Dictionaire géographique et historique (eu)

    Sorapediatik
    Dictionaire géographique et historique
    Egilea Michel Antoine Baudrand
    Hizkuntza Frantsesez
    Urtea 1705
    Argitaletxea Denys du Puis
    Hiria Paris


    Izenburu osoa

    Dictionnaire géographique et historique contenant une description exacte de tous les États.

    Hiztegi geografiko eta historikoa, Estatu guztien azalpen zehatza dakarrena.


    Liburua zertan den

    Azalean argitzen den moduan, hiztegi honetan agertzen dira unibertso osoko estatu, erresuma, probintzia, hiri, herri, mendi, lurmutur, uharte, penintsula, laku, itsaso, golko, itsasarte, ibai eta erreken azalpen zehatzak.

    Hiztegia Michel Antoine Baudrad berak 1681-1682 urteetan argitaratu zuen Geographia ordine litterarum disposita hiztegian oinarrituta dago.

    Hiztegia prestatzen ari zela Michel Antoine Baudrand hil zen (1700), eta Jean Gelé abadeak bukatu zuen lana.

    Soraluzeri buruzkoak

    (2. liburua, 1411. orrialdea)

    PLACENCIA, Placentia, Espainiako hiri txikia, Gipuzkoako Probintzian eta Bizkaia ondoan, Deba ibaiaren ertzean, Ozeanoko kostaldetik hiru legoatara. 1343. urtean Gaztelako Alfontso IX. erregeak eraiki zuen, eta han egiten diren arma kopuruagatik ezaguna da, bere inguruan burdin meategi onak dituelako, Garibayk azpimarratzen duen moduan.


    Erreferentziak