Encyclopedia metodica (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Encyclopedia metodica
Encyclopedia metodica. Azala.jpg
Egilea (askoren artean)
Hizkuntza Gaztelania
Urtea 1792
Argitaletxea Imprenta de Sancha
Hiria Madril


Izenburu osoa

Encyclopedia metodica dispuesta por orden de materias. Geografia moderna

Enziklopedia metodikoa, materia-ordenaren arabera antolatua. Geografia modernoa


Liburua zertan den

XVIII. mende bukaeran Charles-Joseph Panckoucke argitaratzaileak Encyclopédie méthodique[1] izenekoa sortu zen Parisen, D'Alembert eta Diderot-en Enziklopedia[2] famatuaren bertsio eguneratua.

49 ataletan antolatuta, 1782 y 1832. urte artean argitaratu zuten, guztira 206 liburukitan (horietatik 54 hiztegi eta 47 marrazkiekin).

1782. urtean gaztelaniazko bertsioa hasi ziren argitaratzen Madrilen (Imprenta de Sancha), baina Espainiari buruzko artikulu batek Inkisizioaren kontrako jarrera eragin zuen. Hala ere, 1794 arte ale bakanak argitaratu zituzten, tartean Geografiari dagokion hirugarrena. Bertan Soraluze aipatzen da.


Soraluzeri buruzkoak

Soraluze Plasencia moduan agertzen da.

SORALUZE. Espainiako Erresumaren hiribildu ezaguna, Gipuzkoako probintzian. Markina izeneko haranean dago, hegoaldetik iparraldera zeharkatzen duen Deba ibaiaren ekialdeko ertzean, eta alde guztietatik mendi garaiez inguratuta. 350 bizilagun inguru bizi dira, parrokia-eliza eta moja komentu duena. Harresi onak ditu eta komunikazio-zubia, nahiko ondo egina.
Hiri hau ospetsua da bertan dagoen suzko armen errege-fabrika bikain eta oparoagatik, orain dela mende eta erdi baino gehiago ezarria, bertan errege armadaren zerbitzurako fusil, moskete, arkabuz, karabina, pistola zein beste arma ugari egiten diren. Klima atsegin eta oneko herria da, bere kokapen latza gorabehera, eta bertako lurrak sagar, gaztain, artaburu, intxaur eta arbi ugari ematen ditu, ibaiak ematen dion arrantza samur eta oparoa ahaztu barik. Soraluze Gaztelako errege don Alonso XIk sortu zuen, 1343. urtean, Logroñoko forua emanaz. Bergaratik legoa batera dago, Elgoibartik pixkat gehiagotara, Ordiziatik hiru legoa eskasetara, Azkoitiatik bi pasatxora eta Azpeitiatik bi t'erdira.


Erreferentziak

  • Encyclopédie méthodique]. Wikipedia (gazteleraz).
  • Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers. Wikipedia (euskaraz).