Domentx Ucin (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Domentx Ucin Sanchez
Domentx Ucin. Erretratua (2020).jpg
Jaio Soraluze, 1976
Hil
Profila Musika irakaslea, txistularia, musikagilea


Ikasketak

Bere adineko hainbat lagunen moduan, musikako lehen eskolak Ines Mari Maiztegirekin hartu zituen: solfeoa, melodika eta gitarra.

Ondorengo etapa Bergaran egin zuen, bertako Musika Eskolan. 11 urtekin hasi zen, eta hurrengo urteetan solfeoa, armonia, kantu korala eta biolina ikasi zituen.

Handik Gasteizera pasa zen, bertako Musika Kontserbatorioan 2 urte egiteko. Epe horretan biolineko 8. mailara heldu zela.

Gasteizen bertan Historia ikasi zuen, Unibertsitatean. Lehen zikloa bukatuta Salamancara pasa zen karrera bukatzeko: Musikaren Historia eta Zientziatan lizentziatu zen 2001 urtean.

Arrasaten irakasten hasi zela, Juan Carlos Larreategi maixu elgoibartarrarekin txistu ikasketak sakondu zituen.


Jolea

Soraluzeko Musika Eskolak sortutako Soraluzeko Txarangan helikoia jo zuen[1].

Bergarako Musika Eskolan ari zela, bertako Orkesta Sinfonikoan jo izan zuen. Parentesi luze baten ostean, atzera bueltatu da Orkestrara.

Arrasate Musikalen irakasle hasi zenean (2005 urtea), hango Zarzuelako Orkestran jo izan zuen. Gero, Arrasate Musikaleko Orkestra berpizterakoan hasi zen, gaur egun biola jotzen duela. Gernikan taularatutako Sialuk (2011-2015) eta Bilboko ON OFF (2016) antzerki lanetan musikari ibili zen.

Betidanik lotura izan du herriko Txistulari Taldearekin. Hasiera batean tanbor jole edo atabalero moduan, baina 2011tik aurrera, txistua sakontzen hasi zuenetik, txistulari gisa. Gaur egun txistularien zuzendaritza musikala darama. Txistulari moduan hainbat ekitalditan parte hartu du: Urrats Dantza Taldearenak, Euskal-Jaiak, auzoetako jaiak, Ezoziako erromeria, etab. Honetaz gain, Soraluzeko Gaiteroen parte ere bada[2].

Honetaz gain herrian eta inguruan sortu diren hainbat taldeen partaide ere izan da: Karidadeko Benta taldea[3] (2003-2007), Izenbarekuak txarangan (4 urtez), Xero Xiette taldea (gitarra elektrikoa)... Ventos de Saudade fado taldean ere partaide da (gitarra portugaldarra).

Herriko jaien inguruan sortutako Galtzagorrixak txarangako sortzaile eta partaide izan da, eta aratoste askotan kaleak alaitu dituen Trio Plaentxi hirukotean ere aritu da gitarra joaz, Jon Basauri eta Andoni Callesekin batera.

Azkenik, aipatu behar da urte batzutan Soraluzeko Ezoziko Ama Abesbatzan ere aritu zela.


Diskografia

Karidadeko Bentan ari zela, bi disko grabatu zituen Domentxek:

  • Amore amore (2004, Gaztelupeko Hotsak[4])
  • San Quirico (2006, Gaztelupeko Hotsak)


Antolatzaile eta laguntzailea

Garai bateko Galipoteko jaien sortzaileetako bat da, gorago aipatutako Jon Basauri eta Andoni Callesekin batera.

Erreka-zulo proiektuaren sorreran ere egon zen, herriko artista asko batu zuen Festibala. Honen ostean jaietako jaialdiak etorri ziren, Domentx sortzaile eta aurkezlea ere aritu zela.

Herriko beste musika talde eta elkarteekin ere aritu izan da, laguntzen: Bergarako Yotox (musika elektronikoa) eta Latox (musika elektronikoa), eta Soraluzeko Ezoziko Ama Abesbatza, esateko.


Irakaslea

2005 urtean deitu zuten Arrasate Musikaletik (Arrasateko Musika Eskola) eskolak emateko. Aurki Hezkuntza Bereziko ikasleekin hasi zen. Urte haietan Aretxabaletako Leizarra Musika Eskolan ere klaseak eman zituen. 2012tik Soraluzeko Musika Eskolan irakasle ari da.

Gaur egun, Soraluzen, txistua eta gaita nafarra eskolak ematen ditu; baita Hezkuntza Berezia eta talde batzuk.

Arrasate Musikalen, aldiz, gaita nafarraren maixu izateaz gain, Hezkuntza Bereziko klaseak ematen ditu.

2021. urtean Soraluzeko Musika Eskolaren zuzendaria aukeratu zuten[5].


Musika lanak

Lana Urtea Mota
Kantari 2007 Moldaketa[6]
Topa eguna 2013 Abestia[7]
Kukumixo 2015 Abestia[8]
Atxolin 2017 Biribilketa
Askabeitti 2019 Zortzikoa
Larratxo 2020 Gaitentzako baltsa
Zalduspe 2020 Gaitentzako baltsa
Ezozi 2021 Fandango/ arin-arina/ kalejira


Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Erreferentziak

  • Juan Luis Ugalde eta Juantxo Ibarzabal lehendakariak zirela, Zigor Martinez bergarakua (erdi plaentxiarra bera) klarinete eta saxofoi maixua zen. Honek hartu zuen zuzendari lana. Orduko partaide batzuk: Aitor Gabilondo (bomboa), Nerea Torrano (txapak), Ander Garitano (kaxa), Aitor Alberdi Txuster (saxofoi tenorra), Nerea Ucin (saxofoi altua), Irati Trebiño (saxofoi altua), Karle Eguren (saxofoi altua), Maialen Larrañaga (klarinetea), Ariane Rodriguez (klarinetea), Maite Elizburu (klarinetea), Marina Alberdi (tronpeta), Jabi Valencia (tronpeta), Pablo Arruabarrena (tronpeta), Iñigo Gabilondo (tronboia), Domentx Ucin (helikoia)...
  • Unai Larreategi (2. gaita) eta Ander Garitanorekin (danborra)
  • Karidadeko Benta. Wikipedia (euskaraz)
  • Gaztelupeko Hotsak. Wikipedia (euskaraz).
  • Musika Eskolak etapa berria abiatu du. Egoitz Unamuno (plaentxia.eus 2021/07/13).
  • Jesus M. Arriaran bergararrarekin batera, Goiena Telebistako Umeen Musika Programa ibiltari baterako. Entzuteko, sakatu hemen
  • Ander Ariznabarreta, Ariane Unamuno eta Egoitz Unamunorekin.
  • Hitzak Arianne Unamunorenak dira.