Elektrika (eu)

    From Sorapedia
    Revision as of 22:09, 22 July 2023 by Jcao (talk | contribs)
    (diff) ← Older revision | Latest revision (diff) | Newer revision → (diff)
    Elektrika zaharra (Jose Berrueta)
    Oharra: Gaur egungo Sologoeneko zentrala ikusteko, sakatu hemen.


    Izenak

    XX. mende hasieran bi zentral eraiki ziren Bergarako errepidearen ondoan: Sologoen eta Ozuma. Jabe berekoak ziren, eta makina gelak elkarren ondoan zeuden, arduradun berberak kudeatzen zituela.

    Multzoari Elektrika edo la eléctrica moduan esaten zitzaion.


    Lehen urteak

    Elektrikan hainbat tokitako urak biltzen ziren: Deba ibaikoak, Osumakoak, Urruztikoak eta Joangoerreketakoak.

    Sologoen zentralaren sorrera

    Emaria Deba ibaitik hartzen zuen.

    1898. urteko ekainak 4an Jose Miguel Aranguren Pagoegik emakida lortu zuen, baina bi urte geroago Bergarako Juan Jose Larrañaga eta Santos Gallastegiri saldu zien, 1900.eko urtarrilak 14an hain zuzen. Ostean Larrañaga jauna jabe bakarra bihurtu zen. Cristina Francisca alabak eta Jose Francisco Sologaistua suhiak zentralaren ardura hartu zuten.

    Ozumako emakida

    1911.ko urriak 19an Juan Jose Larrañagak beste emakida bat lortu zuen, Urruztitik (Osuma eta Oitturri lurretatik) datorren ura ustiatzeko. Ur hauek Deba azpitik ekarri zituen zentraleraino, baina ez ziren ubide nagusiko urekin nahasten: turbina propioa zuten, Pelton motakoa. Turbina honetara ekarri zituzten Joangoerreketako urak ere.

    Juan Jose Larrañaga hil zenean semeek hartu zuten zentrala, Higinio Larrañaga y hermanos izenpean.

    Antonio Zabalaren eskuetara

    1913.ko martxoak 14an Juan Jose Larrañagaren semeek zentrala eta emakidak Antonio Zabala Garai jaunari saldu zizkioten. Honek Sagar-erreka zentrala ere erosi zuen 1915. urtean.

    1920.ko otsailak 13an, jabe berriak hiru emakidak Elektra Irurak-Bat enpresari pasa zion. Enpresa hau Antonio Zabala y Cía enpresarena zen, eta jabea beti Antonio Zabala.

    1934. urteko uztailak 18an Elektra Irurak-Bat enpresak izena aldatu zuen, Zabala, Unzurrunzaga y Cía bihurtuz, Antonio Zabalaren familia politikoari lekua egiteko.

    Cristina Francisca Larrañagak eta Jose Francisco Sologaistuak zentrala laga zutenean, Santi Etxeberriaren aita eta osaba aritu ziren urte askotan. Azken urteetan Elgeta familia egon zen bertan.


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Sologoen. Erretena 01. Osintxuko presa.jpg

    Sologoen: datu teknikoak

    Sologoeneko zentralak hiru tokitako urak erabiltzen zituen: Deba ibaitik, Ozuma eta Urruzti arteko errekatik eta Joangoerreketatik (Sologoen erreka).

    Osintxuko presa

    Presa nagusia Deba ibaian dago, Osintxuko auzoan (Bergara), Mugarri baserriaren bestekaldean, udal mugarritik 350 bat metro gora eta Osintxuko zubitik 550 bat metrotara.

    Presa 3,5 metro altu, 2,5 metro sendo eta 31,5 metro luze da. Hauetatik 28 ura gainetik isurtzeko erabiltzen dira, eta gainontzeko 3,5 metrotan uhatea eta erretenaren mekanismoak daude.

    Sarrerako erretena

    Presatik abiatuta, urak ia 824 metro egiten zituen turbinara heltzeko. Horietatik 438,3 aire zabalean, eta beste 385,5 bi tuneletan.

    Tarte mota Luzeera Sekzioa Krokisa
    Aire zabalean 3,00 x 1,95 Sologoen. Erretena 02. Presako irteera.jpg
    Aire zabalean 56,30 m 2,00
    3,00
    Sologoen. Erretena 03. Lehen zatia (aire zabalean).jpg
    Tunela 8,00 m 2,65 x 1,60 Sologoen. Erretena 04. Errepide azpiko pasua.jpg
    Tunela 247,10 m 2,00 x 2,35 Sologoen. Erretena 05. Bigarren zatia (tunela).jpg
    Aire zabalean 286,00 m 2,00 Sologoen. Erretena 06. Hirugarren zatia (aire zabalean).jpg
    Tunela 138,40 m 1,70 x 2,15 Sologoen. Erretena 07. Laugarren zatia (tunela).jpg
    Aire zabalean 96,00 m 3,00 Sologoen. Erretena 08. Bosgarren zatia (aire zabalean).jpg
    Guztira 823,80 m

    Karga-ganbera

    Sarrerako erretenaren azkenean karga-ganbera zegoen. Honek ura biltzen zuen gero turbinari emateko.

