Deba ibaia. Arrantza (eu)

    Sorapediatik

    Gure ibaian, arrantza jarduera garrantzitsua izan zen garai batean, duela mendeak, ibaiaren egoera ekologikoa ona zenean, fauna oso ugaria zen eta elikagai ugari ematen zien herritarrei. Mendetako jarduera industrialaren ondorioz poliki poliki ibaia kutsatzen joan zen eta 50. hamarkadatik aurrera, garapen urbanistiko eta industrial bortitzarekin batera, Deba ibaia Europako kutsatuenenetakoa izatera iritsi zen eta ondorioz fauna ia guztiz desagertu zen. Zorionez, aro ilun hau atzean gelditu da eta hartu diren hainbat neurriri esker, ibaiaren berezko egoera ekologikoa berreskuratzen ari da. Atal honetan, ibaia kutsatu aurreko garaietako Soraluzeko arrantza jarduerari lotutako espezieak azalduko dira, baita horiek arrantzatzeko erabiltzen ziren teknika ezberdinak ere.


    Arrantza Deba ibaian Deba ibaian egin den arrantza, mendeetan zehar bere hertzetan bizi izan ziren Soraluzetarrentzat elikagai sostengu izan zen, baina gehiegizko arrantzaren eta praktika desegokien ondorioz, agintariek arau murriztaileak egin behar izan zituzten. Gehiegizko arrantzaz gain, duela lau hamarkada, ibaietara isurketa masibo eta kutsakorrak egiten hasi ziren. Horren ondorioz, batez ere Gipuzkoa eta Bizkaiko ibaietako fauna gehiena desagertu egin zen. Kutsadura Deba ibaian Aurretik aipatu dugun bezala, duela mendeak jada arautzen zen ibaiko arrantza jarduera, badirudi duela 300 urteko herritarren kontzientzia ekologikoa, duela 50 urteko herritarrena baina indartsuagoa zela, edo interesak desberdinak zirela behintzat. Horrela, 1695an, Soraluzeko udal-ordenantzetako 44. xedapenak, “ehizari eta arrantzari buruzkoak” honakoa zioen: “herritar askok debekatutako tresnekin egiten duten ehiza eta arrantza”, eta ondorioz “hemendik aurrera ezingo da eskopetaz, amuz edo benaka izeneko sarez edo aingiratarako pertol txikiz ehizatu edo arrantzatu..." harrapaketa mugak zeintzuk ziren xedatzen zen, baita zein tresna erabiltzea debekatzen zen edo arrantzan aritzea noiz debekatzen zen. Mendiolan arrantzan Soraluzetarroi dena eman ondoren, elikagaia, lanerako indarra, aisiarako tokia, etb., Deba ibaia, Europako ibai kutsatuenetakoa izan zen garaia etorri zen. 50.tik 80. hamarkadaraino, jada ibaiak ez zuen industriak ematen zuen onurak bezain beste balio eta ibaiari bizkarra eman zitzaion, bertako fauna ia guztiz desagertu arte. Ala ere, aro iluna atzean gelditu da eta konturatu gara zenbateraino den garrantzitsua ibaia Soraluzetarrontzat. Gaur egun, hartu diren neurriei esker, isurketen gutxitzea, kolektorea, araztailea, etb., ibaiaren egoera ekologikoa asko hobetu da eta ondorioz fauna ugari berreskuratu da; aingirak, loinak, ezkailuak eta agian amuarrainen bat ere ikus daiteke ibaian. Erregea falta da ordea, izokina, hau Deba ibaian berriro azaltzen denean, ibaiaren berreskurapena ia osoa izango dela esango dugu. Izokia Bidasoa ibaian

    Arrantzari loturiko animalia espezie nagusiak

    Hemen lotura jarri, eta zerrenda

    Arrantza teknikak

    Hemen lorutra jarri, eta zerrenda