«Domentx Ucin (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    32. lerroa: 32. lerroa:




    ==Saltsa maltsa
    ==Bestelako ekitaldiak==
    GALIPOTEKO JAIetako sortzaile Jon Basauri eta Andoni Callesekin batera ... ERREKA-ZULO Proiektuaren sorreran ere egon nintzen, Herriko artista asko batu zituen Festibala. Horren Ostean JAIETAKO JAIALDIAK sortzen eta aurkezten ere aritu naiz.
    Antolatzaile ere aritu da: garai bateko [[Herriko jaiak (eu)#Galipotekoak|Galipoteko jaien]] sortzaileetako bat da, gorago aipatutako Jon Basauri eta Andoni Callesekin batera.  


    Musika Elektronikoa jorratzen duten YOTOX eta LATOX taldeekin kolaboratu izan dut.
    ''Erreka-zulo'' proiektuaren sorreran ere egon zen, herriko artista asko batu zuen Festibala. Honen ostean ''jaietako jaialdiak'' etorri ziren, Domentx sortzaile eta aurkezlea ere aritu zela.
    Soraluzeko Ezoziko Ama Abesbatzan kolaboratzen jarraitzen dut.  


    Herriko beste musika talde eta elkarteekin ere aritu izan da, laguntzen: ''Yotox'' (musika elektronikoa), ''Latox'' (musika elektronikoa) eta ''Ezoziko Ama Abesbatza'', esateko.


    ==irakaslea==
     
    ==Irakaslea==
    2005ean Arrasate Musikalen ordezkapen bat egin eta gero, bertan lanean hasi nintzen HEZKUNTZA BEREZIKO ikasleekin   
    2005ean Arrasate Musikalen ordezkapen bat egin eta gero, bertan lanean hasi nintzen HEZKUNTZA BEREZIKO ikasleekin   



    19:38, 14 azaroa 2020(e)ko berrikuspena

    Domentx Ucin Sanchez
    Domentx Ucin. Erretratua (2020).jpg
    Jaio Soraluze, 1976
    Hil
    Profila Musika irakaslea, txistularia, musikagilea


    Ikasketak

    Bere adineko hainbat lagunen moduan, musikako lehen eskolak Ines Mari Maiztegirekin hartu zituen: solfeoa eta txistua.

    Ondorengo etapa Bergaran egin zuen, bertako Musika Eskolan. 11 urtekin hasi zen, eta hurrengo urteetan solfeoa, armonia, kantu korala eta biolina ikasi zituen.

    Handik Gasteizera pasa zen, bertako Musika Kontserbatorioan 2 urte egiteko. Epe horretan biolineko 8. mailara heldu zela.

    Gasteizen bertan Historia ikasi zuen, Unibertsitatean. Lehen zikloa bukatuta Salamancara pasa zen karrera bukatzeko: Musikaren Historia eta Zientziatan lizentziatu zen 2001 urtean.


    Jolea

    Bergarako Musika Eskolan ari zela, bertako Orkesta Sinfonikoan jo izan zuen.

    Arrasate Musikalen irakasle hasi zenean (2005 urtea), hango Zarzuelako Orkestran jo izan zuen. Gero, Arrasate Musikaleko Orkestra berpizterakoan hasi zen, gaur egun biola jotzen duela. Arrasaten taularatutako Sialuk (2011-2015) eta ON OFF (2016) antzerki lanetan musikari ibiki zen.

    Betidanik lotura izan du herriko Txistulari Taldearekin. Hasiera batean tanbor jole edo atabalero moduan, baina 2011tik aurrera, txistua sakontzen hasi zuenetik, txistulari gisa. Gaur egun txistularien zuzendaritza musikala darama. Txistulari moduan hainbat ekitalditan parte hartu du: Urrats Dantza Taldearenak, Euskal-Jaiak, auzoetako jaiak, Ezoziako erromeria, etab. Honetaz gain, Soraluzeko Gaiteroen parte ere bada.

    Honetaz gain herrian eta inguruan sortu diren hainbat taldeen partaide ere izan da: Karidadeko Benta taldea[1] (2003-2007), Izenbarekuak txarangan (4 urtez), Xero Xiette taldea (gitarra elektrikoa),,, Ventos de Saudade fado taldean ere partaide da (gitarra portugaldarra).

    Herriko jaien inguruan sortutako Galtzagorrixak txarangako sortzaile eta partaide izan da, eta aratoste askotan kaleak alaitu dituen Trio Plaentxi hirukotean ere aritu da gitarra joaz, Jon Basauri eta Andoni Callesekin batera.

    Azkenik, aipatu behar da urte batzutan Soraluzeko Ezoziko Ama Abesbatzan ere aritu zela.


    Bestelako ekitaldiak

    Antolatzaile ere aritu da: garai bateko Galipoteko jaien sortzaileetako bat da, gorago aipatutako Jon Basauri eta Andoni Callesekin batera.

    Erreka-zulo proiektuaren sorreran ere egon zen, herriko artista asko batu zuen Festibala. Honen ostean jaietako jaialdiak etorri ziren, Domentx sortzaile eta aurkezlea ere aritu zela.

    Herriko beste musika talde eta elkarteekin ere aritu izan da, laguntzen: Yotox (musika elektronikoa), Latox (musika elektronikoa) eta Ezoziko Ama Abesbatza, esateko.


    Irakaslea

    2005ean Arrasate Musikalen ordezkapen bat egin eta gero, bertan lanean hasi nintzen HEZKUNTZA BEREZIKO ikasleekin

    Aretxabaletako LEIZARRA Musika Eskolan ere klaseak eman nituen.

    2012tik SORALUZEKO MUSIKA ESKOLAN ere banabil Irakasle. Txistua eta Gaita Nafarra, eta baita Hezkuntza Berezia eta Talde batzuk ere.

    Arrasate Musikalen, GAITA NAFARRA Maixu moduan nabil.


    Musika lanak

    Lana Urtea Mota
    Kantari 2007 Moldaketa[2]
    Ezozi Fandango/ arin-arina/ kalejira
    Kukumixo 2015 Abestia[3]
    Topa eguna Abestia
    Atxolin 2017 Biribilketa
    Askabeitti 2019 Zortzikoa
    Larratxo 2020 Gaitentzako baltsak
    Zalduspe 2020 Gaitentzako baltsak


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Erreferentziak

    1. Karidadeko Benta. Wikipedia (euskaraz)
    2. Jesus M. Arriaran bergararrarekin batera, Goiena Telebistako Umeen Musika Programa ibiltari baterako. Entzuteko, sakatu hemen
    3. Hitzak Arianne Unamunorenak dira.