    Jatorrizko neurriak 4 x 5 metro ziren, gutxi gorabehera. Sakonera, berriz, 1,80 metrotakoa.

    Francis turbinak

    Deba ibaitik zetozen urak Francis motako bi tubinatan turbinatzen ziren, bata 150 CV zituen, eta besteak 60 CV. Alternadoreak ere bi ziren, Siemens markakoak, bata 100 KVAtakoa eta 55 KVAtakoa bestea.


    Agarrebeizteiko ur-biltegia (Kontrargi 2002)

    Ozuma: datu teknikoak

    Sarrerako erretenak eta ur-biltegia

    Ustiaketa honen urak bi errekatik hartu, eta Agarrabeizteiko ur-biltegira eramaten ziren.

    Ozuma errekatik zetorren erretena porlanezkoa zen, sekzio trapezialarekin, eta estalita zegoen. Guztira 787,70 metro zituen. Oitturritik zetorrenak ezaugarri berberak zituen eta luzeera, berriz, 1.100 metrotakoa zen.

    Agarrebeizteiko ur-biltegia Sologoeneko zentrala baino 302 metro altuago dago. Neurriak 16 x 6 metro dira (kanpotik). Harrizko ganga batek estaltzen du, eta gainetik lurra dauka.

    Ibai-azpiko tutua (J.C. Astiazarán 2019)

    Tutu behartua

    Ura Agarrebeizteiko ur-biltegitik zentraleraino tutu behartu baten bidez eramaten zen. Tutu honen diametroa 200 milimetrotakoa zen, eta burdin urtuaz egina zegoen.

    Tutuak 634'5 metro zituen Deba ibairaino; gero, ibaia azpitik pasatzen zen, Irukurutzeta errebuelta parean, sifoia erabiliz. Azkenik, errepidearen ondotik zentralaren pareraino joaten zen eta han turbinaraino igo.

    Sistema guzti honetaz gain, 200 metrotako beste tutu batek Joangoerreketatik (Sologoen errekatik) ekartzen ur gehiago zuen. Tutu hau zuzenean heltzen zen turbinaraino.

    Pelton turbina

    Ur honek Voith turbina nat (Pelton motakoa) mugitzen zuen; izatez, turbina mota hau oso egokia da aldapa handiko urak ustiatzeko, nahiz eta emari eskasa izan[1].

    Pelton turbina hau Siemens alternadore monofasikoari (100 KVA) zuzenean lotuta zegoen. Ekipoa honen potentzia 120 CV zen.


    Sologoen zentraleko eraikina

    Elektrikaren eraikina eta hustubidea

    Sologoeneko zentral zaharra (José Berrueta)

    Eraikina hiru zatitan antolatuta zegoen, hiru epetan egin zutelako. Kanpotik begiratuta oso nabarmena zen egitura hau.

    Zati zaharrena erdikoa zen, Sologoen zentralari zegokiona. Beheko plantan makina gela zeukan, tartean turbina(6,50 zabal, 5,70 fondo eta 4 metro altu); eskumaldean, berriz, eraikinaren ataria eta gorako eskilarak zeuden (2,30 zabal eta 8,90 metro fondo). Lehen solairuan zentralaren arduraduna edo makinistaren etxe-bizitza zegoen (8,40 zabal eta 8,90 fondo, eskilarak barne).

    Geroago ezkerreko zatia eraiki zen (hegoaldekoa), Ozuma zentralari zegokiona. Bestearen moduan, beheko solairuan makina gela zuen (10,70 zabal, 9,90 fondo eta 5,50 metro altu) bere Pelton turbinarekin. Gainean solairua zeukan, azalera berekoa.

    Iparraldean, azkenik, hirugarren zatia zegoen, segururena bigarrenarekin batera erakia. Behe solairua besterik ez zuen (8,40 zabal, 9,90 fondo eta 5,00 metro altu), eta biltegirako erabiltzen zen.

    Eraikinaren eskumaldean bazegoen (eta dago) iturri bat.

    Hustubidea

    Urak behin turbinatu ondoren, hustubidea zegoen (irteerako erretena).

    Sologoen zentraleko turbinaren azpitik irtetzen zen hustubide hau, eta Ozuma zentralekoabiltzen zitzaion. Gero, eta errepidearen azpitik pasa ostean, hiru metrotako arku baten bidez turbinatutako urak Deba ibaira berriz isurtzen ziren.


