«Abizen gabekoak. XVI. mendea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    (Orria sortu da. Edukia: Azken mendeetan, pertsonak identifikatzeko izena eta bi abizenak erabili izan dira: bataio agiriak, ezkontzak, kontratuak, salerosketak, salaketak, testamentuak, heriotz a...)
     
    No edit summary
    1. lerroa: 1. lerroa:
    [[Fitxategi: Argiñetako_nekropolia.jpg | right | 400px]]
    Azken mendeetan, pertsonak identifikatzeko izena eta bi abizenak erabili izan dira: bataio agiriak, ezkontzak, kontratuak, salerosketak, salaketak, testamentuak, heriotz agiriak…
    Azken mendeetan, pertsonak identifikatzeko izena eta bi abizenak erabili izan dira: bataio agiriak, ezkontzak, kontratuak, salerosketak, salaketak, testamentuak, heriotz agiriak…



    00:15, 5 abendua 2021(e)ko berrikuspena

    Argiñetako nekropolia.jpg

    Azken mendeetan, pertsonak identifikatzeko izena eta bi abizenak erabili izan dira: bataio agiriak, ezkontzak, kontratuak, salerosketak, salaketak, testamentuak, heriotz agiriak…

    Baina sasoi batean, kasu batzuetan, arau edo ohitura honek salbuespenak izan ditu. Ezagunenak kajakoak[1] dira, baina XVI. mende bukaeran (1610 arte) Soraluzen 15 lagunen heriotz agiriek ez dakarte inolako abizenik, zeharkako erreferentziak baizik (inoren emaztea, inoren alaba, hango biztanlea, haren morroia edo neskamea…).

    Hamabi emakumezkoak dira (%80a), eta hiru gizonezko (%20a).


    Emakumezkoak

    Hamabi emakumezkoen abizenak ez dira jasotzen, baizik eta deskribapenak. Bosten izenak aipatzen dira (bi Catalina, bi Maria eta Magdalena bat), baina beste zazpiren izen-abizenik ez da ezagutzen.

    Lau kasu emazteak dira, senarren erreferentziaz aipatuak: Juan Gracia de Loyolaren emaztea (1574), Juan de Oçondoren emaztea (1598), Catalina, Pero Ruizen andrea (1598) eta Magdalena, Juan de Hondarçaren benetako emaztea (1610).

    Senarra bakarrik ez, bitan alaba izan zen erreferentzia: Maria Barrenechearen ama (1591), edo Maria de Larriateguiren ama, Bagazcoitin bizi dena (1609),

    Lau emakumezko bizitokiaz identifikatu ziren: Catalina eskoriatzarra, Irureko etxean bizi zena (1574), Maria, Barrenetxean bizi zena (1593), Arregiako errentero berria (1598) edo Maria, Yçaguirren bizi zena (1598)

    Azkenik, bi zerbitzariak ere badira, Prudencio de Iraolaren neskamea (1599) eta Juan de Egoçaren aña (1607).


    Gizonezkoak

    Epe berean hiru gizonezkoen heriotzak erregistratu ziren izen izen-abizenik gabe. Hirutan zerbitzari edo morroiak ziren, eta halaxe identifikatu zituzten: Martin de Albizen morroia (1594), Prudenciorena (1598) eta Hieronimo de Aybar kapitainarena (1603).


    Hurrengo mendeetan

    Hiru kasu agertzen dira. Lehena Andres izeneko soldadua zen (1789), Infantearen Zalditerikoa. Agian gaixotuko zen herritik pasatzerakoan, lagunek bertan utziko zuten bakarrik eta, kanpotarra izanik, herrian ez zuten beste daturik ezagutuko.

    Ehun urte geroago (1884) Maria Josefa eskalea hil zen, eta Fermin izenekoa gero (1890). Agirietan agertzen denez: "Ez da beste daturik ezagutzen".


    Erreferentziak

    1. Jaioberriak bazterretan lagata, aurretik hiltzen ez baziren bataiatzerakoan izena ematen zitzaien, baina abizenik ez zen jasotzen, gurasoak ezagutzen ez zirelako.