«Bilakaera urbanistikoa. Hirigintza ordenatua (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    61. lerroa: 61. lerroa:
    [[Elektrika (eu)|Elektrika]] parean Carmelo Mendizabal lantegia eraiki zuten, zubi eta guzti. Alboan beste eraikin industriala ere egin zuten, bertan hainbat enpresek egoitza dutela.
    [[Elektrika (eu)|Elektrika]] parean Carmelo Mendizabal lantegia eraiki zuten, zubi eta guzti. Alboan beste eraikin industriala ere egin zuten, bertan hainbat enpresek egoitza dutela.


    201 hamarkadan Sagar-errekako zabortegi gainean [[Sagarraga industrialdea (eu)|Sagarraga industrialdea]] zabaldu zuten.
    2010 hamarkadan Sagar-errekako zabortegi gainean [[Sagarraga industrialdea (eu)|Sagarraga industrialdea]] zabaldu zuten.


    Embalajes Ansola 2015 urtean itxi zutenean, Udalak eta Eusko Jaurlaritzaren agentzia batek ? eraikina era lurrak eskuratu zituzten, bertan beste industrialdea zabaltzeko asmoarekin.
    Etorkizunean, Embalajes Ansola eta Maltzagako Arcelor Mittal esparruetan industrialdeak egiteko asmoa dago.
     
    2017 urtean Maltzagako Arcelor Mittal itxi zuten (aurreko Gabilondo e Hijos). Baliteke bertan beste industrialdea egitea ere.





    23:58, 21 azaroa 2018(e)ko berrikuspena

    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    
    Bilakaera urbanistiko osoa ikusteko, Bilakaera urbanistikoa (eu)

    Aurrekariak. Desarrollismoa

    Gehiago jakiteko, Bilakaera urbanistikoa. Desarrollismoa (eu)

    Euskal Herriko beste hiri era herri askoren moduan, Soraluzera etorkin asko etorri ziren 1950 eta 1960 hamarkadatan. Biztanle kopurua bikoiztu egin zen eta, nahiz eta herriko etxe askotan solairu bat edo bi gehitu, oraindik ez zen nahikoa.

    Hurrengo hogetamar urteetan auzo eta kale berriak sortu ziren: 1950 hamarkadan Gabolatsen (iturri inguruan), Alejando Calonge eta Serafin Achotegi, Sagar Erreka, Arraikua eta Loralde; 1960 hamarkadan Gabolats garaia, Ezozibidea, Zeleta eta Estaziño kalea; 1970 hamarkadan Errekalde bukaera, Gipuzkoako etorbidea eta Santa Ana komentuaren lurretan eraikitako etxeak.

    Hortik aurrera aldakera nabarmenenak publikoak izan dira: 1973 urtean trena kendu zuten, eta trenbidea errepidea bihurtu zuten.

    1970 hamarkadan Mendiola industrialdea zabaldu zuten baina, krisia zela eta, enpresek urteak eman zituzten hara mugitu arte. Sagarerrekako zabortegi gainean Sagarraga industrialdea zabaldu zuten.


    Etxe berriak

    1970 urteetako krisiak oso gogor jo zuen Soraluze. Orduan hasi zen biztanleak galtzen, oso azkar gainera: 1970 urtean 5.500tik gora bazituen ere, 2.015 urtean ez zen 4.000 biztanle izatera heltzen.

    Bilakaera honek etxe asko eta asko hustu zuen, baina hala ere etxe berriak egin dira herrian. Alde batetik, familiak gero eta txikiagoak dira, eta bestetik ziren etxeak ez zituzten oso ezaugarri onak: asko eta asko egurrezkoak, txikiak, igogailu gabekoak...

    Etxe berriak egiteko, gehienetan, ez da erabili orube berririk; lehendik zeuden eraikin handiak bota eta bertan eraiki dira: Santa Ana kalean (Aranguren, komentua, komentuko ortuak), Etxaburueta kalean (Sacia), Estaziño kalean (Ucin), Errabalean (Amuchastegui), Baltegieta kalean (Arizaga)...


