra

    Alkate jaun leiala
    ondo gizon ona
    lisiberan batzarra
    gatoz berorrengana
    lehenbiziko nahi degu
    berorren baimena
    Plazentziako kalean
    biltzeko txanpona.


    (leloa)
    Gure gizon alperrak
    txurrutean dabiltz
    lan egitea baino
    nahiago dute hil
    beti gustatzen zaie
    tabematik hurbil
    hutsa da baletozke
    etxetara umil.


    Azalpenak

    Gerra aurreko sasoian Ander Ezenarro Urzelaik hamaika abesti egin zituen, batez ere Aratoste konpartsendako. Tartean hau, edota Zapatariak.

    Letra Gerardo Ezenarro semeak jaso zuen, eta Eustaki Maiztegi Txiket-ek txukun-txukun transkribatu. Botaizu zeuria Udal ekimenaren barruan, 1991ko jai egitarauan jasotako letrak agertu ziren.


    Erreferentziak