Carta arqueológica de Guipúzcoa (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Carta arqueológica de Guipúzcoa
Carta arqueológica de Guipúzcoa. Azala.jpg
Egilea Aranzadi Zientzia Elkartea
Hizkuntza Gaztelaniaz
Urtea 1982
Argitaletxea Aranzadi Zientzia Elkartea
Hiria Donostia


Izenburu osoa

Carta arqueológica de Guipúzcoa

Gipuzkoako arkeologi karta


Liburua zertan den

1979-1982 tartean Aranzadi Zientzai Elkarteko kideek, Gipuzkoan ezagutzen ziren megalito guztiak txukundu eta gero, bakoitzari bere identifikazio xafla ezarri zioten. Helburua bikoitza zen: monumentuak gordetzen lagundu eta bisitariei informazioa ematea. Lan honetan Gipuzkoako Aldundia, Eusko Ikaskuntza eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan zuten, eta hainbat mendi elkarteena.

Ostean, Aranzadiko sei lagunek (J. Altuna, K. Mariezkurrena, A. Armendariz, L. del Barrio, Tx. Ugalde eta X. Peñalver) egindako lana aprobetxatu zuten megalitoen katalogo eguneratua osatzeko, hainbat datu osagarriekin. Monumentuak bi sailetan bildu zituzten: kobazuloko aztarnategiak eta estazio megalitikoak. Hirugarren saila gehitu zuten, erromatar aztarnategiak, garaian oso txikia.

Aztarnategi bakoitzeko datu hauek bildu zituzten: izena, kokapena (koordenadak), iristeko bidea, azalpena, egoera, historia, aurkikuntzak eta hauen kokapena, aztarnategiaren denbora eta kultura sekuentziak eta bibliografia. Azkenik, aztarnategi guztiak mapa batean bildu zituzten.

Lana Munibe aldizkarian argitaratu zuten, 1982. urteko monografiko batean (34. zenbakia).


Soraluzeri buruzkoak

Soraluzerekin zerikusia duten aztarnategiak Elosua-Plazentzia estazio megalitikoarenak dira: Trekutz, Egizabalgo Muñoa, Aguerreburu, Maurketa, Keixetako Egiya sur, Keixetako Egiya norte, Keixeta, Irukurutzeta, Kutzebakaar, Aitzpuruko Zabala, Naasiko Goena, Pagobedeinkatu, Azkoin, Atxolin Txiki, Atxolin, Iruiya, Sabua eta Gizaburua.


Erreferentziak

Soraluzeri dagokion zatia irakurtzeko sakatu hemen