    Fabrika zaharra eta polikiroldegia

    1980 urte inguruan Udalak Fabrika zaharraren hondakinak erosi eta Polikiroldegia eraiki zuen. Aurretik pasealekua egin zioten, gerora Iturburu eta Andikokalekin lotu zutela.


    Hiribildu historikoa eta Erregetxea

    Erregetxea 1975 urtean bota zuten, bertan aparkalekua egiteko. 20xx urtean lur azpiko aparkalekua egiteko asmoa egon zen, baina ez zuen aurrera egin.

    Hiribildu historikoa konpondu zuten, espaloiak kenduz eta lurzoru berria jarriz: Santa Ana kalearen Kalegoeni zegokion zatia, Labaderogain, Zubi nagusia, Kalebarren, Plaza Zaharra, Udaletxeko aldapa eta Etxaburuetaren aurreneko zatia.

    Urte batzuk aurretik Plaza Barriari zati bat kendu zioten, ibilgailuen trafikoa errazteko asmoz.


    Ibilgailuentzako bideak

    1973 urtean Ezozibidea eta Mendiola industrialdea lotu zituzten. Modu honetan, eta industrialdearen zubia aprobetxatuz, bertatik errepide orokorra joan zitekeen, eta alderantziz.

    1986 urtean sahiesbidea zabaldu zuten, herritik pasatzen zen trafikoa arinduz modu nabarmenean. Honek ahalbidetu zuen txandakako zirkulazioa jartzea, semaforoz kontrolatuta.

    Handik urte batzutara, eta Eusko Jaurlaritzaren ZXXX programaren bidez, herri barneko sahiesbidea zabaldu zuten: Ezozibideko errotondan hasita, hegoalderuntz altura hartzen du trenbideraino, bertatik segi eta Olea parera heldu baino lehen behera egiten zuen, azkenik Alberdi presa aurretik ibaia zeharkatzen zuen herriaren zeharbideraino.

    Hasieran bi norabidetakoa zen, baina gero norabide bakarrekoa bilakatu zuten, Bergaratik Maltzagarako trafikoa bertatik ekarriz; modu honetan aparkaleku asko sortuz. Gerora norabidea aldatu dute, Bergaratik Maltzagara zeharbide normaletik eginez, eta Maltzagatik Bergarara zeharbide berritik.


    Oinezkoentzako bideak

    Oinezkoentzat Iturburu pasealekua zabaldu zuten, Andikokaletik Iturbururaino, Arane Polikiroldegi aurretik pasatzen dena.

    Mendiola industrialdetik Sagar-errekara pasatzeko oinezkoentzako zubia egin zuten 1970 hamarkadan.

    Horretaz gain, eta ur-zikinen hodi biltzailearen gainean, pasealeku modukoa egin zuten ibaiaren eskumaldean. Dena dela, momentuz irismen oso eskasa dauka.

    Azken urteetan hainbat igogailu publiko zabaldu dute, irismena hobetzeko asmoz: Gabolatsetik Arraikuara, Galipotetik Frontoira, Estaziño kaletik Kanposantura, Atxuritik Zahar-Egoitzara (bi) eta Errekaldetik Gipuzkoa etorbidera.

    Hiribildu historikoa konpondu zutenetik arratsaldetan eta asteburuetan ibilgailuentzat ixten dute.


    Industrialdeak

    1970 hamarkadan Mendiola industrialdea egin zuten baina, krisia zela eta, enpresek urteak eman zituzten hara mugitu arte. Industrialdera sartzeko zubia egin zioten errepide nagusitik, eta Ezozibiderekin lotu zuten ere.

    Elektrika parean Carmelo Mendizabal lantegia eraiki zuten, zubi eta guzti. Alboan beste eraikin industriala ere egin zuten, bertan hainbat enpresek egoitza dutela.

    2010 hamarkadan Sagar-errekako zabortegi gainean Sagarraga industrialdea zabaldu zuten.

    Etorkizunean, Embalajes Ansola eta Maltzagako Arcelor Mittal esparruetan industrialdeak egiteko asmoa dago.


    Erreferentziak