Zapatariak (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Izenburua Zapatariak
Egilea/k Ander Ezenarro Urzelai
Hizkuntza Euskaraz
Iturria Gerardo Ezenarro >> Eustaki Maiztegi Txiket >> Ramiro Larrañaga
Partitura sakatu hemen
Entzuteko sakatu hemen


Letra

Erri hontako agintariyak
eman digute baimena
Igandietan sapatariyak
naibada eiteko lana
Zergaitik astelena
egunik ederrena
pasatzen degu eraten
Gure Krispinek ori egiteko [hala ibiltzeko]
beti omen du esaten.
Zergaitik astelena
egunik ederrena
pasatzen degu eraten.


Lantegi hontan maixu daukagu
Patxiko sapatariya
Aste erdiruz etortzen zayo
guztizko zital aldiya
sapata zar guziyak
guri bizi jaurtiyak
askotan izaten dira
Jendia sarri edukitzen du
farrez berari begira.


Sapata gogor uretakuak
baita ere dotore fiñak
Sapatilatxo bero beruak
negurako atseginak
Baditugu egiñak
dantzatako ariñak
Arra beteko orpuekin
neska baldarrak aldapa bera
korritzen dute oyekin.


Eguerdirako egin behar degu
bukatu gure taria
Sapata zarrak konpondutzeko
zain dago bere jabia
Orri orpo josiya
orri sartu iltzia
eta narrua mallatu
Arratsaldian aratuste da
eta bihar degu dantzatu.


Meduku danak txartzat daukate
oñetarako bustiya
Ortikan dator katarro txarra
edo akaso pulmoniya
Botikako diruak
dira alperrikuak
guri ematia obe
Gure zapatak dabiltzkienak
Ez du estultxo bat ere.


Azalpenak

Gerra aurreko sasoian Ander Ezenarro Urzelaik hamaika abesti egin zituen, batez ere Aratoste konpartsendako. Tartean hau, edota Arraunlariak.

Abesti hau Eustaki Maiztegi Txiket-ek traskribitu zuen, 1982/06/13an. Eta 1993 urtean Ramiro Larrañagak Soraluze-Placencia de las Armas. Monografía histórica[1] bere liburuan sartu zuen.


Erreferentziak

  1. Soraluze-Placencia de las Armas. Monografía histórica (219 orrialdea). Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1993).