Aldasoro baserria (eu)

    From Sorapedia
    Aldasoro
    Aldasoro baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Aldasoro
    Bailara Ezozia
    Altuera 250 m
    Hedadura 10 Ha
    Kaletik 2,1 km


    Bertako familia

    Aldazabaltarrak


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2] [3]

    Plazentzia bertakoa da Aldasoro abizena, eta aldapako soroa esan nahi du. Armarri zatitua du: lehen esparrua urdinean (azur), urrezko bi lili elkarren ondoan; eta bigarrena zilarrezkoa, bertan otso beltza lau hakatan, mihia gorriz eta gorriz (gules) armatua.

    Ezoziako santutegia Aldasoro lurretan eraiki zen, nahiz eta auzokoek Arritxa parajea nahiago izan. Baina Amabirginak, tokia aukeratzeaz gain, eraikitzeko osagaiak gauero ekartzen zituen Arritxatik Ezoziraino.

    XVII. mendean erre zen, eta berreraiki zuten. Garai hartan San Roke ermita berregiten ari zirenez, material batzuk bertan berrerabili zuten, tartean leiho konopial bat. Gaur egungo kanpandegi azpian ikus daiteke.

    XVIII. mende hasieran Juan de Aldasoro Soraluzeko alkatea aukeratu zuten. Bere semea ere, Juan Bautista de Aldasoro y Arizaga, herriko alkatea izan zen (1744). Gero Mexikora joan zen, merkatari, eta abersateaz gainm hainbat kargunizan zituen: Mexiko Hiriko alkate, kontsula...

    1766 urtean Udalen osaketa legez aldatu zenez, 1776 urtean 16 lagunek Udalari eskatu zioten milarista moduan onartzeko, norberak bere "etxea" jarriz berme gisa, eta Udalak onartu zituen (1776/10/13). Tartean Juan Bautista de Aldasoro y Unamuno zen, Aldasoro baserri-oinetxea aurkeztu zuela.

    Bi urte geroago (1778) Juan Bautista de Aldasoro Unamuno herriko alkatea aukeratu zuten. Seme batek, Ambrosio María de Aldasoro, Ameriketan aberastu ostean, Soraluzera itzuli eta herriko alkatea izateaz gain, diputatu forala ere izan zen.

    XIX. mende hasieran María Francisca de Aldasoro agertzen zen Ezoziako serora (1801). Bost urte geroago hil zen (1806/01/03).

    XVIII. mendetik gaur arte Aldazabal sendikoak bizi izan dira Aldasoron, errentan, eta XX mendearen erdialdean baserria erosi zuten.

    1997.eko urriak 30n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian balizko arkeologia gune moduan izendatu zuten.

    Aldasorok bazuen txabola bat mendialdean, XVIII. mendeko agirietan la casilla de Aldasoro moduan agertzen dela; aurretik Juan de Aldasoro zen jabea, eta Juan Bautista de Arano gero. Denborarekin Aldasoro-etxetxo edo Aldasorotxo baserria bihurtu zuten.


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (80. orrialdea)
    2. Caseríos de Guipuzcoa. (300. orrialdea)
    3. Soraluze. Monografía histórica. (240 orrialdea)