«Deba ibaia. Arrantza (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    (Orria sortu da. Edukia: Gure ibaian, arrantza jarduera garrantzitsua izan zen garai batean, duela mendeak, ibaiaren egoera ekologikoa ona zenean, fauna oso ugaria zen eta elikagai ugari ematen zi...)
     
    No edit summary
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako 9 ekarpen ez dira erakusten)
    1. lerroa: 1. lerroa:
    Gure ibaian, arrantza jarduera garrantzitsua izan zen garai batean, duela mendeak, ibaiaren egoera ekologikoa ona zenean, fauna oso ugaria zen eta elikagai ugari ematen zien herritarrei.  
    [[Fitxategi: Deba_ibaia._Arrantza_Mendiola_parean.jpg | thumb | right | 400px | Arrantza Deba ibaian, Orbea zentralaren parean]]
    Mendetako jarduera industrialaren ondorioz poliki poliki ibaia kutsatzen joan zen eta 50. hamarkadatik aurrera, garapen urbanistiko eta industrial bortitzarekin batera, Deba ibaia Europako kutsatuenenetakoa izatera iritsi zen eta ondorioz fauna ia guztiz desagertu zen. Zorionez, aro ilun hau atzean gelditu da eta hartu diren hainbat neurriri esker, ibaiaren berezko egoera ekologikoa berreskuratzen ari da.
    ==Garai bateko arrantza==
    Atal honetan, ibaia kutsatu aurreko garaietako Soraluzeko arrantza jarduerari lotutako espezieak azalduko dira, baita horiek arrantzatzeko erabiltzen ziren teknika ezberdinak ere.
    Euskal Herri osoan moduan, iraganean ibaiko arrantzak garrantzi handia izan zuen Soraluzen, batez ere ibai ertzeko jendearen elikadura premiak betetzeko.


    XX mendeko agintariek izan ez zuten ardura erakusten, orduko agintariek hainbat neurri agindu zuten gehiegizko arrantza debekatzeko, etorkizuneko elikadura bermatuz. Horrela, 1695an, Soraluzeko udal-ordenantzetako 44. xedapenak, “ehizari eta arrantzari buruzkoak” honakoa zioen: ''herritar askok  debekatutako tresnekin egiten duten ehiza eta arrantza...'' eta ondorioz ''...hemendik aurrera ezingo da eskopetaz, amuz edo benaka izeneko sarez edo aingiratarako pertol txikiz ehizatu edo arrantzatu...''. Modu honetan harrapaketa mugak zeintzuk ziren xedatzen zen, baita zein tresna erabiltzea debekatzen zen edo arrantzan aritzea noiz debekatzen zen.


    Arrantza Deba ibaian
    Deba ibaian egin den arrantza, mendeetan zehar bere hertzetan bizi izan ziren Soraluzetarrentzat elikagai sostengu izan zen, baina gehiegizko arrantzaren eta praktika desegokien ondorioz, agintariek arau murriztaileak egin behar izan zituzten. Gehiegizko arrantzaz gain, duela lau hamarkada, ibaietara isurketa masibo eta kutsakorrak egiten hasi ziren. Horren ondorioz, batez ere Gipuzkoa eta Bizkaiko ibaietako fauna gehiena desagertu egin zen.
    Kutsadura Deba ibaian
    Aurretik aipatu dugun bezala, duela mendeak jada arautzen zen ibaiko arrantza jarduera, badirudi duela 300 urteko herritarren kontzientzia ekologikoa, duela 50 urteko herritarrena baina indartsuagoa zela, edo interesak desberdinak zirela behintzat.
    Horrela, 1695an, Soraluzeko udal-ordenantzetako 44. xedapenak, “ehizari eta arrantzari buruzkoak” honakoa zioen: “herritar askok  debekatutako tresnekin egiten duten ehiza eta arrantza”, eta ondorioz “hemendik aurrera ezingo da eskopetaz, amuz edo benaka izeneko sarez edo aingiratarako pertol txikiz ehizatu edo arrantzatu..." harrapaketa mugak zeintzuk ziren xedatzen zen, baita zein tresna erabiltzea debekatzen zen edo arrantzan aritzea noiz debekatzen zen.
    Mendiolan arrantzan
    Soraluzetarroi dena eman ondoren, elikagaia, lanerako indarra, aisiarako tokia, etb., Deba ibaia, Europako ibai kutsatuenetakoa izan zen garaia etorri zen. 50.tik 80. hamarkadaraino, jada ibaiak ez zuen industriak ematen zuen onurak bezain beste balio eta  ibaiari bizkarra eman zitzaion, bertako fauna ia guztiz desagertu arte.
    Ala ere, aro iluna atzean gelditu da eta konturatu gara zenbateraino den garrantzitsua ibaia Soraluzetarrontzat. Gaur egun, hartu diren neurriei esker, isurketen gutxitzea, kolektorea, araztailea, etb., ibaiaren egoera ekologikoa asko hobetu da eta ondorioz fauna ugari berreskuratu da; aingirak, loinak, ezkailuak eta agian amuarrainen bat ere ikus daiteke ibaian. Erregea falta da ordea, izokina, hau Deba ibaian berriro azaltzen denean, ibaiaren berreskurapena ia osoa izango dela esango dugu.
    Izokia Bidasoa ibaian