    Sologoen erretenaren emaria eta Elektrikaren energia ekoizpena

    Sologoen erretenaren emaria, 1969-1976 urtetan neurtuak, hauek ziren.

    Urtea Emaria (m3/s)
    1969-1970 16,03
    1970-1971 11,30
    1971-1972 18,80
    1972-1973 13,00
    1973-1974 11,80
    1974-1975 27,70
    1975-1976 17,90

    Emari erabilgarria %35koa izaten zen; hau da, 5,30 m3/s urteko hamar hilabetetan. Abuztua eta irailean esperotako emaria 2,30 m3/s izango zen.

    Bestalde, Soraluzeko Udalak zentrala erosteko prozesuan (1964) informazio mota asko erabili zuen esku artean, tartean 1958-1961 tarteko energia ekoizpena.

    Kopuru hauek bi zentraleen (Sologoen eta Ozuma) ekoizpena batuari dagozkio. Ez dago ekoizpen banatuaren daturik.

    Urtea Ekoizpena (kw)
    1958 934.478 kWh
    1959 1.230.284 kWh
    1960 1.167.703 kWh
    1961 1.065.573 kWh
    Bataz beste 1.127.294 kWh
    Sologoen eta Ozuma zentralen ekoizpena (1958-1961)

    Elektrikaren bilakaera

    1964. urtean Soraluzeko eta Eibarko Udalek elkartu ziren Zabala, Unzurrunzaga y Cía enpresari hiru zentral erosteko: Sologoen, Ozuma eta Irurak-Bat (Sagar-erreka).

    1967/07/13an zentralak erosi eta gero, urte hartan bertan (1967/09/18) elkarren artean banatu zituzten erositakoak. 7.702.625,09 pta ordainduta (%51,52a), Soraluzeko Udalak Elektrika eskuratu zuen; hau da, Sologoen eta Ozuma zentralak. Eibar, berriz, 7.248.135,61 pesetatan (%48,48a) Sagar-erreka zentralarekin geratu zen.

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen

    Soraluzeko Udalak zentralak ustiatu zituen 1973 arte. Baina abonatuen sarea gero eta txikiagoa izanik, eta Iberdueroren konkurrentziarengatik (praktikan, monopolioa zuen), azkenean amore eman eta indarra sortzeari uko egin zion.

    1978.ean Sologoen eta Ozuma zentralak zaharberritzeko lehen saioa izan zen. Proiketua bikoitza zen, herrian kolektore sistema ezarri nahi izan zuten eta. Baina azkenean proiektua bertan behera laga zuten eta zentralak ez ziren zaharberritu.

    Eusko Jaurlaritza eratu zenean, Energiaren Euskal Erakundea sortu zuen[2]. Energia esparruan kanpoko mendekotasuna arindu nahian, erakunde honek zentral zaharren berrizteak bultzatu zituen, tartean Soraluzekoa.

    Sologoeneko Zentral Hidroelektrikoa (Central Hidroelectrica Sologoen S.A sozietate publikoa) 1989ko abenduaren 28an eratu zen eta, azpiegitura lanak egin eta sistema elektriko berriak ezarri eta gero, 1991ko irailaren 19an ipini zen martxan Sologoeneko zentrala, orduko alkatea Luis Felipe Galarraga zela. Ozumako zentrala zaharberritze honen kanpo geratu zen.

    EEE (Energiaren Euskal Erakundea) kudeaketaz arduratzen zen. Sortutako indarra Iberdrolari saltzen zioten.

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.


    Gaur egungo egoera

    Sologoen elektra-etxe berria (Jose Berrueta)

    Sologoen zentral zaharraren azpiegiturak, konponduta, zentral berrirako erabili ziren. Salbuespena eraikina izan zen: eraikina guztiz berria jaso zuten, eta turbinak zein gainontzeko makinaria ere berria jarri zuten.

    Ozuma zentralaren egoera, berriz, oso bestelakoa da. Ozuma eta Oitturri errekatik datozen erretenak, eta Agarrebeizteiko ur biltegia egoera onena daude, eta martxan.

    Hortik beherako tutu behartua lagata dago, oso egoera eskasean. Eta Deba ibaia zeharkatzeko sifoia Merlin proiektuak eraisteko edo apurtzeko asmoa dauka, 2024.eko idan hain zuzen.

    Joanerreketatik zetorren tutua ere egoera oso txarrean dago.


    Erreferentziak

    1. Gaur egun mota honetako sistemak Pirinioetan, Kantauri mendietan, Alpeetan… ikus daitezke.
    2. EVE, Ente Vasco de la Energía.