Ambrosio Maria de Aldasoro (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Pertsona (eu) | izena = Ambrosio María de Aldasoro y Lasalde | irudia = Argazkirik_ez.jpg | jaio = 1784 | hil = 1858 | profila = Merkataria, politikaria...)(r)en berrikusketa, ordua: 20:05, 29 azaroa 2018
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Ambrosio María de Aldasoro y Lasalde
    Argazkirik ez.jpg
    Jaio 1784
    Hil 1858
    Profila Merkataria, politikaria


    Ameriketako urteak

    Juan Bautista de Aldasoro Unamuno Aldasoro baserriko jauna zen, diruduna. 1778 urtean herriko alkatea izan zen.

    Urte bat lehenago, 1877ko azaroak 1an, Catalina Josefa de Lasalde Maiztegi soraluzetarrarekin ezkondu zen, eta azken honen etxean, Lasaldenekoan[1], jarri ziren bizitzen.

    Zortzi seme alaba izan zituzten. Hirugarrena, Ambrosio Maria, 1784ko abenduko 12an jaio zen.

    Maiorazgoa ez zenez, aitak Ameriketara bidali zuen, Mexikora (Monterrey), Domingo de Aldasoro osabarengana. Antonio Mariak dirua egin zuen bertan, eta Fernando de Uribe alkatearen alaba zen Teresa de Uribekin ezkondu zen. Monterreyn zeudela bi seme izan zituzten, Jose Ramon (1820) eta Juan.

    1823 baino lehen Soraluzera itzuli ziren, diru asko eginda. Soraluzeko orduko parrokoa Ramon Francisco de Aldasoro zen, Ambrosio Mariaren anaiaAipamen errorea: Closing </ref> missing for <ref> tag isuna jarri zion, eta hiru soraluzetar bahitu zituen isuna ordaindu arte. Orduan ere Ramon Maria de Aldasorok 100.000 erreal kuarto jarri zituen.


    Politikaria

    Politikan ere sartu zen. Herriko zinegotzi eta alkate (1827) izateaz gain, hurrengo urteetan karlista aldekoa egin zen.

    1831 urtean Jose Manuel de Bustinduy armagile soraluzetarra orduko Gobernuaren kontra oldartu zen eta, menderatu zutenean, Frantzia aldera ihes egin zuen Ambrosio Maria de Aldasorok lagunduta. Bilboko Erret Epaileak 200 dukateko isuna jarri zion Ambrosio Mariari.

    Lehen karlistadan (1833-1839), karlista aldekoa izanik, Baionara ihes egin zuen (1834) eta ez zen bueltatu gerra amaitu artean. Baionan zela V. Cluzeau moldiztegiak txosten txukuna sortu zuen, Plaza Barriko iturriaren lanak zehatz-mehatz jasotzen dituela[2]. Segururena Ambrosio Mariak eskatuta.

    Herrira itzuli zenean berriro aukeratu zuten alkate (1846). Gipuzkoako fori diputatua ere izan zen.

    1858 urtean Soraluzen hil zen, 74 urte zituela.


    Irudiak

    (Handitzeko sakatu)


    Erreferentziak

    1. Gaur egun Etxaburueta 2.
    2. Una fuente, una plaza. Ramiro Larrañaga eta Javier Elorza (Soraluzeko jaiak 1981)