Arma lantegi txikiak (eu)

    Sorapediatik
    Soraluzen egindako terzerola (Armagintza museoa 1876)

    Hasiera

    Sistema gremialaren azken urteetan gero eta eskaera gutxiago zetorren Espainiako armadaren aldetik, eta lantegi txikiek ozta ozta egiten zuten aurrera. Eibarko batzuk bere kasa hasi ziren, eta Soraluzen ere 1.859 urtean bertako lantegi txikiek arma desberdinak egiteko baimena eskatu zuten.

    Nahiz eta armadarako eskaera batzuk lortu, ahalmen gutxiko lantegiak izanik partikularrentzako produktuak ekoizten zituzten, gehienak ehiza fusilak eta pistolak.

    1.860 Erret Agindu batek suzko armen merkatua liberalizatu zuen, eta 1.865 urtean gremioen sistema bertan behera geratu zen. Hurrengo urtean La Euscalduna fusil fabrika sortu zenean, hainbat eta hainbat armarik bertara jo zuen lan bila, baina beste askok bere kasa jarraitu zuten.


    Mauricio Larrañagak egindako eskopeta (Armagintza museoa 1876)

    Teknologia eta produktuak

    Orokorrean, sistema gremiala bukatu zenean, 1.865 urtean, Soraluzeko arma txikiek aurrekargako armak ekoizten zituzten. Baina teknologia aurreratuena jarraituz, aurki atzekargako armak egitera pasatu ziren. XX mendean hainbat patente sortu ziren Soraluzen[1].

    Arma luzeetan, XIX mende bukaeran eta XX mende hasieran terzerolak[2] egiten baziren ere, Soraluzeko (eta Eibarko) produktu izarra ehiza eskopeta izan da.

    Arma motzetan, aurrekargako pistolek aurki lekua egin zieten errebolberrei, eta XX mendean pistola automatikoei ere.

    Industria laguntzailea ere sortu zen inguruan, osagaiak egiteko (eskopeta kainoiak, adarrezko kirten-azalak, apaingarriak...) edota azpikontratazioa (mekanizazioa, kainoien txarolatua, fundizioa...)


    Eusebio Arizagak egindako eskopeta

    Bilakaera

    Enpresa gehienak oso txikiak ziren, eta krisi ekonomikoak suertatzerakoan ixteko aukera handiekin. Gainera, askok ez zuten irauten jabea baino luzeago.

    Enpresa handi gehienak, profesionalagoak, gerra ostean torlojugintzara lerratu ziren... 1970 hamarkadako krisiarekin ixteko.

    1.984 urtean Eusko Jaurlaritzak DIARM enpresa sortu zuen, Eibar inguruko armagintza enpresak biltzeko eta aurrera ateratzeko. Soraluzeko bi enpresa behintzat bertara bildu ziren: Miguel Larrañaga eta Sucesores de Eusebio Arizaga. DIARMek lantegi berria eraiki zuen Itziarko industrialdean, baina 1.986 urtean itxi zen.

    Armagintzan aritutako Soraluzeko azken enpresa Felix Sarasqueta y Cía izan zen, lantegia Sagar-errekako sarreran zuela.


    XX mendeko enpresa zerrenda

    Urteak Izena Kalea Produktuak Osagaiak eta
    azpikontratazioa
    Gerora
    <1929-1970 Agustín Arias Fundizioa
    <1929> Ambrosio Urizar Etxaburueta Eskopetak
    <1921> Anacleto Arluziaga Errekalde
    <1929> Antonio Aranguren Terzerolak
    Eskopetak
    <1929> Antonio Osa Mekanizatua
    1922-1984 (DIARM) Arando y Larrañaga
    Arando y Cía
    Miguel Larrañaga
    Eskopetak
    <1921> Arizaga y Lete Errabal
    <1921> Arzuaga y Cía Santa Ana
    1910-1929> Ascensio Gabilondo Gabolats Adarrezko kirten-azalak
    Benigno Maiztegui Eskopetak Torlojugintza
    <1929> Bruno Maiztegui Kalegoen (Santa Ana) Eskopetak
    <1967 Calixto Altuna Gabolats Eskopetak
    Esteban Leturiondo Kalegoen (Santa Ana) Eskopetak
    <1929> Eugenio Argárate Esportazioa
    1908-1984 (DIARM) Eusebio Arizaga
    Sucesores de Eusebio Arizaga
    Kalebarren
    Baltegieta
    Smith errebolberrak
    Pistola automatikoak
    1903-1929> Felipe Aguirregomezcorta
    Aguirregomezcorta y Cía
    Sobrinos de Aguirregomezcorta
    Industrias Iñurrieta
    Errekalde Eskopeta kainoiak
    <1929> Felipe Lete Mekanizatua
    <1929> Francisco Argárate Eskopetak
    <1929> Garmendia
    Aldazabal
    Garmendia
    Aldazabal y Arcelus
    Atxuri Eskopetak Iturgintza
    1900?-1921> Ignacio Aranguren
    Aranguren y Cía
    Etxaburueta
    Santa Ana
    Terzerolak
    Eskopetak
    Karabinak
    Torlojugintza
    <1929> Ildefonso Ganchegui Eskopeta kainoien apaingarriak
    <1929> Inocencio Madina Mekanizatua
    <1920> Isaac Alday
    Alday y Cía
    Elizburu Adarrezko kirten-azalak
    <1929> Izaguirre
    Maiztegui y Cía
    Etxaburueta Eskopetak
    Smith errebolberrak
    <1921> Javier Echaniz Santa Ana
    <1929> José Alberdi e Hijos Smith errebolberrak
    <1929> José María Galarraga Eskopeta kainoiak
    <1929> Juan José Lete Eskopeta kainoiak Lanabesak
    <1921-1930> Juan María Arizaga Errekalde
    Baltegieta
    Eskopetak Torlojugintza
    <1921-1929> Leocadio Legaristi
    Legaristi y Cía
    Etxaburueta Terzerolak
    Eskopetak
    Leturiondo y Argárate Eskopetak
    Lizarralde y Oregui Eskopetak
    Pistolak
    <1929> Luis Lacuesta
    Viuda de Lacuesta
    Eskopetak Adarrezko kirten-azalak
    <1921> Manuel Galarraga Baltegieta
    <1929> Manuel Maiztegui Terzerolak
    Eskopetak
    <1929-1958 Matías San Miguel Eskopetak
    <1930> Mauricio Larrañaga Gabolats
    <1921-1929> Mendicute y Lascurain Kalebarren Eskopetak
    <1921> Nazario Arana Errekalde
    <1921> Olaizola y Lascurain Errabal
    Pascual Churruca Eskopetak Torlojugintza
    <1929> Patricio Iraola Iturburu (Baltegieta) Terzerolak
    Eskopetak
    <1929> Ramón Maiztegui Eskopetak
    <1929> Sabino Achótegui y Cía
    SACIA
    Mekanizatua
    Sandalio Barrenetxea Santa Ana Eskopeta kainoiak Torlojugintza
    <1929> Saturnino Treviño Eskopetak
    Smith errebolberrak
    Urriola y Sarasqueta
    Felix Sarasqueta y Cía
    Eskopetak
    <1929> Vicente Olaizola Errabal Eskopetak
    Smith errebolberrak
    Torlojugintza


    Erreferentziak

    1. Soraluze. Monografía histórica. Ramiro Larrañaga (81. orrialdea eta hurrengoak).
    2. Mauser karabinak, mendiko unitateetan erabilia.