Dictionaire géographique et historique (eu)

    Sorapediatik
    Dictionaire géographique et historique
    Dictionaire géographique et historique. Azala.png
    Egilea Michel Antoine Baudrand
    Hizkuntza Frantsesez
    Urtea 1705
    Argitaletxea Denys du Puis
    Hiria Paris


    Izenburu osoa

    Dictionaire geographique et historique contenant une description exacte de tous les Etats, Royaumes, Provinces, Villes, Bourgs, Montagnes, Caps, Isles, Presqu'isles, Lacs, Mers, Golfes, Détroits, Fleuves, & Rivieres de l'Univers.

    Hiztegi geografiko eta historikoa, unibertsoko estatu, erresuma, probintzia, hiribildu, hiri, mendi, lurmutur, uharte, penintsula, aintzira, itsaso, golko, itsasarte, ibai eta erreka guztien azalpenarekin.


    Liburua zertan den

    Izenburuak esaten duenez, hiztegi geografikoa da, bai garaiko zein aspaldiko toponimoen azalpena dakarrena. Herrialdeen kokapena, zabalera, mugak, distantziak eta kalitatearekin batera, biztanleen indarrak, kopurua, ohiturak eta komertzioa dakartza.

    Hiztegia Michel Antoine Baudrad berak 1681-1682 urteetan argitaratu zuen Geographia ordine litterarum disposita hiztegian oinarrituta dago. Hiztegia prestatzen ari zela Michel Antoine Baudrand hil zen (1700), eta Jean Gelé abadeak bukatu zuen lana.


    Soraluzeri buruzkoak

    (II. liburua, 11. orrialdea)

    Placentia, Plasencia, Espainiako herria, Gipuzkoako probintzian.


    (II. liburua, 1411. orrialdea)

    PLACENCIA, Placentia, Espainiako hiri txikia, Gipuzkoako Probintzian eta Bizkaia ondoan, Deba ibaiaren ertzean, Ozeanoko itsasertzetik hiru legoatara. 1343. urtean Gaztelako Alfontso IX. erregeak eraiki zuen, eta han egiten diren arma kopuruagatik oso ezaguna da, eskualdean burdin meategi onak dituelako, Garibaik azpimarratzen duen moduan.


    Erreferentziak