Arma lantegi txikiak (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Soraluzen egindako terzerola (Armagintza museoa 1876)

Hasiera

Sistema gremialaren azken urteetan gero eta eskaera gutxiago zetorren Espainiako armadaren aldetik, eta lantegi txikiek ozta ozta egiten zuten aurrera. Eibarko batzuk bere kasa hasi ziren, eta Soraluzen ere 1859 urtean bertako lantegi txikiek arma desberdinak egiteko baimena eskatu zuten.

Nahiz eta armadarako eskaera batzuk lortu, ahalmen gutxiko lantegiak izanik partikularrentzako produktuak ekoizten zituzten, gehienak ehiza fusilak eta pistolak.

1860 Erret Agindu batek suzko armen merkatua liberalizatu zuen, eta 1865 urtean gremioen sistema bertan behera geratu zen. Hurrengo urtean La Euscalduna fusil fabrika sortu zenean, hainbat eta hainbat armarik bertara jo zuen lan bila, baina beste askok bere kasa jarraitu zuten.


Teknologia eta produktuak

Orokorrean, sistema gremiala bukatu zenean, 1865 urtean, Soraluzeko armagile txikiek aurrekargako armak ekoizten zituzten. XIX mende hasieran suharri giltza erabiltzen bazuten ere, ordurako pistoi giltzak erabiltzen hasi ziren, bai fusiletan zein pistoletan.

Aldi berean, errebolberrak egiten ere hasi ziren. Arma guzti hauen bezeroak Espainiako armada zein partikularrak izaten ziren.

Baina teknologia aurreratuena jarraituz, aurki atzekargako armak egitera pasatu ziren. XX mendean hainbat patente sortu ziren Soraluzen[1].

Arma luzeetan, XIX mende bukaeran eta XX mende hasieran terzerolak[2] egiten baziren ere, Espainiako armadak gero eta gutxiago eskatzen zuenez, Soraluzeko (eta Eibarko) produktu izarra ehiza eskopeta izan da.

Arma motzetan, atzekargako pistolek (eta batez ere XX mendean pistola automatikoek) gainontzeko armak desagerrarazi zituzten.

Industria laguntzailea ere sortu zen inguruan, osagaiak egiteko (eskopeta kainoiak, adarrezko kirten-azalak, apaingarriak...) edota azpikontratazioa (mekanizazioa, kainoien txarolatua, fundizioa...)

(handitzeko, sakatu gainean)


XIX mendeko enpresa zerrenda

Urteak Izena Kalea Produktuak Marka Osagaiak eta
azpikontratazioa
Gerora
<1844> Aranguren Pistoi pistolak
<1848> José Joaquín Larrearegui Pistoi eskopetak
<1852-1858> Juan Francisco Astiazaran Aurrekarga pistolak
Pistoi eskopetak
<1858> José Ignacio Ibarra Rifleak CONTR.YBAR
A.R
C.YBARRA
<1865> Juan Arluziaga Eskopetak
<1877> M.A. Atzekarga pistolak M.A. PLACENCIA
Amosategui Atzekarga pistolak AMOSATEGUI PLACENCIA
Mauricio Larrañaga Atzekarga fusikak
Eusebio Arizaga Errebolberrak


Eusebio Arizagak egindako eskopeta

XX mendea

Enpresa gehienak oso txikiak ziren, eta krisi ekonomikoak suertatzerakoan ixteko aukera handiekin. Gainera, askok ez zuten irauten jabea baino luzeago. 1929 urtean oraindik hogeita hamar arma-tailer zeudela herrian. Gerra zibila amaituta, ordea, torlojuak egiten hasi ziren tailer horietako asko. Sasoi horretan indar handia hartu zuen torlojugintzak, eta 60. hamarkadan jo zuen goia.

Modu horretan, jatorriz arma-enpresa zirenak, Inocencio Madina, Eugenio Argarate, Sandalio Barrenechea, Juan María Arizaga, Amuchastegui eta Sacia kasu, torlojuak egiten hasi ziren.

XX mendearen bigarren zatian torlojugintza herriko industriaren jarduera nagusia zen, nahiz eta armagintzak bazuen artean presentziarik, batez ere SAPAk langile asko zituelako. Hala ere, beste enpresa batzuek ehizako eskopetak egiten jarraitu zuten, Miguel Larrañaga eta Sucesores de Eusebio Arizagak.


EIAL. Iragarkia

Euzko Izkillugiñen Elkar Langintza (EIAL)

Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

Errepublika garaian krisia oso handia zenez, 1933 urtean Soraluze, Elgoibar eta Eibarko armagile (eskopetagile) batzuk, ELA-STV sindikatuko afiliatuek, Euzko Izkillugiñen Elkar Langintza (EIAL) sortu zuten.

Kooperatiba moduan eratu ziren, eta hiru urteetan mota guztietako milaka eskopeta egin zituen. Baina gerra sortu zenean egitasmoa zapuztu egin zen.


Felix Sarasqueta lantegia

Bukaera

Ingurua ikaragarri gogor astindu zuen, ordea, 80. hamarkadako krisialdiak, tartean armagintza enpresak. 1984 urtean Eusko Jaurlaritzak DIARM enpresa sortu zuen, Eibar inguruko armagintza enpresak biltzeko eta aurrera ateratzeko; Soraluzeko bi enpresak bertara bildu ziren. DIARMek lantegi berria eraiki zuen Itziarko industrialdean, baina bide oparorik ez zuen izan: bi urte beranduago (1986) itxi zen.

