Santa Ageda ermita (eu)
Santa Ageda ermita | |
---|---|
Estiloa | |
Mendea | XVI |
Kokapena | Irure bailara |
Mota | Arkitektura |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
- Ezoziako Santutegia. Santa Agueda. Arantza Cuesta Ezeiza.jpg
Ezoziako Santa Agueda
(Arantza Cuesta Ezeiza)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Azalpena eta historia
Irure bailarako Zabale baserriaren ondoan kokatuta dagoen baseliza txikia da Santa Ageda ermita. Honetaz gain, badago beste Santa Ageda Ezoziako santutegian ere.
XVI. mendearen erdialdean eraiki zuten. Eraikitze-lan horiek orduan Irure baserriaren jabe zirenek ordaindu zituzten, Carlos V enperadoaren mediku zen Andrés Ibañez de Irureren oinordekoek.
Ermita pribatua da, baserriarena, San Martzial ermita bezelaxe. Soraluzeko gainontzeko ermitak elizarenak dira.
Garai batean, umeei titia emateko arazoak zituzten amak bertara joaten ziren. Otoitz egin, kandela piztu eta limosna lagatzen zuten[1]. Orain dela gutxi arte meza urtero ospatzen zen bertan, baserriko hildakoen alde.
Artelanak
Santa Agedaren irudia[2].
Erreferentziak
- ↑ Santa Águeda. Auñamendi Eusko Entziklopedia (erderaz)
- ↑ Noizkoa da? Erreferentzia behar du.