    Arrantzari loturiko animalia espezie nagusiak
    [[Fitxategi: Deba_ibaia._Kutsadura_(Altzola).jpg | thumb | left | 300px | Kutsadura Deba ibaian]]
    ==Arrainen desagerketa==
    Egoera, gutxi gora behera, XX mendeko 1940. hamarkada arte iraun zuen aldaketa handirik gabe.


    Barbua, Barbusta (barbo gaztea)
    1950. hamarkadan industrializazio orokorra gertatu zen, eta harekin batera ibaietara isurketa masibo eta kutsakorrak egiten hasi ziren. Horren ondorioz, batez ere Gipuzkoa eta Bizkaiko ibaietako fauna gehiengoa desagertu egin zen.


    Barbus barbus
    Deba ibaia ez zen salbuespena izan. Urte askotan soraluzetarroi dena eman zigun: elikagaia, lanerako indarra, aisiarako tokia... baina, itxura denez, ibaiak ez zuen balio industriak ematen zituen onurek beste, eta ibaiari bizkarra eman zioten. Ondorioz, Deba ibaia Europako kutsatuenetakoa izatera iritsi zen.  
    Europan oso ugaria den ziprinidoa, ibaien erdi ibilguan bizi ohi dena, normalki, hartxintxardun hondoak gustatzen zaizkiona. Gorputza luzexka du eta kolorea arrea edo oliba-kolorekoa. Ahoa, hortzik gabea du eta lau bizar uzkurkor ditu. Orojalea da, edozer jan dezake, baita sarraskia eta hondakinak ere. Ezpainekin azpiko hondoa mugituz janaria bilatzen du. Bere tamaina metroraino heldu daiteke.
    Barbus barbus


    Loina, Loinasta (loina gaztea)
    Arrainak ia guztiz desagertu ziren, eta arrainekin batera arrantza bera. Ibaian igeritan egitea ere osasunarentzat oso arriskutsu bilakatu zen, kutsadura zela eta. Deba ibaia hilda zegoen.


    Chondrostoma miegii
    Iberiar penintsulan ugaria den ziprinidoa, ibaien erdi ibilguan bizi ohi dena, Chondrostoma generoko arrainen izen arrunta. Ur gezakoak dira eta beren ezaugarri nagusia ahoan ezpain korneo eta gogorrak edukitzea da. Loina arrain arrea da eta 20 cm izan ditzake luzeran. Ornogabeak eta landare urtarrak jaten ditu, talde handietan bizi da. Apiriletik ekainera bitarte ugaltzen da.
    Chondrostoma miegii


    Eskailuak, Eskailu xeheia (ezkailu gaztea), Eskaldarrua (ezkailu zaharra)
    [[Fitxategi: Bidasoa_ibaia._Izokina.jpg | thumb | right | 400px | Izokina Bidasoa ibaian]]
    ==Berreskurapena==
    Zorionez, konturatzen hasi ginen zenbateraino den garrantzitsua ibaia Soraluzetarrontzat.


