Eibarko Armagintza Museoa (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Ikuspegi orokorra

Museoa zertan den

Historia

Armeria Eskolaren Museo zaharreko arma-bilduma oinarritzat hartuta, Eibarko Udalak Armia - Eibarko Armagintza Museoa sortu zuen, Eibarko industriaren bilakaera guztia -eta nola ez, armagintzarena- islatzen duen ibilbidea erakusteko, XVI. mendetik hasi eta gaur egun arte. Ordutik hona erosi eta dohaintzan jaso diren armek gehituta.

Bilduma

Bildumak 1000 arma inguru ditu: suzko arma motzak eta luzeak, eta arma zuriak, suzko motzak izanik ugarienak. Pieza batzuk Eibarren eta inguruko herrietan egindakoak dira, eta beste batzuk, berriz, atzerritik ekarritakoak. Nahiz eta arma gehienak XIX eta XX. mendeetakoak izan, XVI. mendekoa da bildumako armarik zaharrena.

Bisitak antolatzeko

Armagintzaren Museoa Eibarren dago, Bista Eder kalean, 10 zenbakian (telefonoa 943 708 446).

Bisita antolatzeko, edo bisita birtuala egiteko, sakatu hemen

Soraluzen egindako armak

Eibarko Arma Museoan Soraluzen egindako 18 arma gorde eta erakusten dira: 2 txispa-fusil, 4 fusil pistoi giltza dutenak, 7 atzekargako arma luze eta 5 pistola, aurrekargakoak denak.

Bildumaren osaketak ondo erakusten du Soraluzek arma luzetan izan zuen garrantzia, eta ez honenbeste arma motzetan.

Arma guzti hauek, eta beste asko, Ramiro Larrañaga Arma Museoan ere ikus daitezke.


Soraluzen egindako txispa-fusilak

(argazkiak handitzeko, sakatu gainean)

Infanteriarentzako txispa fusila
Zer Azalpena
Arma mota Infanteriarentzako txispa-fusila
Egilea Soraluzeko Erret Lantegiak
Noizkoa (1.815 eredua) 1.833etik aurrera
Oharrak Arima marratua
Kutxako idazkuna VIVA YSABEL 2 S.O.
Gehiago jakiteko, sakatu hemen


Artilleriarentzako txispa-fusila (1843)
Zer Azalpena
Arma mota Txispa-fusila
Egilea Soraluzeko Erret Lantegiak
Noizkoa 1.843 (1.834 eredua)
Oharrak Gehiago jakiteko, sakatu hemen


Soraluzen egindako pistoizko arma luzeak

Tercerola (1846)
Zer Azalpena
Arma mota Terzerola
Egilea ¿?
Noizkoa 1.846
Oharrak Arma honek pistoi giltza erabiltzen du
Gehiago jakiteko, sakatu hemen


Zalditeriarentzako tercerola (1876)
Zer Azalpena
Arma mota Terzerola
Egilea ¿?
Noizkoa 1.876
Oharrak Arma honek pistoi giltza erabiltzen du
Gehiago jakiteko, sakatu hemen


Pistoi giltza duen fusila (1851)
Zer Azalpena
Arma mota Pistoi giltzadun fusila
Egilea Soraluzeko Erret Lantegiak
Noizkoa 1.851 (1.846 eredua)
Oharrak Arma honek pistoi giltza erabiltzen du
Kutxako idazkuna Karabineroentzat laburtuta
Gehiago jakiteko, sakatu hemen


Pistoi giltza duen eskopeta
(Larreategui 1848)
Zer Azalpena
Arma mota Pistoi giltza duen eskopeta
Egilea José Joaquín Larreategui
Noizkoa 1.848
Oharrak Idazkuna Enforjado de herradura - Por José Joaquín Larreategui, en Placencia, año 1848
Gehiago jakiteko, sakatu hemen


Soraluzen egindako atzekargako arma luzeak

Lefaucheux errepetizio eskopeta (1871 eredua)
Zer Azalpena
Arma mota Lefaucheux errepetizio eskopeta
Egilea ?
Noizkoa 1.871 eredua
Oharrak Hasieran Sharps karabina (1848 eredua)
Perdigoi kartutxoak
Gehiago jakiteko, sakatu hemen


Atzekargako fusila
Zer Azalpena
Arma mota Atzekargakoa, tiro bakarrekoa
Egilea ?
Noizkoa ?
Oharrak Gehiago jakiteko, sakatu hemen


Atzekargako fusila (1870)
Zer Azalpena
Arma mota Atzekargako tiro bakarreko fusila
Egilea Soraluzeko Erret Lantegiak
Noizkoa 1.870
Oharrak Arima marratua
Nuñez de Castro sistema esperimentala
Giltzan Euscalduna Placencia idazkuna
Kutxan A. Nuñez de Castro 1870
Gehiago jakiteko, sakatu hemen


Atzekargako fusila (1871 eredua)
Zer Azalpena
Arma mota Atzekarga Remington fusila
Egilea S.A. Euscalduna
Noizkoa 1.871 eredua
Oharrak Espainiako gudarostean erabilita
Baioneta dauka
Gehiago jakiteko, sakatu hemen


Atzekargako fusila (1871/89 eredua)
Zer Azalpena
Arma mota Atzekargako Remington fusila, tiro bakarrekoa
Egilea
Noizkoa 1871/89 eredua
Oharrak Anima marratua
Baioneta dauka
Gehiago jakiteko, sakatu hemen


Eskopeta (Mauricio Larrañaga)
Zer Azalpena
Arma mota Atzekargako eskopeta
Egilea Mauricio Larrañaga
Noizkoa
Oharrak Tiro batekoa
Gehiago jakiteko, sakatu hemen


Kutxa, bi jotze-mailu eta tirogileekin
Zer Azalpena
Arma mota Osagaia: kutxa
Egilea ?
Noizkoa ?
Oharrak Bi katu eta bi jotze-mailu ditu
Gehiago jakiteko, sakatu hemen


Soraluzen egindako atzekargako pistolak

Zalditeriarentzako pistola (Erret Lantegiak 1815)
Zer Azalpena
Arma mota Aurrekarga pistola
Egilea Erret Lantegiak
Noizkoa 1.815
Oharrak Gehiago jakiteko, sakatu hemen


Zalditeriarentzako pistola (Erret Lantegiak 1815)
Zer Azalpena
Arma mota Aurrekarga pistola
Egilea Erret Lantegiak
Noizkoa 1.815 eredua
Oharrak Tutuan 2º 2ª.N.4, platinan A GARATE
Gehiago jakiteko, sakatu hemen


Zalditeriarentzako pistola (Erret Lantegiak 1815)
Zer Azalpena
Arma mota Aurrekarga pistola
Egilea Erret Lantegiak
Noizkoa 1.815 eredua
Oharrak Tutuan R.P. idazkuna, kutxan 3.
Gehiago jakiteko, sakatu hemen


Txispa giltza duen pistola
(Astiazarán 1857)
Zer Azalpena
Arma mota Txispa giltza duen pistola
Egilea Juan Francisco? Astiazarán
Noizkoa 1.857
Oharrak


Txispa giltzadun pistola (Astiazarán)
Zer Azalpena
Arma mota Aurrekarga pistola
Egilea Juan Francisco Astiazarán
Noizkoa
Oharrak Gehiago jakiteko, sakatu hemen


Erreferentziak