Encyclopedia metodica (eu)

    Sorapediatik
    Encyclopedia metodica
    Cancionero popular vasco. Azala.jpg
    Egilea Resurrección María de Azkue
    Hizkuntza Gaztelania
    Urtea 1792
    Argitaletxea A. Boileau & Bernasconi
    Hiria Bartzelona


    Izenburu osoa

    Encyclopedia metodica dispuesta por orden de materias. Geografia moderna

    Enziklopedia metodikoa, materia-ordenaren arabera antolatua. Geografia modernoa


    Liburua zertan den

    Soraluzeri buruzkoak

    Soraluze Plasencia moduan agertzen da.

    SORALUZE. Espainiako Erresumaren hiribildu ezaguna, Gipuzkoako probintzian. Markina izeneko haranean dago, hegoaldetik iparraldera zeharkatzen duen Deba ibaiaren ekialdeko ertzean, eta alde guztietatik mendi garaiez inguratuta. 350 bizilagun inguru bizi dira, parrokia-eliza eta moja komentu duena. Harresi onak ditu eta komunikazio-zubia, nahiko ondo egina.
    Hiri hau ospetsua da bertan dagoen suzko armen errege-fabrika bikain eta oparoagatik, orain dela mende eta erdi baino gehiago ezarria, bertan errege armadaren zerbitzurako fusil, moskete, arkabuz, karabina, pistola zein beste arma ugari egiten diren.

    Klima atsegin eta oneko herria da, bere kokapen latza gorabehera, eta bertako lurrak sagar, gaztain, artaburu, intxaur eta arbi ugari ematen ditu, ibaiak ematen dion arrantza samur eta oparoa ahaztu barik. Soraluze Gaztelako errege don Alonso XIk sortu zuen, 1343. urtean, Logroñoko forua emanaz. Bergaratik legoa batera dago, Elgoibartik pixkat gehiagotara, Ordiziatik hiru legoa eskasetara, Azkoitiatik bi pasatxora eta Azpeitiatik bi t'erdira.


    Erreferentziak