    Phoxinus phoxinus
    Gaur egun, hartu diren neurriei esker (isurketen gutxitzea, kolektorea, araztailea...) ibaiaren egoera ekologikoa asko hobetu da. Aro iluna atzean gelditzen ari da eta arrain mota ugari berreskuratu da: aingirak, loinak, ezkailuak ikus daiteke ibaian, eta inoiz amuarrainen bat ere.
    Gorputz luzexka eta buru sendoa duen tamaina txikiko arraina. Bizkarra arre berdexka du, azpialdea horixka, eta saihets aldean urre-koloreko islak ditu. Arrunta da Europa guztiko ibaietan. Normalki, ibaien erdi eta goi ibilguan bizi ohi dena, hartxintxardun hondoak gustatzen zaizkiona. Maiatza eta Ekaina artean ugaltzen da. Orojalea da, gehienbat ornogabe txikiez elikatzen da, baina  baita sarraskiz eta hondakinez ere.
    Phoxinus phoxinus


    Zarbua edo Zarbo- eskailua
    ''Erregea'' falta da ordea, izokina. Deba ibaian berriro azaltzen denean, ibaiaren berreskurapena ia osoa izango dela esango dugu.


    Gobio linaeus
    Iberiar penintsula eta Frantzia hegoaldeko ziprinidoa, askotan ezkailuarekin nahasten dena, hantzeko itxura baitute. Ala ere bi espezie ezberdin dira, ezberdintasun nagusia, Zarboak biboteak dituela da. 20 cm neurtzera hel daiteke. Ibaien erdi ibilguan bizi  ohi da, harri edo  hartxintxardun hondoak gustatzen zaizkio. Ornogabeak eta landare urtarrak jaten ditu, taldeetan bizi da.
    Gobio linaeus


    Aingira
    ==Harrapatutako arrainak==
    ::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Arrainak (eu) | ''hemen'']]</small>


    Anguilla anguilla
    Soraluzen, Deba ibaia eta errekak garbi zeudenean, hainbat arrain mota arrantzatzen ziren. Harrapatuena barbua izaten zen, baina honetaz gain baziren aingirak, amorrainak, eskailuak, loinak, muxarrak, zarbuak eta, aspaldi batean, izokinak ere. Eta ezin ahaztu kangrejuak edo karramarroak ere harrapatzen zirela.
    Espezie migratzailea. Helduak itsasoan ugaltzen dira (ustez Sargazoen itsasoan, Caribean), eta han zabaltzen diren arrautzak gure kostaldera iristen dira Golkoko korronteak bultzatuta, jada angula bilakatuta. Angula ibaian gora joaten da eta aingira bilakatzen da. Bertan ornogabeez eta arrainez elikatzen da, helduarora iritsi arte eta berriro itsasora ugaltzeko xedez migratu arte. Aingirak kalitate eskaseko urak jasaten ditu eta Gipuzkoako arro guztietan dago, nahiz eta azkeneko hamarraldietan gainbehera egin duen mundu osoan.
    Ibai-aingirara 130 cm-ko luzera eta 6 kg-ko pisua izatera heldu daiteke. Bere hegaletan ez du hezurrik eta berdel-marroi koloreko gorputz luzanga du, aurrealdean biribila eta atzealdean zapala dena. Aldeko hegalak oso luzeak ditu, ipurditik ia gorputzaren erdira doazenak.
    Anguilla anguilla


    Amorraina
    Kutsaduraren eraginez, 1960. hamarkadatik aurrera Deba ibaiko arrain guztiak desagertu egin ziren, bakar batzuk erreketako goiko aldetan geratzen zirela.
    2000. hamarkadatik aurrera poliki poliki arrainak berriro agertzen eta ugaltzen hasi dira, nahi eta noizean behin kutsadurak ehundaka hil.


    Salmo trutta
    Ibai amuarraina. Ur nahiko hotzak eta oxigenatuak behar ditu. 45 cm-ko luzera eta 1,5-2 kg-ko pisua izatera iritsi daiteke. Nagusiki ornogabeez eta arrainez elikatzen da. Kolore desberdinak izan ditzake, orban beltz eta ozelatuekin. Azaroa eta urtarrila bitartean ugaltzen da. Gipuzkoako arro guztietan dago, zati kutsatuenetan izan ezik.
    Salmo trutta


    Kangrejua
    ==Arrantza teknika eta tresnak==
    ::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Arrantza tresnak (eu) | ''hemen'']]</small>