Armagintzan aritutako Soraluzeko azken enpresa Felix Sarasqueta y Cía izan zen, Eibartik etorria eta lantegia Sagar-errekako sarreran zuela. Krisiak ere jo zuen eta Inde S.A.L. izartera pasa zen, baina alferrik, azkenean hau ere itxi egin zelako.

XX mendeko enpresa zerrenda

Urteak Izena Kalea Produktuak Marka Osagaiak eta
azpikontratazioa
Gerora
<1929> Serafín Achótegui y Cía
SACIA
Ceventor
Kotxebidea Mekanizatua Torlojugintza
1903-1929> Felipe Aguirregomezcorta
Aguirregomezcorta y Cía
Sobrinos de Aguirregomezcorta
Industrias Iñurrieta
Errekalde Eskopeta kainoiak
<1929> José Alberdi e Hijos Smith errebolberrak
<1920> Isaac Alday
Alday y Cía
Elizburu Adarrezko kirten-azalak
<1967 Calixto Altuna Gabolats Eskopetak C.A.
<1921> Nazario Arana Errekalde
1922-1984 (DIARM) Arando y Larrañaga
Arando y Cía
Miguel Larrañaga
Eskopetak Indiarra
Eperra
M.L.
Gacela
Vulcano
<1929> Antonio Aranguren Terzerolak
Eskopetak
1900?-1921> Ignacio Aranguren
Aranguren y Cía
Etxaburueta
Santa Ana
Terzerolak
Eskopetak
Karabinak
Eperra
La perdiz
Torlojugintza
<1929> Eugenio Argárate Esportazioa
<1929> Francisco Argárate Eskopetak
<1929-1970 Agustín Arias Fundizioa
<1921> Arizaga y Lete Errabal
1908-1984 (DIARM) Eusebio Arizaga
Sucesores de Eusebio Arizaga
Kalebarren
Baltegieta
Smith errebolberrak
Pistola automatikoak
La sorda
E.A. / F.A.
<1921-1930> Juan María Arizaga Errekalde
Baltegieta
Eskopetak J.A.
Untxia
Lehoia
Torlojugintza
<1921> Anacleto Arluziaga Errekalde
<1921> Arzuaga y Cía Santa Ana
Sandalio Barrenetxea Santa Ana S.B. Eskopeta kainoiak Torlojugintza
Pascual Churruca Eskopetak C.B.M. Torlojugintza
<1921> Javier Echaniz Santa Ana
1910-1929> Ascensio Gabilondo Gabolats Adarrezko kirten-azalak
<1929> José María Galarraga Eskopeta kainoiak
<1921> Manuel Galarraga Baltegieta
<1929> Ildefonso Ganchegui Eskopeta kainoien apaingarriak
<1929> Garmendia y Aldazabal
Garmendia, Aldazabal y Arcelus
Atxuri Eskopetak Bi esku
Biñarte
Iturgintza
<1929> Patricio Iraola Iturburu (Baltegieta) Terzerolak
Eskopetak
P.I.
<1929> Izaguirre
Maiztegui y Cía
Etxaburueta Eskopetak
Smith errebolberrak
I.M.
<1929> Luis Lacuesta
Viuda de Lacuesta
Eskopetak Beltxarga Adarrezko kirten-azalak
<1930> Mauricio Larrañaga Gabolats Eskopetak M.L.
<1921-1929> Leocadio Legaristi
Legaristi y Cía
Etxaburueta Terzerolak
Eskopetak
Azkonar burua
L.L.
<1929> Felipe Lete Mekanizatua
<1929> Juan José Lete Eskopeta kainoiak Lanabesak
Leturiondo y Argárate Eskopetak Shoot
Futbolaria
Esteban Leturiondo Kalegoen (Santa Ana) Eskopetak E.L.
Lizarralde y Oregui Eskopetak
Pistolak
L y O
<1929> Inocencio Madina Mekanizatua
Benigno Maiztegui Eskopetak C.M. Torlojugintza
<1929> Bruno Maiztegui Kalegoen (Santa Ana) Eskopetak Trompa
Diana
<1929> Manuel Maiztegui Terzerolak
Eskopetak
Aingura
<1929> Ramón Maiztegui Eskopetak
<1921-1929> Mendicute y Lascurain Kalebarren Eskopetak Oilarra
<1921> Olaizola y Lascurain Errabal
<1929> Vicente Olaizola
Industrias Vicente Olaizola
Errabal Eskopetak
Smith errebolberrak
Atlante
V.O.E.
Torlojugintza
<1929> Antonio Osa Mekanizatua
<1929-1958 Matías San Miguel Eskopetak M.S.M.
Urriola y Sarasqueta
Felix Sarasqueta y Cía
Eskopetak U.S.
F.S.C.
El faisán
Master
Pioner
Tauro
<1929> Saturnino Treviño Eskopetak
Smith errebolberrak
S.T.
<1929> Ambrosio Urizar Etxaburueta Eskopetak Ahuntza


Ramiro Larrañaga Arma Museoan

Lantegi txikiek egindako arma gehienak suntsitu dira, baina oraindik XX mendean egindako eskopeta eta karabina asko gordetzen dira, bildumazaleek ondo baloratuta.

Gaur eguneko teknologia digitalei esker, Ramiro Larrañaga Arma Museoa izenekoak arma horietako asko biltzen eta sailkatzen ditu, era birtualean bada ere.

Museoak gela gehienetan erakusten ditu lantegi txikiek egindako armak:


Erreferentziak

  1. Soraluze. Monografía histórica. Ramiro Larrañaga (81. orrialdea eta hurrengoak).
  2. Mauser karabinak, mendiko unitateetan erabilia.