Eibarko Armagintza Museoa (eu)

    Sorapediatik
    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    
    Arma Museoko sarrera itzultzeko, sakatu hemen

    (argazkiak handitzeko, sakatu gainean)

    Museoa zertan den

    Armia - Eibarko Armagintza Museoak Eibarko industriaren bilakaera guztia -eta nola ez, armagintzarena- islatuko duen ibilbidea eskaintzen du, XVI. mendetik hasi eta gaur egun arte. Eibarko Udalak sortu zuen, Armeria Eskolaren Museo zaharreko arma-bilduma oinarritzat hartuta, eta gerora erosi eta dohaintzan jaso diren armak gehituta.

    Bildumak 1000 arma inguru ditu: suzko arma motzak eta luzeak, eta arma zuriak, suzko motzak izanik ugarienak. Pieza batzuk Eibarren eta inguruko herrietan egindakoak dira, eta beste batzuk, berriz, atzerritik ekarritakoak. Nahiz eta arma gehienak XIX eta XX. mendeetakoak izan, XVI. mendekoa da bildumako armarik zaharrena.


    Bisitak antolatzeko

    Armagintzaren Museoa Eibarren dago, Bista Eder kalean, 10 zenbakian (telefonoa 943 708 446).

    Bisita antolatzeko, edo bisita birtuala egiteko, sakatu hemen


    Soraluzen egindakoak

    Eibarko Armagintza Museoak Soraluzen egindako hainbat pieza gorde eta erakusten ditu:


    Zer Azalpena
    Arma mota Aurrekarga pistola
    Egilea Erret Lantegiak
    Noizkoa 1.815
    Oharrak


    Txispa giltzadun pistola (Astiazarán 1857)
    Zer Azalpena
    Arma mota Aurrekarga pistola
    Egilea Juan Francisco Astiazarán?
    Noizkoa 1.857
    Oharrak


    Kutxa, bi jotze-mailu eta tirogileekin
    Zer Azalpena
    Arma mota Osagaia: kutxa
    Egilea ?
    Noizkoa ?
    Oharrak Bi katu eta bi jotze-mailu ditu


    Atzekarga fusila (1871 eredua)
    Zer Azalpena
    Arma mota Atzekarga Remington fusila
    Egilea S.A. Euscalduna
    Noizkoa 1871 eredua
    Oharrak Espainiako gudarostean erabilita
    Baioneta dauka


    Kainoia
    Giltza
    Zer Azalpena
    Arma mota Lefaucheux errepetizio eskopeta
    Egilea ?
    Noizkoa 1871 eredua
    Oharrak Hasieran Sharps karabina (1848 eredua)
    Perdigoi kartutxoak


    Txispa fusila
    Zer Azalpena
    Arma mota Infanteriarentzako txispa-fusila
    Egilea Soraluzeko Erret Lantegiak
    Noizkoa (1815 eredua) 1833etik aurrera
    Oharrak Arima marratua
    Kutxan VIVA YSABEL 2 S.O.



    Erreferentziak