    Austropotamobius pallipes
    Arantza tresnak asko eta mota askotakoak izan dira: arrokapekoa, kañia, eskirola, esparbela, remanga, kordela, butroia, abusa, txinga, botilia, harresixa...
    Karramarro arrunta (edo bertakoa), maskor gogorrez jantzitako ornogabea dugu. Muturraren puntatik atzealderaino, 11 cm-ko luzera izan dezake eta pisua, 80 g ingurukoa izan ohi da. Kolorea berriz, aldakorra izan daiteke, beti ere oliba ilunak edo arre-berdeskak nagusitzen direlarik.
    Zori txarrez, karramarro Europearra oso urria da Deba Ibaian, errekatan gora joanez aurki genezake agian. Ibaian aurkitzen ditugun karramarroak ez dira bertakoak, jatorriz amerikarrak diren beste bi karramarro-espezie dira: karramarro gorria ( Procambarus clarkii ) eta seinaledun karramarroa ( Pacifastacus leniusculus ). Karramarro arrunta galzorian dago kanpotik ekarritako espezie hauek onddo izurriteak eragin baitizkie bertakoari.
    Austropotamobius pallipes


    Izokina
    Bakar batzuk arrainak banan banan harrapatzeko balio zuten (kaña, arrokapekoak), baina gehienak arrain multzoak arrantzatzekoak ziren.


    Salmo salar
    Tresna gehienetan arrainak amuetan geratzen ziren lotuta edo sarean bilduta. Salbuespenak baziren: eskuz edo botilekin harrapatu zirenak.
    Espezie migratzailea da. Ibaian jaiotzen da, itsasora migratzen du eta ibaira itzultzen da ugaltzera, itsasoan urtebetetik hiru urtera bitartean egon daitekeen denbora-epe aldakor bat igaro ondoren. Pisu desberdina izan dezake, 1,5 kg-tik hasi eta 7 kg-ra iritsi arte, itsaso-adinaren arabera. Ibai-amuarrain gaztearen antzeko kolorea du, eta zilar-kolorekoa da itsasotik itzultzen denean.
    Uraren kalitatea erakusten duen espezie bat da, oso exigentea baita. Bidasoa, Urumea eta Oria ibaien arroetan aurki ditzakegu. Gainerako arroetan zenbait indibiduo isolatu. Gaur egun, ez dago Izokina Deba ibaian, kutsaduraren ondorioz desagertu baitzen, azken arrastoak XIX. mendekoak dira. Jesus Iraetaren arabera:
    "Bere aitxitxa Venancio Yraeta (01-04-1865) zenak, sarri aittatzen zebala etxian, nola bere anai Hermogenesek ( 19-04-1865)  izokina harrapatu zebala beren etxe aurrean .Kalebarrenen bizi ziran ta ibai aldera be atea zeukaten etxetik urtetzeko".  
    Salmo salar


    Arrantza teknikak
    Azkenik, tresna batzuk arrantzalea bertan egotea eskatzen bazuten ere, beste batzuk ''pasiboak'' ziren: ibaian edo errekan laga eta handik orduetara arrantza jasotzera etorri behar.
    Hemen azalduko diren arrantza teknikak kasu askotan ezin ziren erabili, jada debekatuak zeuden garai haietan, eta gaur egun guztiz debekatuak egongo lirateke, txinga edo harresixa adibidez. Atal honen helburua, beraz, ez da erabilgarriak diren arrantza teknikak azaltzea, baizik eta, gure herrian erabili diren arantza teknikak eta honi loturiko jakintza eta kultura gordetzea baizik.


    Kañia
    Teknika arruntena zen, kanabera, tantza (pita) eta amuarekin arrantzatzen zen, amuzki bezala lurreko txitxarea erabiltzen zen, baita oskoldun kanutiloa ere. Bestalde, artirinezko edo ogizko bola bat ere erabiltzen zen amuzki bezala. Amuarrainak eta barboak arrantzen ziren  gehienbat.


    Eskirola
    ==Erreferentziak==
    Sare bat izaten zen inbutu formarekin,  makila luze bati lotuta. Sakoneradun tokietan arrantzatzeko balio zuen. Askotan, ufala zegoenean, ura pilatuta gelditzen zen tokietan murgiltzen zuten tramankulua, bertan arrainak gotortzen baitziren. Edozein espezie arrantza zitekeen, baina normalki arrain txikiak harrapatzen ziren, ezkailuak eta loinak batez ere.  
    * [https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/aintzinako-lanbideak/ibaiko-arrantza-aurkezpena Ibaiko arrantza]. Aintzinako lanbideak. Carmelo Urdangarin eta Jose Maria Izaga.


