San Martzial ermita (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
San Martzial ermita
San Emeterio eta San Zeledonio ermita
San Martzial ermita. Ikuspegi orokorra 05.jpg
Estiloa
Mendea XVI
Kokapena Irure bailara
Mota Arkitektura


Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Kokapena

(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

Loading map...


Azalpena eta historia

San Martzialekoa da Soraluzeko ermitarik handiena. Ernizketa baserriaren ondoan dago, herri gaineko tontorrean. Ermita baserrikoen jabetzakoa da eta eurak arduratzen dira bere zainketa eta mantenuaz. Herrian bada beste ermita bat egoera berean, Santa Ageda ermita hain zuzen, Zabale baserriarena.

Ermita laugune eder batean dago kokatuta, estalpe zabala du aldamenean eta haritz zaharrez inguratutako zelaitxo dotore bat ere bai. Asteburuetan, eta batez ere uda garaian plaentxiar asko igotzen da bertara.

Izen ofiziala Emeterio eta Zeledonio santuen ermita du. Medel (edo Meteri) eta Zeledon santu hauek anaiak ziren, erromatar gudariak. Kalagorrian hil omen zituzten, kristauak izanik ez zuten izan nahi enperadorea gurtzea eta.

Kopraixak (A. Bolumburu Biribiltxo)

Baselizaren lehen aipamenak 1556koak dira, Soraluzen 150 bat familia zirenekoak. Baina kontutan hartu behar da San Martzial irudia XV mendekoa dela, ehun urte zaharragoa. Segururena, Kalagorriko elizbarrutian Medel eta Zeledonen debozioa zabaldu zutenean, santu berriak ekarriko zituzten, erretaula berria egin (XVI mendekoa) eta ermitaren izena aldatu. Hala ere, ermita hau San Martzial ermita izenarekin ezagutzen da herrian.

Sasoi batean ekainak 30ren osteko domekan erromeria izaten zen[1].


Kopraixak

Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

Abuztuaren 30a da Emeterio eta Zeledonio santuen eguna. Osintxun ere Emeterio eta Zeledonio santuak dituzte, eta kopraixak (jaiak) egun berean ospatzen zituzten. 1701 urtean soraluzetarrak eta osintxuarrak bildu ziren, eta San Martzialeko kopraixak astebete atzeratzea erabaki zuten, iraileko aurreko domekara hain zuzen.

Larunbatean, kanpotik ekarritako musika taldeekin dantzaldia egiten da eta igande goizaldean estalpean egindako salda banatzen da (orain dela urte batzuk arte, txahala hil eta bere okela egosten zen). Ondoren, egunean zehar, herri kirolak, mus txapelketa, umeendako jolasak, trikitilariak eta bertsolariak izan ohi dira. Jaiaz auzoko bizilagunek antolatzen dituzte eta plaentxiar asko batze da bertara.


Herri sinismenak

Herri-sinismenen artean, sasoi batean bazegoen garatxoak sendatzeko modua San Martzial ermitarekin lotura zuena. Garatxoa olioz ondo igurtzi ostean, olio hori jarri behar zen ermitako lanpara batean: olioa erretzen zen heinean garatxoa desagertzen joaten zen.


Artelanak

Ez ditu asko, baina ez dira nolanahikoak:

1997ko urriak 30n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian balizko arkeologia gune moduan izendatu zuten.


Bibliografia

  • Aguirre Sorondo, Antxon eta Lizarralde Elberdin, Koldo. Ermitas de Guipúzcoa, 349. orrialdea (Jose Miguel Barandiarán Fundazioa 2000).
  • Barandiaran, Jose Miguel de. Obras Completas. III atala. Ikuska 1ª. Del Anuario de Eusko-Folklore 1922, 45. orrialdea (La Gran Enciclopedia Vasca argitaletxea, Bilbao 1973).
  • Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco. Cuerpo A. Diccionario Enciclopédico Vasco. XLV atala Sete-Super, 362. orrialdea (Auñamendi argitaletxea, Estornés Lasa anaiak).
  • Gorosabel, Pablo. Diccionario Histórico-Geográfico-Descriptivo de los Pueblos, Valles, Partidos Alcaldías y Uniones. Año 1862 412. orrialdea (La Gran Enciclopedia Vasca argitaletxea, Bilbao 1972).
  • Irigoyen, Domingo de. Ermitas e Iglesias de Guipúzcoa. Anuario de Eusko Folklore, XIV atala, 29. orrialdea (Gasteiz 1934).
  • Larrañaga, Ramiro. Soraluce. Placencia de las Armas. Monografía Histórica, 139 orrialdea (Gipuzkoako Foru Aldundia, Soraluze 1993).
  • Placencia de las Armas, 55. orrialdea (Donostiako Udal Kutxaren argitalpenak, Donostia 1970).
  • Martínez de Isasti, Lope. Compendio Historial de la provincia de Gipuzkoa 1625, Ignacio Ramón Barojak Donostian inprimatua 1850 (La Gran Enciclopedia Vasca argitaletxea).
  • Peña Santiago, Luis. Fiestas tradicionales y romerías de Gipuzkoa, 282. orrialdea (Txertoa argitaletxea, Donostia 1973).
  • Peña Santiago, Luis. Las ermitas de Guipuzcoa, 229 orrialdea (Txertoa argitaletxea, Donostia 1975).
  • San Martin Ortiz de Zarate, Juan. Retablo plateresco de los Santos Mártires en Ernizketa de Placencia, BRSBAP 35 urtea, 1-2 koadernoa, 268-272. orrialdeak (Donostia 1979).


Erreferentziak

  • Cuestionario etnográfico. Jose Miguel Barandiaranek prestatutako eta Cruz Abarrategi soraluzetarrak osatutako galdetegia (1936).