Carta arqueológica de Guipúzcoa (eu)

    Sorapediatik
    Izenburua Carta arqueológica de Guipúzcoa
    Egilea/k J. Altuna, K. Mariezkurrena, A. Armendariz, L. del Barrio, Tx. Ugalde eta X. Peñalver
    Aldizkaria Munibe
    Data 1982
    Orriak (34. zenbakia) monografikoa
    Hizkuntza gazteleraz
    Irakurtzeko sakatu hemen


    Laburpena

    1979-1982 tartean Aranzadi Zientzai Elkarteko kideek, Gipuzkoan ezagutzen ziren megalito guztiak txukundu eta gero, bakoitzari bere identifikazio xafla ezarri zioten. Helburua bikoitza zen: monumentuak gordetzen lagundu eta bisitariei informazioa ematea. Lan honetan Gipuzkoako Aldundia, Eusko Ikaskuntza eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan zuten, eta hainbat mendi elkarteena.

    Egindako lana aprobetxatu zuten megalitoen katalogo eguneratua osatzeko, hainbat datu osagarriekin. Monumentuak bi sailetan bildu zituzten: kobazuloko aztarnategiak eta estazio megalitikoak. Hirugarren saila gehitu zuten, erromatar aztarnategiak, garaian oso txikia.

    Aztarnategi bakoitzeko datu hauek bildu zituzten: izena, kokapena (koordenadak), iristeko bidea, azalpena, egoera, historia, aurkikuntzak eta hauen kokapena, aztarnategiaren denbora eta kultura sekuentziak eta bibliografia. Azkenik, aztarnategi guztiak mapa batean bildu zituzten.

    Soraluzerekin zerikusia duten aztarnategiak Elosua-Plazentzia estazio megalitikoarenak dira: Trekutz, Egizabalgo Muñoa, Aguerreburu, Maurketa, Keixetako Egiya sur, Keixetako Egiya norte, Keixeta, Irukurutzeta, Kutzebakaar, Aitzpuruko Zabala, Naasiko Goena, Pagobedeinkatu, Azkoin, Atxolin Txiki, Atxolin, Iruiya, Sabua eta Gizaburua,


    Erreferentziak