    Botilia
    [[Kategoria: Deba ibaia]]
    Beirazko botilak erabiltzen ziren, ipurdia barrurantz sartuta zutenak, Botilaren ahoa itxita, zulo bat egiten zieten ipurdian. Botilaren sarrerak inbutu forma hartzen zuen, honela, arrainak erraz sartzen ziren baina gero ezin ziren irten. Botilaren barruan artirina edo ogia sartzen zuten arrainak bertara sartu zintezen. Normalki ezkailuak harrapatzeko erabiltzen zen.
    [[Kategoria: Ekonomia]]
     
    Txingia edo remanga
    Poltsa formadun sare bat izan ohi zen, soka bati lotuta, tamaina nahiko handia zuen eta ur sakonetan erabiltzen zen. Edozein espezie arrantza zitekeen baina normalki, ezkailuak eta loinak harrapatzen ziren.
     
    Amua
    Palangre ere deitzen zaio teknika honi, itsasoan ere oso erabilia da. Soka luze  bati, metroka beste pita motzago bat lotzen zaio eta bertan amua jartzen da bere amuzkiarekin, honela amu ugari jarri daitezke muntai berdinean. Normalki egun osoa eduki ohi zuten uretan eta eguna argitu aurretik batu bihar izaten ziren. Normalki aingirak arrantzeko erabiltzen zen.
     
    Butroia eta abusa
    Butroia, sarearekin eta egurrezko aro batzuekin eraikitzen zen, inbutu zurrun bat egiten zuten, arrainak erraz sartzen ziren bertan, baian behin barruan zeudela ezin ziren irten. Artirina erabiltzen zuten arraina butroi barrura erakartzeko. Abusa, butroi formako eta tamaina handiko zumezko tramankulua zen. Teknika honek espezie guztietako arrainak arrantzatzeko balio zuen eta eraginkortasun handia zuen.
    Butroiak eta abusak ongi egiteko artisautza eta teknika ezagutza beharrezkoa zen, ezagutza hauek, belaunaldiz belaunaldi transmititzen ziren. Baliteke, Soraluzen, butroigintzan aritutako azkenetakoa  Margarita Azcarate Ganuza izatea (1897-1978).
     
    Eskuz
    Murgilean sartu eta urpean igeri eginez, zulo eta harri handien azpietan bilatzen ziren arrainak. Ia edozein espezie harrapa zitekeen eskuz, baina batez ere amuarrainen eta aingiren bila ibiltzen ziren, baita karramarroak ere.
     
    Esparbela
    Forma borobila duen sarea zen, sare hau jaurti egiten zen arrainak ikusten diren tokira. Sareak hertzean berunak zituen ondora joan zedin arrainak harrapatzeko. Sakonera gutxiko uretan erabiltzen zen, arrantzalea oin hutsik uretan sartzen zen arrainak ikaratu gabe eta ondoren sarea gainean botatzen zien. Txaneletik ere erabili daiteke.
     
    Harresixa
    Harriak pilatuz, hesiak sortzen zituzten, ura desbideratzeko eta honela arrainak ere nahi zituzten tokietara eramateko.
     
    Txinga
    Txinga sare bat zen, karratu luze itxurakoa. Ibaian alderik alde jartzen zen edo ibaian gora oinez igotzen zen sarea zabalik zutela. Teknika hau, debekatua zegoen kasu askotan, edozein espezie eta tamainako arrainak harrapatzen zirelako, sarraski handiak sortuz.

    Hauxe da oraingo bertsioa, 23:05, 12 ekaina 2019 data duena

    Arrantza Deba ibaian, Orbea zentralaren parean

    Garai bateko arrantza

    Euskal Herri osoan moduan, iraganean ibaiko arrantzak garrantzi handia izan zuen Soraluzen, batez ere ibai ertzeko jendearen elikadura premiak betetzeko.

