Bartzelonako azoka 1949 (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Liburua (eu) | izena = Bartzelonako azoka 1949 | irudia = Garai_bateko_irudiak._Azala.jpg | egilea = Iraeta | hizkuntza = Mutua | urtea...)(r)en berrikusketa, ordua: 22:52, 6 ekaina 2021
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Bartzelonako azoka 1949
    Garai bateko irudiak. Azala.jpg
    Egilea Iraeta
    Hizkuntza Mutua
    Urtea 1949
    Argitaletxea
    Hiria Soraluze


    Izenburu osoa

    SACIA. Bartzelonako azoka 1949


    Bideoa

    Ikusteko gainean sakatu

    (Nikolas Morillok digitalizatua) Garai bateko irudiak (1953-1973)

    Jatorria

    1992 urtean Soraluzeko Udalak argitaratutako bideoa da, VHS formatuan.

    1950 urte inguruan Juan Zabaletak[1] Super 8 zine-kamara erosi zuen, inguruko gertakizunak grabatzeko, famikiakoak batez ere.

    Hala ere, herriko gertakizun eta ospakizun asko eta asko grabatu zituen. Zati hauen aukera jasotzen du bideoak.

    Gainera, Soraluzeko parrokiak grabatutako irudiekin osatzen da bideoa.


    Bideoa zertan den

    Bideoa 7 ataletan antolatuta dago:

    • Erlijio gaiak
    • Txangoak
    • Jaiak eta kirolak
    • Hiriaren ikusmira
    • Danborradak
    • Sokamuturra
    • Gizartea

    Iraupena: 8 m 54 s.


    Fernando Alberdi Etxaniz 19:18 (Duela 3 ordu) hartzaileak: ni

    Pelikulia 1949 ko Maiatzian filmautakua dok. Zein izan zan egilea etzakik Iraetak. Motibua : seguruena Bartzelonako Feria. Agertzen diran makinak limadora horizontalak. Esagutzen jittuk agertzen diran persona batzuk : Zabaleta anaiak, Modesto Alberdi, Arturo Oregui, hire aittita etab. Pentsazen juat neuk be esagutuko nituzkela batzuk, ikusitakuan esango duztat. Iker Iraetak (Jesús Iraetan semiak, billau juan, bere aittita zanaren Kalebarreneko etxeko gauzak jasotzeruskuan). Bergara ko Aitor Alberdi ta Jesús Mari Aguirre eibartarrak rekuperaujuen ta Euskal Filmotekan digitalizatu.



    Etorkizuna

    2018ko udazkenean Maria Jesus Zabaletak -Juanitoren alabak- Soraluzeko Udalari jakinarazi zion aitaren grabazio gehiago zituela eta bere nahia zela Udalari ematea, honek herritarren eskura jartzeko.

    Super 8-ko pelikula guztiak Euskadiko Filmotekara eroan zituzten eta dagoeneko digitalizatuta daude.

    Kopia bat filmotekan geldituko da eta bestea jabeak (Zabaleta familiak) jasoko du. Orduan familiak Udalari pasako dizkio Soraluzeri dagozkion zatiak.

    Udalaren asmoa irudi berriak DVD batean argitaratzea da, eta interneten zintzilikatzea, herritarrek ikusi ahal izateko.   


    Erreferentziak

    1. Juanito botikarixua.