    XX mendeko agintariek izan ez zuten ardura erakusten, orduko agintariek hainbat neurri agindu zuten gehiegizko arrantza debekatzeko, etorkizuneko elikadura bermatuz. Horrela, 1695an, Soraluzeko udal-ordenantzetako 44. xedapenak, “ehizari eta arrantzari buruzkoak” honakoa zioen: herritar askok debekatutako tresnekin egiten duten ehiza eta arrantza... eta ondorioz ...hemendik aurrera ezingo da eskopetaz, amuz edo benaka izeneko sarez edo aingiratarako pertol txikiz ehizatu edo arrantzatu.... Modu honetan harrapaketa mugak zeintzuk ziren xedatzen zen, baita zein tresna erabiltzea debekatzen zen edo arrantzan aritzea noiz debekatzen zen.


    Kutsadura Deba ibaian

    Arrainen desagerketa

    Egoera, gutxi gora behera, XX mendeko 1940. hamarkada arte iraun zuen aldaketa handirik gabe.

    1950. hamarkadan industrializazio orokorra gertatu zen, eta harekin batera ibaietara isurketa masibo eta kutsakorrak egiten hasi ziren. Horren ondorioz, batez ere Gipuzkoa eta Bizkaiko ibaietako fauna gehiengoa desagertu egin zen.

    Deba ibaia ez zen salbuespena izan. Urte askotan soraluzetarroi dena eman zigun: elikagaia, lanerako indarra, aisiarako tokia... baina, itxura denez, ibaiak ez zuen balio industriak ematen zituen onurek beste, eta ibaiari bizkarra eman zioten. Ondorioz, Deba ibaia Europako kutsatuenetakoa izatera iritsi zen.

    Arrainak ia guztiz desagertu ziren, eta arrainekin batera arrantza bera. Ibaian igeritan egitea ere osasunarentzat oso arriskutsu bilakatu zen, kutsadura zela eta. Deba ibaia hilda zegoen.


    Izokina Bidasoa ibaian

    Berreskurapena

    Zorionez, konturatzen hasi ginen zenbateraino den garrantzitsua ibaia Soraluzetarrontzat.

    Gaur egun, hartu diren neurriei esker (isurketen gutxitzea, kolektorea, araztailea...) ibaiaren egoera ekologikoa asko hobetu da. Aro iluna atzean gelditzen ari da eta arrain mota ugari berreskuratu da: aingirak, loinak, ezkailuak ikus daiteke ibaian, eta inoiz amuarrainen bat ere.

    Erregea falta da ordea, izokina. Deba ibaian berriro azaltzen denean, ibaiaren berreskurapena ia osoa izango dela esango dugu.


    Harrapatutako arrainak

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen

    Soraluzen, Deba ibaia eta errekak garbi zeudenean, hainbat arrain mota arrantzatzen ziren. Harrapatuena barbua izaten zen, baina honetaz gain baziren aingirak, amorrainak, eskailuak, loinak, muxarrak, zarbuak eta, aspaldi batean, izokinak ere. Eta ezin ahaztu kangrejuak edo karramarroak ere harrapatzen zirela.

    Kutsaduraren eraginez, 1960. hamarkadatik aurrera Deba ibaiko arrain guztiak desagertu egin ziren, bakar batzuk erreketako goiko aldetan geratzen zirela. 2000. hamarkadatik aurrera poliki poliki arrainak berriro agertzen eta ugaltzen hasi dira, nahi eta noizean behin kutsadurak ehundaka hil.


    Arrantza teknika eta tresnak

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen

    Arantza tresnak asko eta mota askotakoak izan dira: arrokapekoa, kañia, eskirola, esparbela, remanga, kordela, butroia, abusa, txinga, botilia, harresixa...

    Bakar batzuk arrainak banan banan harrapatzeko balio zuten (kaña, arrokapekoak), baina gehienak arrain multzoak arrantzatzekoak ziren.

    Tresna gehienetan arrainak amuetan geratzen ziren lotuta edo sarean bilduta. Salbuespenak baziren: eskuz edo botilekin harrapatu zirenak.

    Azkenik, tresna batzuk arrantzalea bertan egotea eskatzen bazuten ere, beste batzuk pasiboak ziren: ibaian edo errekan laga eta handik orduetara arrantza jasotzera etorri behar.


    Erreferentziak

    • Ibaiko arrantza. Aintzinako lanbideak. Carmelo Urdangarin eta Jose Maria Izaga.